Víctor Jara
Víctor Jara —jaiotzako izen-deiturez, Víctor Lidio Jara Martínez— (Chillán Viejo, Biobío eskualdea, Txile, 1932ko irailaren 28a – Santiago, Txile, 1973ko irailaren 16a) pedagogoa, antzerki-zuzendaria, poeta, egile abeslaria eta politika aktibista izan zen. Txileko Kantagintza Berria (Nueva Canción Chilena) izeneko musika mugimendu neofolklorikoaren bultzatzailea izan zen Salvador Allenderen garaian. Nazioartean, eragin handia du protesta abestien eta egile abeslarien arloan. Txileko Alderdi Komunistaren militante nabarmena izan zen heriotza arte, eta Alderdi Komunistako Gazteen Batzarreko Batzorde Zentraleko kidea.
1973ko irailaren 11n Salvador Allenderen gobernua eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, Jara atxilotu zuten diktadura militar ezarri berriaren indar errepresiboek. Torturatu eta erail zuten, Txileko Estadio Nazionalean; demokrazia berrezartzean, Víctor Jara estadioa izena jarri zioten estadio horri.
1993an, Víctor Jara Fundazioa sortu zuten, artistaren ondarea zabaldu eta sustatzeko asmoz, haren emazte Joan Jara dantzariak bultzaturik.[1]
Bizitza
aldatuHaurtzaroa
aldatuQuiriquinan (San Ignacio, Txile) jaio zen, guraso nekazarien semea zelarik, eta hau dela-eta txikitandik eduki zuen folklorearekiko erlazio handia. Bere aitak, Manuel Jarak, lurra lantzen zuen alokatutako partzela txiki batean. Bere amak, Amandak, Txileko hegoaldekoa berau, gitarra jo eta kantatu egiten zuen. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen (Víctor barne): María, Georgina (Coca), Eduardo (Lalo), Víctor eta Roberto, gazteena.
Sei-zazpi bat urte zituenean bere familia lagundu behar izan zuen aitak bezala lurra landuz. Amak zuen kantari lana izan zen musikarekiko nolabaiteko “lehen kontaktua” eragin ziona. Aitarekin zuen erlazio txarra zela-eta, Víctorrek ama beti nahiago izaten zuen, hura seme-alaben heziketaz arduratu eta eskolara bidaltzen zituelako batik bat.
Gaztaroa
aldatuNogalesa joan zen, eta han bere eskolako adiskide Julio eta Humberto Morgadorekin topo egin zen. Morgadoren familiak bizilekua eta janaria eman zizkion. Víctorrek ikasketak utzi zituen, eta lanean hasi zen altzari fabrika batean, Pedro Morgadori laguntzen.
Bi urte geroago, 1952an, seminarioa utzi zuen, konturatu zelako ez zuela bokaziorik; baina beti gogoan izango zuen kantu gregorianoa. Geroago, soldadutza egin zuen.
Arte munduan sartzea
aldatu21 urte zituela Txileko unibertsitatean sartu zen, eta Carmina Burana izeneko antzezlanean parte hartu zuen; horrela hasi zen antzerkian lan egiten. Hiru urte geroago Compañía de Mimos de Noisvander konpainian parte hartu zuen, eta Txileko Unibertsitateko antzerki eskolan ikasten hasi zen.
1957an kanta eta dantza folkloriko talde batean sartu zen. Violeta Parra ezagutu zuen, eta abesten jarraitzera animatu zuen.
Antzerki zuzendari
aldatu27 urte zituela, 1959an, bere lehenengo obra zuzendu zuen: Parecido a la felicidad, Alejandro Sievekingena, eta bira bat egin zuen Hego Amerikan zehar. Bakarlaritzat, bere lehen diskoa grabatu zuen, bi gabon kantarekin. Hurrengo urtean, laguntzaile lan egin zuen Germán Lucor Cruchagaren La viuda de Apablaza antzezlanean.
1961ean bere lehenengo abestia konposatu zuen, Paloma Quiero Contarte, eta laguntzaile lan egiten jarraitu zuen Alejandro Sievekingen La madre de los conejos obran. Hurrengo urtean, 1962an, Alejandro Sievekingen Animas de día claro zuzendu zuen ITUCH antzerki taldearentzat.
Cuncumén taldearekin Folklore chileno LP diskoa grabatu zuen, bere bi abesti diskoan sartuta: Paloma quiero contarte eta La canción del minero. Zuzendari lanetan hasi zen, folklore akademia batean, 1968 arte. Garai hartatik 1970 arte, Txileko ITUCH taldean parte hartu zuen zuzendaritzan, eta 1964 eta 1967 artean irakasle aritu zen talde horretan.
Antzerki zuzendaria izateak denbora asko kentzen zion lanerako, eta laguntzaile lanetan muntaketa batzuetan parte hartu zuen, horietako bat telebistarako (Txileko Unibertsitatearen kanalean). Geroago, Argentina, Uruguai eta Paraguaitik zehar bira bat egin zuen, Alejandro Sievekingen Ánimas de día claro obrarekin.
Musika sortzen jarraitu zuen, eta 1965ean Alejandro Sievekingen La remolienda obra zuzendu zuen, bai eta Ann Jellicoeren Maña ere. Azken horregatik, zuzendari hoberenaren Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen, bai eta Círculo de Periodistas elkartearen Kritikaren Saria ere.
Bakarlari karreraren hasiera
aldatu1966an bere lehen LP diskoa plazaratu zuen, Víctor Jara izenekoa, Arena diskoetxeak argitaratua. Emi-odeón diskoetxearekin beste bi disko plazaratu zituen: Víctor Jara eta Canciones Folclóricas de América. Zuzendari lanean jarraitu zuen, eta hainbat sari jaso zituen.
1969an, Quilapayún taldea utzi ondoren, Soflokesen Antigona antzezlana zuzendu zuen, Unibertsitate Katolikoaren Antzerki Eskolarentzat. Plegaria a un labrador kantarekin sari nagusia lortu zuen Txiletar Kantu Berriaren lehen musikaldian. Helsinkira bidaiatu zuen geroago, Vietnamen aurkako mundu osoko gazteen bilera batera, eta Pongo en tus Manos Abiertas grabatu zuen. Disko horretan plazaratu zuen lehen aldiz Preguntas por Puerto Montt abestia, Pampa Irigoingo sarraskian inspiratuta.
1970etik aurrera
aldatu1970ean Berlina joan zen Antzerkiaren Nazioarteko Elkarrizketan parte hartzera, eta geroxeago Buenos Airesa joan zen Latinoamerikar Antzerkiaren Lehen Kongresuan parte hartzeko asmoz. Unidad Popular alderdi politikoaren hauteskunde kanpainan parte hartu zen, eta Canto Libre diskoa grabatu zuen.
Unidad Popularrek hauteskundeak irabazi ondoren, Gobernuaren kultura enbaxadore izendatu zuten, eta 1971an Gelso Garrido Leccarekin batera Los siete estados balletari musika jarri zion, Txileko Ballet Nazionalarentzat. Violeta Parrarekin eta Inti-Illimanirekin batera Estatuko Unibertsitate Teknikoaren Komunikazio Sailean sartu zen. Dicap etxearekin beste disko bat grabatu zuen jarraian, El derecho de vivir en paz, eta horrekin berriz ere Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen, baina oraingoan konposaketa onenenarengatik.
Konpositore lanetan jarraitu zuen Txileko Telebista Nazionalarentzat 1972 eta 1973 urte bitartean. Aldi hartan bertan, Herminda de la Victoria herri matxinatuan hainbat testigantza aztertu eta jaso zituen, eta haietan oinarritu zuen bere hurrengo diskoa: La Población. SESBera eta Kubara bidaiatu zuen geroago, eta Pablo Nerudari egindako omenaldia zuzendu zuen, Nerudak Nobel Saria irabazi zuela eta.
Ranquilgo nekazariek lekuari buruzko antzerki obra bat egiteko proposamena egiteko gonbita luzatu zioten, eta bere konpromiso sozialari ohore eginez hainbat lan boluntariotan hartu zuen parte.
Konpromiso sozialak, hain zuzen, 1973an hainbat ekintza egitera bultzatu zuten Jara, hala nola Parlamenturako hauteskundeetan Unión Popularren alde lan egitera, edota Pablo Nerudari kasu eginez faxismoaren eta gerraren aurkako telebistako programa batean kantatzera eta zuzentzera. Hainbat diskotarako lan egin zuen, gero grabatu ezin izan zituenak, baina azkenean Canto por travesura grabatu zuen.
Azken egunak: tortura eta hilketa
aldatuAugusto Pinochet jeneralak Salvador Allende lehendakariaren aurka egindako estatu kolpeak, 1973ko irailaren 11n, Estatuko Unibertsitate Teknikoan harrapatu zuen. Atxilotu eta Estadio Nazionalera eraman zuten.
Lekukoek diotenez, ordu luzez torturatu zuten, eta gero behatzak errebolber baten kulatarekin txikitu zizkioten, gitarra jo ez zezan. Azkenean, 1973ko irailaren 16an tiroz josi zuten, eta haren gorpua sasiarte batera bota zuten. Hiru egun geroago aurkitu zuten. Testiguen arabera, tortura eta hilketa horren ardura zuzena Edwin Dimter Bianchi "Príncipe" militarrarena izan zen. Dimter Estadioan zegoen zaintza lanak egiten eta oso ezaguna egin zen presoei egiten zizkien mehatxu eta torturengatik. Dirudienez, Víctor Jara ezagutu eta torturatzeko aukeratu zuen.[2]
Txileko Estadio Nazionalean preso zeukatela, bere azken poema eta aldarrikapena idatzi zuen, Somos Cinco Mil:
Jatorrizko testua, gaztelaniaz | Euskaratutako testua |
---|---|
Somos cinco mil |
Bost mila gara |
Victor Jara fundazioa
aldatuJoan Jarak, Victor Jararen alargunak, 1993an, Víctor Jara Fundazioa sortu zuen, artistaren ondarea zabaldu eta sustatzeko asmoz.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ La Fundación – Fundación Victor Jara. (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).
- ↑ https://memoriaviva.com/nuevaweb/criminales/criminales-d/dimter-bianchi-edwin-armando-roger/
- ↑ (Gaztelaniaz) RECONOCIMIENTO ARTE Y MEMORIA JOAN JARA – Fundación Victor Jara. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).