Sojua (koreeraz: 소주) Koreako edari destilatu bat da[1][2]. Soju marka gehienak gaur egun Koreako Penintsulan eginak dira. Sojua tradizionalki arrozarekin egina dagoen arren, marka garrantzitsu gehienek arroza beste almidoi batzuekin ordezkatzen dute, hala nola, patata, garia, garagarra eta juka (koreeraz dangmil deitua). Sojuaren kolorea argia da, eta alkohol-graduazioa % 16,8tik % 53ra bitartekoa izan ohi da[3], ohikoena % 20koa izanik. Sojuaren zaporea vodkarenarekin konpara daiteke, nahiz eta sarri gozoagoa izan, bere elaborazioan gehitutako azukreak direla eta.

Soju
zerealezko edari destilatu, Korean alcoholic drinks (en) Itzuli eta soju / shōchū
Historia
JatorriaKorea

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Soju | Meaning of Soju by Lexico» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  2. (Ingelesez) Miller, Norman. (2013-12-02). «Soju: the most popular booze in the world» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Ingelesez) Hall, Joshua. (2014-10-17). «Soju Makers Aim to Turn Fire Water Into Liquid Gold» WSJ (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).

Kanpo estekak

aldatu