Serpentina (minerala)
Serpentinak, pseudomorfismo kasuan izan ezik, kristal eran ez agertzeagatik bereizten diren mineral talde bat dira. Magnesio silikato batzuen eraldaketa produktuak dira, bereziki olibinoa, piroxenoak eta anfibolak.
Konposaketa: Magnesio eta Burdina silikatoa. Bere formula kimikoa:
- hedatua:
- sinplifikatua: (MgFe)3Si2O5(OH)4
Sistema monoklinikoan kristalizatzen diren hiru mota polimorfo daude: lizardita, antigorita eta krisotiloa. Azken biek, gainera, polimorfo ortoerronbikoak dituzte.
Antigorita eta lizardita orokorrean trinkoak eta bikor finekoak dira, krisotiloa asbesto formako itxurakoa eta zuntztsua den bitartean.
Bost serpentina mota daude:
- Antigorita, berde ilun kolorekoa eta zeharrargitsua
- Krisotiloa edo asbestoa. Zuntz fin eta paraleloz osatua, erraz banatzen direnak (isolatzaile termikoa)
- Serpentina arrunta: kolore ilunekoa, batzuetan koloreanitza
- Serpentina noblea: kolorea berde eta hori bitartekoa da
- Serpentina masiboa berde antrikoa: berdexka jaspeatua, apainketarako erabilia.
Mineralogia
aldatu- Oinarrizko mota: Sedimentarioa
- Taldea: Magnesio silikatoak
- Azpiklasea: Filosilikatoak
- Kristal sistema/Egitura: Monoklinikoa, laminatxo eran
- Konposaketa kimikoa: Silizioa, oxigenoa, berilio zati bat eta aluminioa ditu.
- Eraketa: Meatokietan.
- Gogortasuna mohs eskalan: 2
- Testura: Hauskorra ildotzeekin
- Dentsitatea: 2.6
- Kolorea: Berde esmeralda metalikoa, gorria, morea, marroia, beltza eta zuria
- Dizdira: tintaroia
- Propietateak: Burdin altzairutua lortzeko 1535 °Cko tenperaturan.
- Erabilerak: Eskultura eta objektuak zizelkatzea
- Legenda edo historia: Duela 5.000 urte inguru egiptoarrek hematitea erabiltzen zuten baina ez zekiten burdina banatzen eta euren tresnak kobrezkoak ziren.
- Ohar bereziak: Meatokietan daude