Walther von Reichenau
Walther von Reichenau (Karlsruhe, 1884ko urriaren 8a - Errusiako frontea, 1942ko urtarrilaren 17a) Alemaniako mariskala izan zen. Lehen Mundu Gerran, zalditeriako ofiziala izan zen. Hitlerrekin oso harreman onak izan zituen. Hitlerren eta gudarosteko buruen arteko elkar-aditzea bideratu zutenetariko bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Poloniako eta Frantziako kanpainetan parte hartu zuen. 1940an, mariskal izendatu zuten, eta, 1941ean, Ekialdeko Frontera bidali zuten. Urte bereko abenduan, Hegoaldeko Gudarostearen buru izendatu zuten, Rundstedten ordez.
Walther von Reichenau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karlsruhe, 1884ko urriaren 8a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Weimarko Errepublika |
Heriotza | Lviv, 1942ko urtarrilaren 17a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Invalids' Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walther von Reichenau |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.