Sumatra
Sumatra[1] (indonesieraz: Sumatera) Indonesiako uharterik handiena da, Sondako uharteetako handienetakoa, eta munduko seigarren zabalena, 470.000 kilometro koadroko azalerarekin. Kontuan hartu behar da Borneo eta Ginea Berria uharteak ez direla osorik indonesiarrak. Medan du hiririk handiena (2.109.330 biztanle 2010ean).
Sumatra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Kerinci (en) |
Garaiera | 12 m |
Mota | uharte |
Luzera | 1.700 km |
Zabalera | 370 km |
Azalera | 473.481 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°00′00″N 101°59′49″E / 0°N 101.997°E |
UTC ordua | Indonesia Western Standard Time (en) |
Honen parte da | Sondako Uharte Handiak |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Leku geografikoa | Sondako Uharte Handiak |
Geografia
aldatuSumatra Indiako ozeanoan dago. Ipar-ekialdean Malakako itsasarteak bereizten du Malaysiako penintsulatik, eta hegoaldean Sondako itsasarteak Javatik[2]. 1.790 kilometro luze da eta 435 kilometro zabal, punturik zabalenean. Ekuatorea igarotzen da uhartearen erditik eta klima ekuatoriala du, beroa eta hezea. Oihan tropikala da nagusi eta, landaredia bezala, fauna ere oso aberatsa da.
Probintziak
aldatuSumatra uharteak, inguruko uharte txikiekin batera, Indonesiako Errepublikako zazpi probintzia osatzen ditu:
Historia
aldatuSumatrako historian eragin handia izan dute inguruko herrietako itsasgizonek; indiar eta txinatar itsasgizonek kolonizatu eta budismoa eta sanskritoa zabaldu zituzten lehenik eta arabiarrek islamizatu zuten XIII. mendean. XVI. mendean europarrek Sumatraren kolonizazioa hasi zuten; portugaldarrek hartu zuten lehenik eta herbeheretarrek XVI. mendean. Herbeheretarrek Bigarren Mundu Gerra bitartean izan zuten aginpidea, baina 1942-1945 bitartean japoniarrek Sumatraren burujabetasuna onartuko zutela agindu eta uhartea menderatu zuten. Aipagarria da urte askotan europarren kolonia izan zen arren higikunde abertzaleei eta matxinadei aurre egin behar izan zietela eta XIX. mendea arte ez zutela erabat menderatu. 1950ean Indonesiako Errepublikaren barnean gelditu zen.
Ekonomia
aldatuKautxua, tabakoa, arroza, kopra, etab. lantzen dira eta petrolio, eztainu eta ikatz hobi handiak ustiatzen. Palma olioaren produkzioak arazo handiak sortu ditu; baso-soiltzea izugarria izan da, arriskuan jarriz Sumatrako tigrea eta milaka landare eta animalia txiki, eta indigenen aurkako errepresioa bortitza da[3]. Uhartea garrantzi handia hartzen ari da, hango portuetatik Asiako gainerako lurraldeekiko salerosketa harremanak indartzen ari diren heinean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Sumatra. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-31).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Tubia, Iker. Palma olioaren arrasto beltza. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-31).