Suzanne Lilar (Gante, Belgika, 1901eko maiatzaren 21a - Brusela, Belgika, 1992ko abenduaren 11) frantsesezko idazlea izan zen.

Suzanne Lilar

Bizitza
JaiotzaGante1901eko maiatzaren 21a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela-Hiriburua eskualdea1992ko abenduaren 11 (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Albert Lilar (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, saiakeragilea, kazetaria, filosofoa, literatura-kritikaria eta abokatua
Jasotako sariak
KidetzaAcademie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
IMDB: nm0510176 Edit the value on Wikidata

Debuta hiru antzerki-lanekin egin zuen: Le Burlador, 1945; Tous les chemins mènent au ciel (1947, Bide guztiek zerura eramaten dute); Le Roi lépreux (1950, Errege legenarduna). Ondoren zenbait eleberri argitaratu zituen, maitasunari eta bikoteari buruzko gogoeta eginez: La Confession anonyme (1960, Aitorpen anonimoa); Le Divertissement portugais (1960, Dibertimendu portugaldarra). Gai horren inguruko saiakera-lanak ere argitaratu zituen: Le Couple (1963, Bikotea); À propos de Sartre et de l'amour (1967, Sartreri eta maitasunari buruz); Le Malentendu du deuxième sexe (1969, Bigarren sexuaren gaizki-ulertua). Gizon-emakumeen bikoiztasuna Journal de l'analogiste (1954, Analogistaren egunkaria) saiakeran landu zuen. Une enfance gantoise (1976, Haurtzaro gantetarra) lan autobiografikoan idazleak bere jatorriaren bikoiztasunaren berri ematen du.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suzanne Lilar