Urpekaritza
Urpekaritza ur azpian barneratzeko jarduera da, bai itsaso, aintzira edo ibaietan. Itsasokoari, batzuetan, zehatzago itsaspekaritza deritzo. Hau kirol ekintza, ikerketa zientifiko edo militar edo urpean lanerako, ekipamendu bereziaren laguntzarekin edo hauek gabe egin daiteke. Urperatzen denari urpekari (edo itsaspekari) deritzo.
Sailkapena
aldatuUrpekaritza egiteko bi modu ezberdin nagusi daude: Apnea, grezierako apnoia (arnasik gabe) hitzetik eratorria, urpekaritza libre bezala ere ezagutua eta ekipamendu urpekaritza bai eskafandra baten bidez –SCUBA ere izendatua (ingeleseko Self Contained Underwater Breathing Aparatus-ren akronimoa) edo botiladun urpekaritza–azaleko laguntza beharra duena (SSD Surface Supply Dive)
Apnea
aldatuApnea eta airea erabiltzen diren SCUBA ekintzak kirol edo aisialdi kategorian sar daitezke. Gasak nahasten dituzten (Nitrox, Heliox, Trimix) SCUBA teknika eta SSD urpekaritza tekniko edo profesionalean sartzen dira arruntean erabiltzen diren teknikak eskatzen duten prestakuntza maila eta arrisku maila dela eta. Kirol urpekaritzan normalean sakontasuna -40 metrora mugatzen da (nahiz apnea eginez sakontasun handiagoak lor daitezkeen) gas nahaste bereziak erabiltzen dituen urpekaritza profesionalean sakontasuna -100 metro edo handiagoa izan daitekeen bitartean.
Apnea bidezko urpekaritza azalean arnas sakon hartu ondoren arnasa mantenduaz urperatzeko teknika eta trebetasunak erabiltzen dira. Ekipamendu berezirik gabe egin daiteke baina normalean dagokion maskara, hegatzak, arnas hodia eta uraren tenperaturan arabera termikoki-isolatzen duen traje bat erabiltzen dira. Gizakiak egiten duen urpekaritza modu sinple eta aitzinekoena da, kultura eta erregio ezberdinetan azaltzen da janaria (arrain, krustazeo edo moluskuen antzerako) edo errekurtso kultural edo ekonomiko ezberdinak lortzeko modu bezala (perlak).
SCUBA
aldatuSCUBA urpekaritzan urpekariak daraman botila batean airea presiora gordetzen da, honela urpekariak denbora errespetagarri batetako autonomia lortzen du. Oinarrizko ekipamenduaz gain airea gordetzeko botila bat, arnes bat, flotagarritasun mekanismoa —flotagarritasun mekanismoa eta arnasa bateratzen diren elementuari txaleko hidrostatiko, flotagarritasun txaleko o BCD (ingelesezko Buoyancy Compensation Device-ren akronimoa) deitzen zaio normalena—, balbula sistema bat, lasta sistema bat, modu sinpleenan erreguladore bat osatzen duten tutuak eta ahokoak behar dira; baina segurtasun estandarrek sakontasuna eta gelditzen den airea (manometro) esaten duten erlojuak eramatea gomendatzen dute.
Ekipamendua
aldatuKirol urpekaritza (apnea eta SCUBA) ekintza segurua da baina egiten duen partaidearen aldetik erantzukizun handia eskatzen dituen arriskuak ditu. Beharrezko prestakuntza eta erabiltzen den ekipamenduaren ezagutza, segurtasun arauen ezagutza eta betetzea, gutxieneko teknika eta fisiologia ezagutzak uretako bizi-mota ezberdinekiko errespetua beharrezkoak dira ekintza hau behar bezala eta arazorik gabe egin ahal izateko.
Urpekaritzan erabiltzen den ekipamendua bi maila nagusitan banatzen da: Ekipamendu arina (oinarrizkoa) eta ekipamendu autonomoa (SCUBA).
Oinarrizko ekipamendu edo arina
aldatuApnea urpekaritzarako beharrezko ekipamendua hurrengo elementuak osatzen dute:
Maskara
aldatuUraren azpiak ikusteko aukera ematen duen elementua da. Hau gabe ezinezko izango zen uraren azpian ezer ikuste arrazoi optikoak medio. Maskararen bidez ikusi ahal izateko ura eta begien artean aire geruza bat sortzen da. Begiak estaltzeaz gain sudurra ere estaltzen du. Goma edo silikonazko (hobetsia) estalki bat, tenplatuzko kristal lau batzuk eta eltzeko balio duten goma batzuek osatzen dute. Maskara egoki batek hurrengo ezaugarriak bete beharko lituzke:
- Ikuskatzaileak barnean sudurra ere barneratu behar du presioa berdintzea aukera eman eta itsasgarritasun efektua saihesteko.
- Hermetikoa , estalkia aurpegira behar bezala eta modu eroso batean moldatzen dena.
- Arnas hodia. Burua uraren azpian dugula baina ur-azala utzi gabe arnas egiteko aukera ematen duena.
Urpekari jantzia
aldatuUrpekaria hipotermiatik babestea da elementu honen betebeharra. Gizakion azalaren isolamendu termikoa ez dago urperako prestaturik, uraren bero espezifikoa airearen baino handiagoa denez urperatutako gorputz batek airean baino askoz azkarrago galtzen du beroa. 27 °C baino gutxiagoko uretan gomendagarria isolamendu termikoa erabiltzea, 22 °C baino gutxiagoko tenperaturek babeste beharrezko egiten dute eta 15 °C baino gutxiagokoek isolamendu termiko on bat erabiltzea behartzen dute.
Nagusiki hiru isolamendu modu daude, traje hezeak, traje erdi-hezeak eta traje lehor edo estankoak. Lehenengo motakoak normalean aparrezko material gogorrekoak (neopreno modukoak) izaten dira eta ura eta azalaren artean estanko ez den aire geruza bat sortzen dute. Hauen eraginkortasuna aparraren zabalera eta gorputzarekiko doitzearen araberako da. Bigarren motakoak (erdi-hezeak) lehenengoaren material berdinekoak baina orkatila, eskumutur eta lepoan errefortzu estankoak eta gorputza eta uraren artean beroa babesten duen kremailera hermetiko bat izaten dute. Bere izenak adierazten duen bezala hirugarren motakoek (traje lehorrak) gorputza urarekiko kontaktutik babesten dute bero-galera asko murriztuz, honez gain barnean arropa termikoarekin erabili daitezke. Traje lehor hauen erabilerako prestakuntza eta zaintze berezi batzuek behar izaten da.
Traje hezeak laburrak edo luzeak izan daitezke eta osatzen duten elementuen arabera zati bakarrekoa edo bi zatikoa (galtza eta txaketa) izan daitezke.
Trajea eskularru batzuez osa daitezke, hala ere herrialde askotan eskularruak erabiltzea debekatzen dute hauek urpeko landare eta animaliekiko kontaktua, honela hauek arriskuan jartzeko modua errazten dute eta.
Eskarpinak
aldatuHotza eta hegatsen urraduretatik babesten duten neoprenozko “bota” batzuek dira. Urpekari traje lehorrek beren bota bereziak izaten dituzte hermetiko mantentzeko.
Hegatsak
aldatuHegatsak (igel-oinak ere deituak) oinetatik luzatzen diren bi pala dira. Uraren azpian abiadura handiagoan ibiltzeko aukera meten dute eta normalean zabaleran gogortasuna eta luzeran malgutasuna ematen duten kautxu edo beste material sintetikoez egiten dira. Palen luzera eta diseinu ezberdinak daude apnea egitean uraren azpiko abiadura edo SCUBA egitean potentzia hobesteko.
Oinarekiko lotzeko moduaren arabera hegatsak irekiak edo moldagarriak, orpazurdaren inguruan goma baten bidez oinera lotzen direnak, eta itxiak (edo jangarriak) doitzea ezineko denak eta oinera zapata baten antzera lotzen direnak izan daitezke. Hegats irekien eskarpin handi eta gogorrak erabiltzeko aukera ematen dute, hegats itxiekin erabiltzen diren eskarpinak berriz galtzerdi batzuen antzerakoagoak dira zapata batzuena baino eta bi funtzio dituzte: alde batetik oina hotzetik babesten dute eta beste aldetik oinak hegatsekin egiten duen urradura dela eta zauriak sortzea ezintzea.
Lasta gerrikoa
aldatuLasta lotzen den gerrikoa da. Urperatzea erraztu eta flotagarritasun positiboa konpentsatzeko erabiltzen da. Apnea egitean kaxa torazikoa airez beteta dagoenean (hau sakontasunarekin batera gutxitu egingo da) dagoen gorakako indarra azkarrago berdintzeko aukera ematen du. Apnea egitean urpekariak daraman lasta kopuruak ez luke bere burua lasaitasunean urperatu beharko, eta arnasa behartu ondoren flotagarritasuna negatiboaren oso hurbil mantendu beharko luke. SCUBA egitean lastaren berako bultzatzea eta jakaren gorakako bultzatzearen arabera da flotagarritasuna eta urpekari bakoitzak behar duen lasta kopurua bere pisua eta erabiltzen duen trajearen araberakoa izango da. Ixteko sistema finkoa eta segurua izan behar da, baina arrisku kasuan erraz irekitzeko aukera eman behar du.
SCUBA ekipamendu autonomoa
aldatuOinarrizko ekipamendu edo arinaren gain SCUBA ekipamendu autonomoa hurrengo elementuek osatzen dute:
Aire konprimitu botila
aldatuBotila aire kon primatua gordetzen duen altzairu edo aluminiozko ontzia da, goialdean irekiera bakar bat du eta bertan kontrol eta egokitzerako iturria kokatzen da. Iturria balbula batek (J edo K modukoa) botila ireki edo ixtea ahalbidetzen duen giltza bat eta erreguladorea egokitzeko irteera (INT edo estribu modukoa —hauetan tximeleta batek botila irekiera kontrolatzen du eta junta toriko bat egoten da estankotasuna ziurtatzeko— edo DIN motakoa —erreguladorea botilara hari baten bidez lotzen da presioa handiagoak onartuaz).
Eduki dezaketen gasaren arabera (5 eta 18 l artean) eta onartzen duten presioaren arabera (230 eta 300 bar artean) botila mota ezberdinak daude.
Txaleko hidrostatikoa (BCD) edo Jacket-a
aldatuBere izenak adierazten duen modura bizkarrean botila mantentzen duen arnesarekin bateratutako txaleko bat da. Azalena urpekariari flotagarritasun positiboa ematen dion aire-ganbera bat du eta honen bidez presioa dela eta sakontasunean geratzen den flotagarritasun bultzada galtzea (trajea, BCD-aren aire-ganbara eta gorputzeko aire gordailuetako airea konprimitzean gertatzen dena) berdintzeko aukera ematen du. Honetarako txalekoak ganbera edo zahato bat du, hau zenbait balbula eta ahokoen bidez botilako airea zuzenean sartzeko edo ahokoaren bidez putz eginaz bete daiteke eta txalekoan zehar banaturik dauden balbula batzuen bidez hustu daitezke momentuko beharren arabera zahatoa hustu edo puztuaz behar den flotagarritasuna mantentzeko aukera emanaz. Hauez gain igoeran edo konturatu gabe presioa igotzean eztanda egion ez dezan gainpresio balbula bat izaten dute.Txaleko hidrostatikoa urpekariarentzat arraiarentzat gas-puxika dena dela esan dezakegu.
Txalekoak hauez gain urpekariak behar izan ditzakeen gauzak eramateko aukera ematen duten poltsiko eta eraztunak, baita txalekoa finko mantentzeko beharrezko loturak izaten dituzte.
Erreguladorea
aldatuUrpekariak arnastu ahal izan dezan botilako airearen presioa doitzen duen elementua da. Etapa deitzen diren erregulazio bi sistema ezberdinek osatzen dute.
Lehen etapa edo urratsak airea zuzenean botilatik jaso eta aire kopuru txiki bat presio ertain batean mantentzen du. Bigarren eta etapa edo urratsak presio ganbera horretatik urpekariaren ahokoaren arteko airea erregulatzen du. Modu honetan botilako airea presio handiko ganbera batetik presio ertaineko beste batetara lehenik eta gero ingurune presiora igarotzen da. Presio handiko ganberan manometroa konektatzen da botilaren presioa jakiteko, ganbera ertainean bigarren etapa(k) (ahoko nagusia eta larrialdiko edo octopus-a), jacket edo/eta traje lehorra betetzeko mangerak konektatzen diren bitartean.
Erabiltzen duen sistemaren arabera horrelakoa izan daiteke:
- Piston bakarrekoa, kasu honetan piston bakar batek airearen igarotzea ahalmentzen du. Sinple eta merkeenak dira baina besteek baino ezaugarri okerragoak dituzte. Sakontasun handi edo botilan aire gutxi izateko kasuan banatzen duen airea kopurua txikiagoa da.
- Zuntz konpentsatukoa, kasu honetan zuntz batek ematen du airea igarotzeko aukera erreguladorea uretatik babesten duen bitartean. Sakontasunarekin aldatzen ez den aire kopuru bat ematen du.
- Piston konpentsatukoa, gama altukoa, sakontasunarekin aldatzen ez den aire kopuru bat banatzen du baina ez du erreguladorea uraz babesten.
Ordularia, sakontasun-neurgailua eta aire-urpekaritza taulak
aldatuBotila bidezko urpekaritzan beharrezkoa da hondoko denbora eta sakontasuna kontrolaturik mantentzea. Bi datu hauek taula batean behar bezala erabiliaz urpekariari segurtasun mugen barnean mantentzeko aukera ematen dio. Badauden ere ibili ahala zuzenean urpekaritza perfila mantentzen duten eta segurtasun mugetara hurbiltzean urpekaria ohartarazten duten urpekaritza ordenagailuak.
Bestelako ekipamendua
aldatu- Aiztoa:Herrialde askotan legez behartuta dago aizto bat eramatea urperatzeko. Urpekariari uraren azpian oztopatu dezaketen ari edo sareak moztu ahal izateko
- Linterna edo fokua: eguneko urperatzeetan kobazulo edo argi gutxiko zonaldeetan erabilgarri izan daiteke. Gabeko urperatzeetan logikoki guztiz beharrezkoak dira. Linternak potentzia txikiagokoak izaten dira eta pila arruntak erabiltzen dituzte fokuak berriz potentzia handiagokoak izaten dira eta birkargatu daitezkeen bateriak erabiltzen dituzte,
- Txirrika: soka luze bat izaten du urpekariak jarraituaz orientatu ahal izateko.
- Brujula edo konpasa: Uraren azpian orientatzeko beharrezkoa.
- Cyalume edo argi kimikoa: gaueko urpekaritzan botilara edo txalekora lotzen dira.
- Ur azpiko arbela: Ur azpian idatziko edo irudi bitarteko komunikazio aukera ematen du.
- Txintxarri, ardanbera edo turuta: Gertu dagoen urpekari bati soinu bidezko seinaleak egiteko aukera ematen dute.
- Buia puzgarria: Botilako aire konprimituaz bete daiteke, kokalekua markatzeko edo pisuzko elementuak altxatzeko erabili daiteke.
Urpekaritzaren oinarriak
aldatuEdozein masa bezala urpekari baten gorputzak murgiltzearen eragin fisiko ezberdinak jasaten ditu; honekin batera segurtasun mugak ezartzen dituztelako kontutan artzea interesgarri diren eragin eta erantzun fisiologiko batzuek gertatzen dira.
Oinarri fisikoak
aldatuUrpekaritzaren fisikaren hiru oinarriak Arkimedesen printzipioa, presioa eta gasen legeak dira. Lehenengoak flotagarritasuna argitzen du, bigarrenak sakoneraren araberako presio aldaketak eta hirugarrenak presioa aldatzean gasen portamoldea (bolumen eta tenperatura).
Arkimedes
aldatuArkimedesen printzipioa urpekariari elementu bakar bati bezala ezartzen zaio. Urpekariaren gorputzak (eta ekipamenduak) guztirako masa bat du eta murgildutako gorputzaren bolumenaren bolumen bereko ur kantitatea mugituko du. Urpekariak beraz bi kontrako indar jasaten ditu: Alde batetik bere masan (urpekari eta ekipamenduaren pisua) grabitatearen eragina eta bestetik urak eragiten duen flotagarritasun indarra, urpekariak mugitzen duen ur bolumenari dagokiona.
Urpekariaren masa mugitutako ur masa bolumena baino handiagoa duenean bere flotagarritasuna negatiboa da eta urpekaria hondora doa. Urpekariaren masa mugitutako ur bolumena baino txikiagoa denean aldiz bere flotagarritasuna positiboa da eta urpekaria azalerara doa. Bi indarrak parekoak direnean, urpekariaren masa mugitzen duen ur bolumenaren berdina da, flotagarritasuna neutroa eta goraka indarra beherantzakoak berdintzen duenez urpekaria sakontasun berdinean mantentzen da.
Arkimedesen printzipioak ez du eragin gehiago urpekaritzaren fisiologian. Bere erabilerak urpekariari flotagarritasun neutroa mantentzeko aukera ematen dio eta apnea urpekaritzan laguntza handikoa da. Azken honetan murgiltzean gorputzak jasaten duen dentsitate aldaketa eta biriken posizio erlatiboa (bere grabitate zentroarekiko) erabiltzen dira. Azalean apnea urpekariak flotagarritasun positibo bat du indar hau murgiltze egoki (burua lehenengo) baten bidez erraz saihestu daiteke eta gero sakontasunean biriketako aireak jasaten duen konpresioa dela eta saihesten dena. Sakontasun batetatik aurrera bere flotagarritasun negatibo bihurtzen da bere hondoratzea errazten. Hondoratzean birikak urpekariaren grabitate-zentroa baino beherago egoteak azaleko flotagarritasun neutrora gerturatzen du. Igotzean burua goian duenez birikak grabitate-zentroa baino gorago daude eta flotagarritasun neutroaren sakontasuna hondora mugitzen da, Hau dela eta igotzeko egin beharreko indarra gutxitzen da eta pasibotasuna (flotagarritasun positiboa) azaletik urrunago ematen da.
Presioa
aldatuPresioa azalera unitateko aritzen den indarra da. Fluido batek bere barnean murgildutako elementu baten puntu guztietan presio berdina eragiten du, hau dagoen sakontasunaren araberakoa da indarraren bektoreak beti gorputzarekiko perpendikularrak direlarik. Murgildutako gorputz batek jasaten duen presio absolutua presio atmosferikoa (aire zutabearen pisuari dagokiona) eta presio hidrostatikoaren (ur zutabeari dagokiona) batura da. Horregatik presioaren eragina txikiagoa altueran itsaso-mailan baino eta ur gazia geza baino dentsoagoa denez sakontasun berdinean altueran dagoen laku batetako urpekariak itsasoan baino presio gutxiago jasan behar du.
Itsaso-mailan presio atmosferiko arrunta atmosfera batekoa da. 10 metrotako ur zutabe batek eragiten duen presioa gutxi gorabehera atmosfera batekoa da. Beraz kalkuluak errazteko 10 metro ur bikoitzengatik presioa atmosfera edo bar bat handituko dela erabiliko dugu. Modu honetan zehaztasun nahikoarekin uraren azpian 10 metrotara dagoen gorputz batek jasaten duen presio orokorra 2 bar-ekoa dela esan dezakegu (P. atmosferikoa= 1 bar + P. hidrostatiko 1 bar).
Azkenik, Pascalen printzipioak fluido batean eragindako presioa (kasu honetan atmosferikoa) fluido guztian uniformeki transmititzen da, beraz presio atmosferikoa transmititu eta sakontasun berdineko plano bakoitzean presio hidrostatikora gehitzen da. Modu berdinean urpekariaren ehun bigun bakoitzean presio orokorra transmititzen da gorputz barruko zuloen presio atmosferikoa kanpokoarekin berdinduz.
Gasen legeak
aldatuGiza gorputza ez da masa uniforme bat eta nahiz gure gorputzaren ehun gehienak urez osaturik egon (likidoak idealean ezin dira konprimitu) zuloak egoteak eta gas egoerako fluidoen fisika ezberdinak gizakiaren gorputza jasa ditzaken mugak ezartzen ditu.
Gasen lege orokorra
aldatuGasen lege orokorrak presio, tenperatura eta bolumen aldagaiekiko hauen portamoldea argitzen du. Honela gas masa konstante batean aldagai hauen arteko erlazioa hurrengo berdinketak ezartzen du:
Non P presioa, V bolumena eta T tenperatura diren, bi egoera ezberdinetan (1 eta 2).
Legeak argitzen duenez hasierako egoera betako (1) gas batean aldagai baten magnitude bat aldatzean berdintasuna mantentzeko amaiera egoeran (2) aldagai osagarrien doitze bat eragingo du.
Tenperatura konstante mantentzen bada (T1=T2), posible da berau ekuaziotik kentzea. Beraz berdintasuna presio eta bolumen arteko aldaketen bidez mantentzen da.
Boyle - Mariotte Legea
aldatuTenperatura konstante batetako oreka argitzen du. Urperatzean aire tenperatura oso txikia denez Boyle legea oso erabilgarria da presio eta bolumenaren arteko erlazioa ulertzeko. Oinarrian hurrengo berdinketaz enuntziatzen da:
P1 V1 = P2 V2
Presioa gas baten bolumenarekiko alderantziz proportzionala da: Gas masa batean presioa handitzean bere bolumena proportzionalki txikitzen da.
Hau dela eta azalean litro bat behar duen aire masa konstante batean (1 bar) bere bolumena erdira (1/2 L) txikituko da 2 bar-eko presioan (-10 metro), heren batetara (1/3 L) 3 barretara (-20 metro),...
Modu berdinean 3 bar-etara (-20 metro) dagoen aire litro batek bere bolumena bikoiztu egingo du 2 barretara (-10 metro) eta bar batetara hirukoiztu egingo du (3 L azalean).
Daltonen legea
aldatuAirea ez da gas garbi bat gas nahasketa bat baizik, Dalton legeak gas nahasketa baten guztirako presioa gas bakoitzak bolumen osoa okupatuko balitz eragiten dituzten presioen batzea dela argitzen du.
Lege hau presio partzialen legea bezala ere ezagutzen da, gas batek X presioan batean duen presio partziala nahasketan dagoen gasen proportzioarekin zuzen proportzionala baita.
Hau da, gas nahasketa batean osagai batek P presioan nahasketaren bolumenaren %20 betetzen badu, osagai horrek 0,2 Pko presio partzial bat du.
Aire arruntaren osagaiak: oxigeno %21, nitrogeno %78 eta beste gas batzuk %1 (funtsean argon). Biribilduz osagai bakoitzaren presio partziala hau izango da:
1 bar | 0,2 bar | 0,8 bar | Azal = Presio atmosferikoa |
2 bar | 0,4 bar | 1,6 bar | -10 m = 1 bar P. hidrostatikoa + 1 bar P. atmosferikoa |
3 bar | sio0,6 bar | 2,4 bar | -20m = 2 bar P. hidrostatikoa + 1 bar P. atmosferikoa |
4 bar | 0,8 bar | 3,2 bar | -30m = 3 bar P. hidrostatikoa + 1 bar P. atmosferikoa |
... | ... | ... | ... |
Pbar | 0,2 Pbar | 0,8 Pbar | (P-1)*-10 m = (P-1)bar P. hidrostatikoa + 1 bar P. atmosferikoa |
Gasen disoluzioaren Henryren legea
aldatuGas bat likido batekin harremanetan ipintzean gasaren molekulak (bere energia termodinamikoa -presio eta tenperatura- dela eta) gas-likido interfazean sartu eta honen barnean banatzen dira. Egoera honi gasen disoluzioa esaten zaio.
Gas bat fase likidoan disolbaturik dagoenean gasaren tentsioa (T) esaten zaio fase gaseosoan dagoenean presio partziala (p) erabiltzen den bitartean..
Henry legeak argitzen duenez tenperatura jakin batean eta saturazioa egoeran likido batean disolbatzen den gas kopurua gasak likidoaren azalean eragiten duen presioarekiko zuzen proportzionala da.
Henry legean izendatzen duen saturazio kontzeptuak gasaren presiorena (gas egoeran) eta bere tentsioaren (likido egoeran) dagoen orekaz ari da. Presioa tentsioa baino handiago denean azpisaturazio egoera esaten zaio, berdinak direnean saturazio esaten zaio eta presioa disolbaturiko gasaren tentsioa baino txikiagoa denen supersaturazioa esaten zaion bitartean. Azpisaturazioan dagoen likido batek oreka (saturazio) irtsi arte gas egoerako gasa disolbatuko du. Supersaturaizoi egoeran disolbaturiko gasa botako du oreka (saturazio) egoerara iritsi arte.
Gasen zabalkundearen Graham legea
aldatuBi gas arteko zabalkunde fenomenoa, hau da gasak nahasteko abiadura argitzen du lege honek. Oinarrian tenperatura eta presio egoera berdinetan bi gasen arteko zabalkundea gasen masa molarren erro karratuarekiko alderantziz proportzionala dela dio.
Beste era batetara esanda tenperatura eta presio berdinean molekula “arinak” dituen gas baten zabalkunde abiadura molekula “pisatuak” dituena baino handiago da.
Airearen bi gas nagusiak, nitrogeno (N) eta oxigenoa (O), N2 eta O2 egoera molekularrean daude. Nitrogenoaren masa molekularra 28 den bitartean oxigenoarena 32 da. Beraz nitrogenoaren zabalkunde abiadura oxigenoaren baino handiago da.
Gasen zabalkundearen Fick-en legea
aldatuGas batek zuntz baten (edo ehun kapa bat) zeharkatzeko duen transferentzia tasa azaltzen du. Hau ageriko superfiziearekiko eta bere bi egoeren arteko ezberdintasunarekiko proportzionala da eta zuntz/ehunaren lodierakiko alderantziz proportzionala da. Gainera zabalkunde abiadura zabalkunde konstantearekiko (parte hartzen duten ehun eta gas bakoitzerako bakarra) proportzionala da.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatu- Urpekaritza librea edo apnea