Zeta-tximeleta edo zeta-harra (Bombyx mori)[1] Bombycidae familiako intsektu lepidopteroa da, ekonomia garrantzia handia duena, zetaren ekoizlea baita. Txinaren iparraldekoa da jatorriz, eta haren jaki bakarra masustondoen hostoak dira. Zeta-harrak 300 eta 900 metro bitarteko zeta hari bakar batez egiten du bere kuskua.

Zeta-har
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaBombycidae
GeneroaBombyx
Espeziea Bombyx mori
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakzeta, pat silk (en) Itzuli eta silkworm egg (en) Itzuli
OstalariaMorinda citrifolia
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta metazoa.ensembl.org…

Biologia

aldatu

Zeta-harra jatun handia da. Masustondo hostoak etengabe jaten ditu, gau eta egun. Ondorioz, oso arin hazten da. Buruaren kolorea iluntzen denean, mudatzeko garaia heltzen zaio. Lau bat mudaren ondoren, gorputzak kolore horixka hartzen du, eta azala tenkatu egiten zaio. Orduantxe hasten da bere burua zetazko oskolaz ezkutatzen.

Beldarrak zetazko kuskua jan egiten du bertatik ateratzeko. Horretarako, zeta hari preziatua txiki-txiki egiten du, ezertarako balio ez duela utziz. Hori ekiditeko, ura irakiten jarri eta bertara botatzen dira kuskuak. Horrek zeta-harra hiltzeaz gain, kuskua osatzen duen haria ateratzea errazten du. Zeta-harra bera jan ere egiten da.

Zomorro heldua zeta ekoizteko hazi da, eta ez da hegan egiteko gauza. Zeta-tximeleta deitzen zaio. Bere historia luzea eta ekonomian duen garrantzia dela eta, ikerketa moderno askok aztertu dute zeta-harraren genoma.

Historia

aldatu
 
Zeta-harra masustondo bateko hostoak jaten.

Txinako kondairak dioenez, Xi Ling-Shi izeneko enperatriz zaharrari zor zaio zetaren aurkikuntza. Paseoan zebilela, zeta-harrei erreparatu omen zien; atzamarra luzatu haietako bat ukitzeko, eta hara non zetazko hari bat atera zen! Haritik tiraka hasi, eta atzamarraren inguruan biltzen hasi zen, eta enperatrizak zetaren epela nabaritu zuen atzamarrean. Haria amaitu zenean, emakumeak kusku txikia ikusi zuen, eta berehala konturatu zen hura zela hariaren jatorria. Etxeratzean, enperatrizak jende guztiari eman zion aurkikuntzaren berri. Zeta-harraren inguruko beste kondaira asko daude.

Medikuntza erabilera

aldatu

Zeta-harra Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen da. Bombyx batryticatus edo "zetar zaildua" Beauveria bassiana onddoaren infekzioak hildako 4. edo 5. faseko larbaren gorpu lehorra da. Karkaxak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: Bombyx mori. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-10).

Kanpo estekak

aldatu