Wilhelm Cuno

politikari alemaniarra

Wilhelm Carl Josef Cuno (Suhl, 1876ko uztailaren 2a - Aumühle, 1933ko urtarrilaren 3a) alemaniar politikari eta negozio-gizona izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1922tik 1923ra.

Wilhelm Cuno

(1919)
Weimarko Errepublikako Kantzilerra

1922ko azaroaren 22a - 1923ko abuztuaren 12a
Joseph Wirth - Gustav Stresemann
Alemaniako kantziler

1922ko azaroaren 22a - 1923ko abuztuaren 12a
Joseph Wirth - Gustav Stresemann
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelm Carl Josef Cuno
JaiotzaSuhl1876ko uztailaren 2a
Herrialdea Alemania
HeriotzaAumühle1933ko urtarrilaren 3a (56 urte)
Hobiratze lekuaOhlsdorf Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Martha Berta Wirtz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Gymnasium Theodorianum (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaJuris Doctor (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
KidetzaKDStV Arminia Heidelberg (en) Itzuli
KDStV Winfridia (en) Itzuli

Zuzenbide ikasketak egin zituen Berlinen eta Heidelbergen eta ikasle anaitasun katoliko bateko kide izan zen. Ogasuneko funtzionarioa izan zen, eta Lehen Mundu Gerran Alemaniako armadari elikagaiak hornitzeaz arduratu zen. 1917an bere postua utzi eta Hapag ontzi-konpainia zuzendu zuen. Gerraostean, armistizioaren negoziazioetan aditu ekonomiko gisa parte hartu zuen.

1922ko azaroan kantziler izendatu zuten eta batez ere ekonomialari independenteek osatutako gobernua eratu zuen. Ruhren okupazio frantziarrari eta hiperinflazioari aurre egin behar zien. 1923ko maiatzean dimititu zuen, konfiantzazko boto bat galduta.