Veszprém (konderria)
Veszprém Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Erdialdeko Transdanubia eskualdean. Vas, Győr-Moson-Sopron, Komárom-Esztergom, Fejér, Somogy eta Zala konderriak mugakide ditu. 4.463 km²ko azalera du, eta 2011n 353.068 biztanle zituen[1]. Hiriburua Veszprém da.
Veszprém | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Veszprém vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-VE | ||
Hiriburua | Veszprém | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°10′N 17°45′E / 47.17°N 17.75°E | ||
Azalera | 4,463,65 km² | ||
Mugakideak | Győr-Moson-Sopron, Vas konderria, Zala konderria, Somogy, Fejér eta Komárom-Esztergom | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 335.361 (2022ko urriaren 1a) −21.212 (2011) | ||
Dentsitatea | 79,1 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Erdialdeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00 | ||
http://www.vpmegye.hu/ |
Geografia
aldatuVeszprém konderriak Bakony mendigunea eta Balaton aintziraren iparraldeko ertza hartzen ditu. Hego-mendebaldean Keszthely mendigunea dago[2]. Marcal ibaiak mendebaldeko muga egiten du.
Banaketa administratiboa
aldatu2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Ajka | Ajka | 320,71 | 39.221 | 11 |
Balatonalmádi | Balatonalmádi | 239,76 | 24.999 | 10 |
Balatonfüred | Balatonfüred | 357,74 | 24.366 | 22 |
Devecser | Devecser | 421,73 | 14.753 | 28 |
Pápa | Pápa | 1.022,09 | 58.848 | 49 |
Sümeg | Sümeg | 306,41 | 15.007 | 21 |
Tapolca | Tapolca | 540,30 | 33.901 | 33 |
Várpalota | Várpalota | 294,28 | 37.384 | 8 |
Veszprém | Veszprém | 629,61 | 85.573 | 19 |
Zirc | Zirc | 331,02 | 19.334 | 15 |
Hiri eta herriak
aldatuKonderri eskumenak dituzten hiriak
aldatuHiriak eta herri handiak
aldatu(2015eko biztanleria[3])
- Pápa (31.190)
- Ajka (28.487)
- Várpalota (19.918)
- Tapolca (15.582)
- Balatonfüred (13.224)
- Balatonalmádi (8.535)
- Zirc (6.960)
- Sümeg (6.189)
- Berhida (5.833)
- Devecser (4.330)
- Balatonfűzfő (4.142)
- Herend (3.384)
- Balatonkenese (2.576)
- Badacsonytomaj (2.150)
Ekonomia
aldatuVeszprémgo erliebea eta lurzoruak ez dira nekazaritzarako egokiak. Badacsony, Szent Görgy, Somló eta Balaton aintziraren iparraldeko bazterrean ardoa ekoizten da. Natura baliabide nagusiak bauxita, lignitoa, basaltoa eta, eskualde karstikoetan, kareharria eta ura dira. 1980ko hamarkada arte, Hungariako konderririk industrializatuenetako bat zen. Gaur egun, turismoak gero eta garrantzi handiagoa du, batez ere Balaton aldeko Veszprém, Balatonfüred eta Balatonalmádi hirietan[2]
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ a b Veszprém. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-07).
Kanpo estekak
aldatu