Talbot
Talbot, automobil marka britainiar bat izan zen (gaur egun ez da existitzen). Bere historia industriako konplexuenetako bat da.
Talbot | |
---|---|
Datuak | |
Mota | automobil marka, marka erregistratua eta historical car manufacturer (en) |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Clément-Talbot (en) , Darracq (en) , Rootes Group (en) , Chrysler Europe (en) , Groupe PSA eta Automobiles Talbot France (en) |
Historia | |
Sorrera | 1903 |
Desagerpena | 1995 |
Talbot enpresa britainiarraren sorrera
aldatuTalbot, bere jatorrian, Clément-Bayard automobil frantsesak (Frantziatik inportatuak) erosteko erabili zen. 1903 urtean fundatu zen. “Business venture” delako hau Shrewsbury and Talbot Kondeak finantzatu zuen eta bide batez bere izena jarri zion enpresari. 1905 urtetik, enpresak bere automobil inportatuei Clément-Talbot marka jarri zien eta frantsesek egindako zatiak montatzen hasi zen North Kensingtonen, Londresen, bere lantegi berrian. Autoak saltzeko unean, ordea, Talbot izena soilik jartzea erabaki zuten. 1906 urtetik, kotxeak Londresen diseinatu zituzten eta 1910 urtean, 50 edo 60 automobil inguru egiten zituzten hilean. 1913urtean, Talbot kotxe batek 160 km ordu batean egin zuen lehena izan zen.
Peugeot garaia
aldatu1978. urtearen bukaeran, Peugeot konpainiak Chrysler Europe enpresaren kontrola hartu zuen, eta honen ondorioz, Talbot izena berpiztu zuen eta "Simca eta Rootes" ereduak berrizendatzeko erabili zen. Chryslerrek Horizon/Omni modelo berria, Uusikaupunkiko (Finlandia) lantegian egin zen, baita Madrilen, Espainian, ere. Beste Talbot modelo batzuk izan ziren, adibidez: Talbot Simca 1200, Talbot 150 eta Talbot Solara.
Peugeot konpainiak Talbot erosi zuenean, Britainia Handian, Chysler Hunter modeloaren ekoizteari amaiera eman zion. 1979ko abuztuaren 1a eta gero, Chrysler auto guztiek Talbot izena zeramaten.
Roostesen garaiko azken automobila, Chrysler Avengerra, 1981eko bukaeraraino Talbot izenarekin egiten jarraitu zen. 1981urtean, Talbot Sunbeam modeloa egiteari utzi zitzaion. 1982 urtea eta gero Talbot Samba izan zen Talbot markaren modelo berria, kotxe txiki bat zen, Peugeot 104 ereduan oinarritua.
1981ean, Peugeot Talbot Tagora eredua ekoizten hasi zen, marra zuzenak eta lau ate zituena. Modelo hau sortu zen Ford Granada automobilari aurre egiteko. Dena den, ez zen oso arrakastatsua izan, ez Britainia Handian, ezta Frantzian ere. Honen ondorioz 1983an kotxe hau egiteari utzi zioten.
1984. urtearen bukaeran, Britainia Handian, Alpine eta Solana modeloak, Minx eta Rapier bezala berrizendatu zituzten. Izenak Roosteseko enpresatik eskuratu ziren. Lehenago Roostes enpresak Hillman Minx eta Sunbeam Rapier modeloak ekoiztu zituzten.
1985aren amaieran Peugeot enpresak Talbot Horizon modeloaren ordez, Peugeot 309a merkaturatu zuen. Hasieran Peugeot enpresak Talbot Arizona izango balitz bezala saltzea erabaki zuen, baina bere planak aldatu zituen eta Talbot izena desagerrazteari ekin zion. Horizon modeloa bai Espainian, bai Finlandian 1987 urtera arte fabrikatu zen.
1986an automobilak egiteari utzi zion behin betiko. Dena den, Talbot Express furgoneta 1992 urtera arte saltzen jarraitu zen, urte berean Talbot marka desagertu zelarik.