Serbiako Printzerria
Serbiako Printzerria (serbieraz: Кнежевина Србија / Kneževina Srbija) Balkanetako estatu erdi independentea izan zen, Serbiako Iraultzaren ostean eratutakoa. Miloš Obrenović serbiar buruzagiak eta Marashli Pasha otomandar jeneralak egindako hitzezko konpromiso batek sortua, 1828an, 1829an eta 1830ean argitaraturiko Hatt-i Sharif izeneko otomandar agiriek onartua. 1867an lortu zuen burujabetasuna de facto, otomandar gudarosteak egotzi eta gero, eta 1878ko Berlingo Itunak aintzat hartu zuen nazioarte mailan. 1882an Serbiako Erresuma bilakatu zen.
Serbiako Printzerria Кнежевина Србија Kneževina Srbija | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1815 – 1882 | |||||||||
Printzerria | |||||||||
| |||||||||
1878ko mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Belgrad Kragujevac (1818–38) Gornja Crnuća (1815–18) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | serbiera | ||||||||
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Printzeen zerrenda
aldatu- Miloš Obrenović (1815-1839), lehendabizikoz.
- Milan II.a Obrenović (1839)
- Migel III.a Obrenović (1839-1842), lehendabizikoz.
- Alexandro Karađorđević (1842-1858)
- Miloš Obrenović (1858-1860), bigarrenez.
- Migel III.a Obrenović (1860-1868), bigarrenez.
- Milan IV.a (1868-1882)
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Serbiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |