Hozkailua atea irekita.

Hozkailua janari galkorrak, hoztu nahi diren edariak, eta abar tenperatura jakin batean gordetzeko erabiltzen da. Gailu elektriko hau ia etxe gehienetan dago.

Gailu hau sukaldeetan, laborategietan, dendetan, taberna eta jatetxeetan erabili ohi da, janaria hotz mantendu nahi den lekuetan. Janaria 2 eta 6ºC-ren artean mantentzen da.

Nola funtzionatzen du?

aldatu

Hozkailuaren funtzionamendua honako hau da:  lurrungailua izeneko pieza bat dago hozkailuan, eta horrek ez dio beroari sartzen uzten eta janaria fresko mantentzen du (2ºC- 8ºC).

Hozkailuan ezin da janari berorik sartu. Bero horrek elikagaiak eta hozkailua bera hondatu ditzake. Hozkailuaren atea azkar ixtea komeni da, energia eta tenperatura gehiegi ez xahutzeko.