Tikvah Alper (Hegoafrika, 1909ko urtarrilaren 22a - Sarisbury, Erresuma Batua, 1995eko otsailaren 2a) fisikaria eta erradiobiologoa izan zen eta entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituen.

Tikvah Alper

Bizitza
JaiotzaHegoafrika1909ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaSalisbury1995eko otsailaren 2a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Max Sterne (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLurmutur Hiriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakradiobiologist (en) Itzuli, fisikaria eta biologoa

Biografia

aldatu

Hegoafrikan jaio zen. Bere familia etorkin judu behartsua zen eta berak lau arreben artean txikiena zen. Durbango goiko eskola femeninora joan zen. 1929an, Lurmutur Hiriko Unibertsitatean Fisikan graduatu zen. 1930 eta 1932 bitartean, Berlinen lan egin zuen Lise Meitner fisika nuklearraren aginduetara, eta urte bat geroago, 1933an, delta izpien eta alfa partikulen inguruan artikulu bat idatzi zuen.

1932an, Hegoafrikara bueltatu zen eta Max Sterne bakteriologoarekin ezkondu zen, abereentzako antrax txertoaren asmatzailea. Ezkondutako emakumeak ezin zutenez unibertsitatean lan egin, etxean laborategi bat sortu zuten non bera eta bere senarra batera egiten zuten lan. 1935 eta 1936an bi ume izan zituen, Jonathan eta Michael izena zutenak. 1937 aurrerantzean, gorrentzat irakaslea zen, bere seme handiena gor sakona zelako eta bere fisikako jakintasuna aprobetxatu zuen hizkeraren artikulazioaren soinuaren osaketan ume gorrentzat ikertzeko. 1948an. Hegoafrikako Fisikako Laborategi Nazionalaren arduraduna bihurtu zen.

Gero eta fama handiagoa lortzen ari bazen ere zientzialari bezala, 1951n Max Sterne eta Tikvah Alper Hegoafrikatik joatera behartuta ikusi ziren, apartheidaren kontrako jarrera irekia baitzuten. Tikvah ikertzeko lan bat aurkitu zuen (ordainketarik gabekoa) MRC-a Hammersmith Londreseko Ospitaleko Erradiobiologia Laborategietan, Hal Grayek zuzenduta, aurreko bisitetan ezagutu zuena. Bere lana zentratu zen biologia zelularraren ikerketan, erradiazioaren efektuaren konplexutasuna zelula mota desberdinetan, eta bere ininterakzioa beste prozesu kimiko eta fisiologikoak. Erradiobiologiaren unitatearen zuzendaria izan zen 1962tik jubilatu zen arte, 1974an. Bere ikerketekin frogatu zuen dardara bezala ezagututako gaixotasun kutsakor neuroendekapenezkoan -ardiei eta ahuntzei eragiten diela- edo «scrapie-an» agente infekziosoak azido nukleikorik ez daukala. Aurkikuntza garrantzitsu honek baimendu zuen mekanismoak entzefalopatia espongiforme transmitigarriko era guztiak -pertsonei ere eragiten diete- hobeto ulertzea.

Bere bizitza profesionalarekin jarraitu zuen 1979an Radiobiologia zelularra argitaratuz eta 83 urte zituela Dallasen konferentzia bat eman zuen Erradiazio Ikerketa Sozietatearen aurrean. Sabisburyn, Hampshiren hil zen, 1995ean.