Ziega, kalabozoa edo leotza, lurrazpiko presondegi bat da, ohi, gaztelu baten azpian eraikia. Ziega asko, ate astun bat duen gela bat baino ez diren arren,[1] ziegak presoak torturatzeko erabiltzeak eta hauek, jendearen lurpean harrapatuta geratzeko beldurrarekin loturik, ziegak, metafora boteretsu bihurtu dituzte testuinguru askotan.

Loarreko gazteluaren ziega

Etimologiaren ikuspegitik, hitza erromantzezko jatorria du: Nafarroan ciega lur azpiko kalabozoen izena izan zen. 1494an, Luis III.a Beaumontekoak matxinatu eta koroari fidel zenbait nafar Tuterako gazteluaren ziegan sartu zituen. Mendabiako apaizak presoen egoeraz kezkaturik zegoen, horietako hainbat hil egin zirelako.[2]

Sadomasokismozaleen artean, 'ziegak', fantasia sexual sadomasokistak betetzeko hornitutako tokiak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Hull, Lise. (2005). The Great Castles of Britain & Ireland. New Holland Publishers, 34 or..
  2. Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 65 or. ISBN 9788481365436..

Kanpo estekak

aldatu