Valeri Poliakov
Valeri Vladimirovitx Poliakov (errusieraz: Валерий Владимирович Поляков) (Tula, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1942ko apirilaren 27 – Mosku, 2022ko irailaren 7a) kosmonauta eta mediku errusiarra izan zen. Mir espazio estazioan egonda, misio bakar batean espazioan iraunkortasunaren errekorra du: 14 hilabete.[1]. Bere bidaia guztiak kontutan hartuta, espazioan 22 hilabete eman zituen. Sari eta domeina asko jaso izan zituen.
Biografia
aldatuTulan jaio zen, Errusian, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren garaietan, 1942ko apirilaren 27an. Bere jatorrizko izena Valeri Ivanovitx Korxunov zen, baina aitaordeak jaso zuenean Poliakov izena hartu zuen. 1959an graduatu zen eta Moskun medikuntza doktoretza egin zuen; espezialitate gisa astronautikaren medikuntza hartu zuen.
1972ko martxoaren 22an kosmonauta bezala aukeratua izan zen. Bi espazio-misioetan hartuko zuen parte: 1989an lehenengoa, Mir espazio estazioan 240 egun egon zen; bigarrena, 1994an, MIRen 437 egun. Azken horretan mundu mailako errekorra egin zuen eta horrela izaten jarraitzen du. 1995an espazioa utzi zuen medikuntzan buru-belarri aritzeko. Moskun, Osasun Publikoaren Ministeritzan zuzendaria eta diputatua izan zen.
Ohorezko sariak
aldatuBeste askoren artean hauek aipa ditzakegu:
- Ohorezko Legioko ofiziala
- Leninen Ordena
- Sobietar Batasuneko Heroia
- Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria. 1999an eman zioten beste hiru kosmonautekin batera: Pedro Duque, John Glenn eta Chiaki Mukai[2]
- Pilot-Cosmonaut of the USSR
- Errusiar Federazioko Heroia
- "For Merit in Space Exploration" domeina
- Gold Star
- Order of Parasat
Espazio espedizioak
aldatu- Soyuz TM-6 / Soyuz TM-7 – 1988ko abuztuaren 28tik 1989ko apirilaren 27 arte: 240 egun, 22 ordu, 34 minutu.
- Soyuz TM-18 / Soyuz TM-20 – 1994ko urtarrilaren 8tik 1995ko martxoaren 22 arte: 437 egun, 17 ordu, 58 minutu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ [https://danielmarin.naukas.com/2015/06/29/el-hombre-que-mas-tiempo-ha-estado-en-el-espacio-se-llama-guennadi-padalka/
- ↑ https://www.fpa.es/es/premios-princesa-de-asturias/premiados/1999-pedro-duque-john-glenn-chiaki-mukai-y-valery-polyakov.html?especifica=0&idCategoria=0&anio=1999&especifica=0