Tokioko metropoli eremua
Tokioko metropoli eremua (japonieraz: 東京圏 Tōkyō-ken ) Japonian dagoen metropoli eremu handiena da. Kantō MMA ere deitu izan zaio. Kantō eskualdeko lau prefekturek osatzen dute: Tokio, Chiba, Kanagawa eta Saitama. Guztira 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km²-ko hedadura lortzen dute. Erabat hiritartutako gune honen %35a itsasoari jandako lurretan kokatzen da, gomi izeneko materialaren gainean. Gomia aukeratutako eta zanpatutako zakarrez egina dago, eta eraikinak egiteko erabiltzen da.
Geografia
aldatuTokioko Badia inguratzen duen metropoli erraldoia da. Ez da erraza definitzen zer den Tokio, izan ere hainbat kontzeptu desberdinek muga desberdinak baitituzte.
- Tokio Hiria: 23 auzok osaturiko erdigunea da, 8.336.611 biztanle eta 621'9 km² ditu.
- Tokio prefetura: 13.047.446 biztanle eta 1808 km² ditu.
- Tokio metropoli eremua (Kantō MMA): 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km² ditu.
- Kantō eskualdea: 42.607.376 biztanle eta 32.423'9 km² ditu.
- Herrialdeko Hiriburu eskualdea: 43.470.148 biztanle eta 36.889'28 km² ditu.
Hiri handienak
aldatuEkonomia
aldatuMunduko ekonomiagunerik handiena da eta hirugarren merkataritzagunea. Munduko metropolien artean ekoizpen handiena dauka, 2.000 bilioi dolarretakoa hain zuzen ere.
Azpiegiturak
aldatuHaneda eta Naritako aireportuez gain badaude beste bost ere.
Metropoliak 136 tren lerro ditu 2.578 km osatzen dituztenak eta hauetan 1.200 geltoki daude. Tokioko geltoki zentralak 4 kilometrotako luzera du eta Shinjukuko geltokiak 200 irteera ate.
Tokio eta Yokohamako kaiak herrialdeko handienak dira.
Iruditegia
aldatu-
Tokioko Badiaren satelite ikuspegia.
-
Tokioren satelite ikuspegia.
-
Shibuya, Tokio.
-
Yamanote lerroa, egunero 3'61 milioi bidaiari eramaten ditu.