Silvestre Revueltas (Santiago Papasquiaro, Durango, Mexiko, 1899ko abenduaren 31Mexiko Hiria, Mexiko, 1940ko urriaren 5a) mexikar biolinista eta musikagilea izan zen.

Silvestre Revueltas

Bizitza
JaiotzaDurango1899ko abenduaren 31
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1940ko urriaren 5a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNational Conservatory of Music of Mexico (en) Itzuli
St. Edward's University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, classical composer (en) Itzuli, musikologoa, soinu banda konpositorea, biolin-jotzailea eta musikagilea
Lan nabarmenak
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0720956 Spotify: 5CAWUxlD1liCEp8V5gt5wn Musicbrainz: 44271921-cfc6-41cb-b94f-9b5bf1ba4574 Discogs: 614613 IMSLP: Category:Revueltas,_Silvestre Allmusic: mn0001169498 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Mexikon egin zituen ikasketak, eta geroago, Estatu Batuetan. 1929. urtean Mexikoko Orkestra Sinfonikoko zuzendari-laguntzaile izendatu zuten. Biolin eta ganberako musika irakasle izan zen Mexikoko Kontserbatorioan.

Revueltasen musika hunkigarria eta adierazkorra da, eta herri-musikaren mamia adierazten du. Lan aipagarriak dira: poema sinfonikoak, Esquinas (1930), Colorines (1932), Janitzeo (1933), Sensemayá (1938); balletak, El renacuajo pescador (1935) eta La coronela (1939); Federico García Lorcarengan oinarritutako Homenaje a García Lorca (1935) eta 7 canciones de García Lorca (1938); filmetarako musika, harizko tresnetarako kuartetoak eta kantuak.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvestre Revueltas