Tapioca jenerala Hergék sortutako pertsonaia ezaguna den Tintinen abenturetan agertzen den pertsonaia bat da. Fikziozko San Theodoros errepublikako militar eta politikari bat da.

Tapioca jenerala
Tintin universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaHergé
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaSan Theodoros
Sexuagizonezkoa
Jardueradiktadorea
Bestelakoak
EtsaiakAlkazar generala

Tintin herrialde honetara iristen denean, Belarri Hautsia izeneko abenturaren hasieran, Tapioca da bertako agintaria. Tintin, orduan, terrorismoa egotziz, hiltzera zigortua da, baina Alkazar jeneralaren iraultzaren une-uneko garaipenak bizia salbatzen dio kazetari gazteari. Alkazarrek eta Tintinek, ordutik aurrera, adiskidetasun gatazkatsu bat izango dute.

Kristalezko 7 bolak izeneko abenturan, Alkazar jeneralaren bidez, Tapioca berriz boterera iritsi dela kontatzen da. Ikatz stocka abenturaren amaieran, egunkari atal askoren artean, oraingoan, Tapioca Alkazarrek berak kargutik kendu duela irakur daiteke. Tintin eta Pikaroak abenturako istorioa Tapiocak Borduriaren eta honen erregimen bigotistaren laguntzari esker kargua berreskuratu izanari buruz doa.

San Theodorosen Tapiocak zein Alkazarrek bata bestearen atzean emandako estatu kolpeak Latinoamerikan XX. mendean zehar bereizgarria den ezegonkortasun politikoaren parodia dira. Tapioca eta borduriar bigotismoaren arteko aliantzak Kubako komunismoa edo Nikaraguako kontrak bezalako atzerriko erregimenek euren eragina Latinoamerikan hedatzeko erabilitako estrategiak salatzen ditu.

Kanpo estekak

aldatu