Stefan Wyszyński
Stefan Wyszyński (Zuzela, Batzarreko Polonia, Errusiar Inperioa, 1901ko abuztuaren 3a - Varsovia, 1981eko maiatzaren 28a) poloniar kardinala izan zen.
Włocławekeko apaiztegian ikasi zuen eta bere 23. urtebetetzean apaiztu zen. Zuzenbide Kanonikoa eta Gizarte Zientziak ikasi zituen Lublingo Unibertsitate Katolikoan eta ikasketak zabaldu zituen Europan. Włocławekeko apaiztegian irakasle izan zen eta alemaniarren inbasioaren ondoren postua utzi zuen naziek bilatu zutenean. Matxinatuen kapilaua izan zen Varsoviako matxinadan. Judu batzuk ere babestu zituen.
1945ean bere apaiztegia berreraikitzera itzuli zen. 1946an Lublingo gotzain izendatu zuten eta 1948an Gniezno eta Varsoviako artzapezpiku. 1953ko urtarrilean, Pio XII.a aita santuak kardinal eta Poloniakoa primatu izendatu zuen.
1953an Poloniako agintari komunistek atxilotu zuten eta 1956ko Poloniako Urriaren ondoren askatu zuten. 1966an Polonian ospatu zuen kristautasunaren milagarren mendeurrena, baina ez zioten utzi herrialdetik kanpo bidaiatzen.
1978an, Karol Wojtyła bere laguna aita santu aukeratu zuten eta 1979an Polonian hartu zuen.
2021eko irailaren 12an beatifikatu zuten.