Sendabelarrak sendagai gisa erabiltzen diren landareak dira, normalean gaixotasun, min edo ondoezen sintomak arintzeko erabiltzen direnak, nahiz eta batzuetan medikamentuen dosia jaisteko ere erabiltzen diren. Sintomak arintzeko gaitasun hau landareek dituzten konposatu kimiko batzuei esker lortzen da, fitokimikoei esker, hain zuzen. Sendabelarrak, antzinako garaietatik erabili izan dira, medikamentu sintetikoak sortu baino askoz ere lehenago, eta gaur egun, medikamentu industrialak oso erabiliak diren arren, sendabelarren erabilerak luzaroan iraun du.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sendabelarrak

Fitokimikoak

aldatu

Sendabelarrak sailkatzeko hainbat metodo erabiltzen dira, hala ere, farmakologikoki erabiltzen dena fitokimikoen sailkapena da. Sendabelarretatik eskuratutako konposatu guztiek ez dute erabilera medikorik baina, fitokimikoek eragin positiboa izan dezakete organismo baten osasuna hobetzen.

Lurzoruaren tenperaturaren, hezetasunaren, landarearen adinaren eta landarearen egituraren arabera fitokimikoen kontzentrazioa desberdina izaten da eta landarearen atal desberdinetan kokatuta egongo dira.

Alkaloideak

aldatu

Alkaloideak, konposatu organiko nitrogenodunak dira. Alkaloideek eragin fisiologiko desberdinak dituzte gizakietan eta beste animalia batzuetan eta landare loredunetan agertu ohi dira. Landareen prozesu metabolikoen hondakinak besterik ez direla iradoki da, baina ebidentziak adierazten du funtzio biologiko espezifikoetarako balio dezaketela. Landare batzuetan, alkaloideen kontzentrazioa hazi baino lehentxeago handitzen da, eta gero desagertu egiten da hazia helduta dagoenean.

Alkaloideek hainbat funtzio dituzte, lehenik, analgesikoa, morfinak eta kodeinak adibidez, landare jatorria daukate baina, arriskutsuak izan daitezke menpekotasuna sortu ahal baitute. Ondoren, arnas edo bihotz estimulatzailea, kinidina adibidez. Horrez gain, beste hainbat efektu izan ditzake infekzioen aurkakoa, anestesikoa, malariaren aurkakoa, minbiziaren aurkakoa edo haluzinogenoa[1].

Fitosterolak

aldatu

Fitosterolak ezaugarri hipokolesterolemikoak dituzten landareetan dauden konposatuak dira, isoprenoideen biosintesi bidez sortzen direnak. Landareen metabolitoak sekundarioak dira, zelulek sintetizatu eta erabiltzen dituztenak, eta funtsezkoak ez diren arren, funtsezko zeregina dute landareen biziraupenean, adibidez, mintzaren jariakortasunean, prekurtsore hormonal gisa edo seinale molekula gisa.

Gaixotasun kardiobaskularrei aurrea hartzen lagun dezakete. Kolesterol kopuru totalaren erregularizazioan lagundu egiten dute eta hazidun landareetan ohikoagoak dira[2].

Konposatu sufredunak

aldatu

Konposatu sufredunak garrantzia biologiko handiko konposatuak dira, metabolismoan berebiziko garrantzia duten metabolitoak sintetizatzeko eta homeostasirako erabiltzen direnak. Hormonak, entzimak, koentzimak, kofaktoreak, bitaminak, eta aminoazidoak sintetizatzeko erabiltzen dira.

Gizakiek ezin dute lurrean aurkitzen den sufre elementala zuzenean erabili eta ondorioz, landareetatik lortu behar dute, konposatu organiko bezala. Gehienetan hau aminoazido bidez lortzen da, metionina eta zisteinatik hain zuzen.

Polifenolak

aldatu

Polifenolak eraztun fenoliko bat baino gehiagoz osatutako konposatu kimikoak dira. Landare askotan metabolito sekundario gisa sintetizatzen direnak; batzuk landareen biziraupenerako ezinbestekoak dira eta beste batzuek defentsa mekanismo bezala erabiltzen dituzte estres egoeren aurrean, bereziki erradikal askeak sortzen dituzten estimuluen aurrean, adibidez, erradiazio ultramorea. Egitura kimikoaren arabera polifenolen artean hainbat sailkatzen dira; taninoak, lignanoak eta flabonoideak.

Polifenolen artean talderik handiena flabonoideena da, hauen funtzioa antioxidatzailea da nagusiki. Hori horrela, C bitaminaren xurgapena hobetzen dute eta erradikal askeek sor ditzaketen arazoetatik babesten dute organimoa. Erradikal hauek, gorputzak etengabe sortzen ditu metabolismoaren ondorio gisa eta balantzean erradikal gehiegik minbizia, gaixotasun kardiobaskular edo gaixotasun neurodegeneratiboen garapena eragin dezake.

Horrez gain, beste funtzio batzuk ere badituzte; basodilatatzaileak, antitronbotikoak, antiinflamatorioak, antiapoptotikoak… baina, denak daude haien ahalmen antioxidantearekin loturik.

Flabonoideak normalean eguzkiarekin kontaktuan dauden frutetan, landare lekadunetan (soja adibidez) edo tean ager daitezke. Landareen artean gehienbat angioespermoetan ageri dira, onddo eta algetan ere ager daitezkeen arren.

Tilakoideen mintzean ageri dira beraz, landarearen egitura aereoetan ohikoagoak izan ohi dira. Landareari pigmentazioa emateaz gainera defentsarako balio dute[3].

Terpenoak

aldatu

Metabolitoen talderik handiena osatzen dute, horien artean hormonak, karotenoideak, kinonak eta esterolak daude. Hauek landarearen baitan fotosintesian, arnasketa aerobikoan eta mintzen egituraketan parte hartzen dute besteak beste.

Hauek dira landareen sapore eta usaina sortzeaz arduratzen diren konposatuak, horregatik, kosmetikan eta elikagai industrian oso erabiliak dira. Gizakian hainbat funtzio medizinal betetzen ditu hala nola, antibiotikoa, antiinflamatorioa, antidepresiboa, antifungikoa edo basodilatadorea. Funtzio hepatikoa hobetzeaz arduratzen dira eta behazunaren isuria ere.

Sortzen dituzten esentzia olioetako batzuek intsektuen aurkako babesa ematen diote gizakiari eta landareei polinizatzeko erraztasuna. Normalean kolore berdea duten landareetan, sojan edo zerealetan ageri dira. Amanita generoko onddoen pozoitzearen antidoto bezala erabiltzen dira[4].

Tiolak

aldatu

Tiolak karbono atomo bat sufre atomo bat edo gehiagori lotuta duten organosufre-konposatuak dira. Gehienetan sustantzia aromatikoetan ageri ohi dira. Medikuntzan garrantzi handiko sustantziak dira: penizilamina Wilsonen gaixotasunaren aurkako tratamendu gisa erabiltzen da eta, "captopril-a" hipertensio arteriala edo bihotz gutxiegitasun kongestiboaren aurkako tratamendu gisa.

Landare zeluletan erredox erreakzioetan parte hartzen dute. Landarearen estres faktore ia denen erantzule dira, baita zelulen metabolismoaren erregulazioarenak ere. Gizakietan, sustantzia hauek erradikalak edo elektrofilo toxikoak murrizten dituzte, eta konplexu egonkorrak sortzen dituzte metal astunekin (artseniko edo kobrearekin, besteak beste)[5][6].

Tokoferolak

aldatu

Alfa-tokoferolak, landareen hostoetan aurkitu daitezken konposatuak dira. Kloroplastoen mintzean eta tilakoidetan daude.

Landareetan aurkitu den E bitamina gehien duten konposatuak dira, eta antioxidatzaile funtzioa dute: fotosintesitik deribatutako oxigeno erreaktiboak inhibitzen dituzte. Hauen kontzentrazioa landarearen ingurumenarekiko erantzunen baitakoa da, landareak duen estresaren menpekoa. Azken batean, glutationa, karotenoide eta beste flabonoideekin batera fotosintesi prozesuaren babesle gisa jokatuko duten konposatuak dira[7][8].

Sendabelarren erabilera

aldatu

Fitoterapia sendabelar bidez gaixotasunak sendatzearen praktika da, sendabelarrak modu desberdinetan erabil daitezke eta kanpo eta barne erabilerak banatu dira. Gainerako sendagaien antzera landareek nahi den efektua lortzeko ondo prestatzea derrigorrezkoa da intoxikazioak ekiditeko. Sendabelarrak erabiltzeko metodoak anitzak dira baina, landareen identifikazioa, biltzea eta kontserbazioa nola egin jakin behar da. Identifikazioa egiteko bibliografia espezifikoa kontsultatzen da, deskribapen eta ilustrazioak begiratuz. Bilaketa zehatzagoa izateko Nomenklatura Botanikoaren Nazioarteko Kodea begiratu daiteke.

Bilketa berriz, landa eremuan egiten da eragin antropogeniko duten eremu kutsakorretik kanpo. Ez dira kantitate handian batzen fitokimikoen galera gerta baitaiteke eta eguraldi ona dagoenean egiten da, hodeirik ez, hezetasun handirik ez eta euririk ari ez duenean.

Landarearen osagaiaren arabera sasoi desberdinetan egiten da bilketa. Hostoak lurretik urrun dauden landarearen guneetatik biltzen dira, fruituak ia-ia helduak daudenean. Lehorrak edo kutsatuak dauden hostoak kentzen dira, beraz, hosto fresko eta osasuntsuak batzen dira. Sustrai eta errizomen biltzea normalean udaberrian eta udazkenean egiten da eta erraboilak berriz, landarearen parte aereoa jadanik hilda dagoenean. Zuhaitzen eta zuhaixken kortexa udaberri eta udan egiten da loratzea baino lehenago betiere. Azkenik, loreak infloreszentziaren beheko zatia irekita eta goikoa ireki gabe dagoenean biltzen dira.

 
Lehortutako sendabelarrak

Bilketa egin ondoren oso sendabelar gutxi daude egoera freskoan erabiltzen direnak horregatik, lehortze prozesua egiten da. Lehen pausu bezala landareak ondo garbitu behar dira: lurra kenduz eta infloreszentziak eta adarrak banatuz. Erretiluetan, paperezko orrietan edo egur gainean lehortzen uzten dira baina, esekita sorta txikietan ere lehor daitezke gune lehor, aireztatu eta ilunetan. Salbuespen gisa errizoma, erraboil eta sustraiak eguzkitan utz daitezke lehortze hobea lortzeko.

Behin sendabelarrak lehortuak daudela beirazko poteetan edo paperezko poltsetan gordetzen dira kutsatzea ekiditeko. Arazoak ekiditeko poteak errotulatu egiten dira espeziearen izen eta bilketa datarekin[9].

Tisanak

aldatu

Belarrekin egindako infusioak dira tisanak, tradizionalki erabilienetakoa da prestatzeko daukan erraztasunaren ondorioz. Hauek lortzeko hainbat erauzketa metodo erabil daitezke; infusioa, konposatu begetalen egosketa edo beratzea.

Normalean erabilera orala daukate baina, topikoki erabil daitezke konpresa, kolirio… bezala. Printzipio aktibo ugari dituzten landareekin erabiltzen dira tisanak. Kontuan izan behar da sendabelarren erabilera honek mikroorganismoak garatzeko medio ezin hobea sortzen duela, beraz, egin bezain laster erabiltzea gomendatzen da.

Infusioa, normalean landarearen hostoekin, loreekin edota kimuekin erabiltzen dira. Konposatu begetalen egosketa landarearen osagai gogorretatik konposatu aktiboak ateratzeko erabiltzen da, egosten denbora gehiago utziz. Beroaren ondorioz ordea, egiturak degradatzeko arriskua dago. Horregatik, tenperaturarekiko sentikorrak diren fitokimikoak ateratzeko beratzearen metodoa erabiltzen da[10].

Barne erabilerarako metodoak

aldatu

Zukuak sendabelarrak bildu bezain-laster prentsatutako edo txikitutako landare freskoekin eskuratutako likido iragaziarekin egiten dira. Tinturak prestatzeko lehortutako landare txikitua alkoholetan beratzen uzten da berotu gabe. Hauek uretan diluituz erabiltzen dira, tanta pare batzuk bakarrik botaz.

Landare lehor eta freskoak beratuz ardo medizinalak lor daitezke. Sendabelarrak sakarosarekin nahastuz berriz jarabeak sortuko dira, sakarosa erabili beharrean eztia erabiliz gero berriz, melitoak. Nahastura hauek sendabelarrek izan ohi duten zapore txarra ezkutatzeko erabiltzen dira.

Beratze bidez edo poro finetatik egindako iragazketa bidez lortzen dira hautsak, tradizionalki oihaletan zehar iragaziz. Ondoren medioaren ebaporazio totala gertatu behar da. Industrialki pilulak egiteko kontserbagarriak, aromatizatzaileak eta abarrekoak gehituz egiten dira[10].

Kanpo erabilerarako metodoak

aldatu

Olio esentzialak landare aromatikoetatik ateratako olioak dira prentsatuz edo beratzez egin daitezkeenak. inhalazioz kontsumitzen dira hauek eta funtzio antidepresiboa, erlaxatze funtzioa edo bestelako eraginak izan ohi dituzte.

Kolutorioak ahoko mukosa hobetzen duten disoluzio alkoholdunak dira, irakuzketaz erabiltzen dira. Antzekoak diren disoluzio nasalak ere presta daitezke, arnasbideen arintzerako eta antiseptiko gisa erabiltzen dira.

Linimentuak olio edo alkohol eta sendabelarren aterakinekin prestatutako kremak dira azalean erabiltzen direnak arazo muskularrak tratatzeko. Lozioak igurzterik behar ez duten soluzio likidoak dira azalean erabiltzen direnak.

Kanpo erabilerarako metodo solidoak ere badaude: argizaria bezalako lipido hidrofiloak badituzte pomadak deitzen dira, disolbatzaile lipidiko hidrofoboa badute ukenduak eta soluzio hidroalkoholiko bat badute gelak.

Aplikazio lokala izaten dute metodo hauek, gelek funtzio hidratagarria zan ohi dute eta zauriak edo infekzioak tratatzeko erabiltzen dira, ukenduak zaurien zikatrizazioan baliagarriak dira  eta azkenik, pomadak normalean azal lehorra tratatzeko erabiltzen dira[11].

Biodibertsitatean eragina

aldatu

Biodibertsitatean eta ekosistemetan sortutako onurak zerbitzu ekosistemikoak dira. Sendabelarrek naturalki edo hauen kudeaketaren bitartez sortzen dituzten onurak hainbat dira. Etnobotanika bere aldetik landareen propietateen inguruan izandako ezagutza kulturala aztertzeaz arduratzen den zientzia da.

 
Soja kultiboa

Orokorrean sendagaien %40 landareetatik eratorriak dira, gizakiaren dietaren oinarria dira eta erregai ugari sortzeko beharrezkoak dira. Lehenik, dibertsitate begetalaren ezagutza hobetzen dute, erabilera, aplikazioak eta maneiua ezagutzeak dibertsitate biologikoaren kontzientzia hobetzen du. Dibertsitate kulturala mantentzeko erabilgarria da naturarantz eta tradiziorantz hurbilduz.

Azkenik, ekosistemen dibertsitatea bermatzen dute eta polinizatzaileei espezie desberdinak eskuragai uzten dizkiete[12][13].

Euskal Herriko sendabelarren historia

aldatu

Jakina da medikuntza tradizionala sendabelarretan dagoela oinarrituta.

1571n argitaratutako Los XL libros d'el compendio historial de las chronicas y vniuersal Historia de todos los reynos de España liburuan, garaiko Gipuzkoako medikuntzaren inguruan eginiko aipamen euskaratua da ondorengoa:

« Gipuzkoako probintzian, medikurik gabe mantendu dira urtetan zehar, belarrekin egindako gantzudura eta enemak erabiltzen dituztelako. Ambrosio de Moralesen hitzetan, gaixoak herriko plazara ateratzen dituzte, gaixotasun hori pairatu duen edonork, gaitza nola sendatu duen esan dezan. »
 
San Juan suaren inguruko errituak

Zientziaren garapena iritsi aurretik, sorginek edo herrixketako aztiek (orohar, herritar jakintsuek) egiten zuten sendaketa. Horrez gain, erritual paganoak egiten zituzten, erremedio belarkara eta herrikoien nahasketak eginez (akelarreak, besteak beste). Honen adibide da Nafarroako San Juan Xar iturria; hemengo urak azaleko gaixotasunen aurrean propietate bereziak omen ditu.

Beste adibide bat, San Juan sua, gaur egun oraindik ere ospatzen den erritua da. Udako solstizioan ospatzen da, gizakia naturatik gertuen dagoen urteko sasoia omen delako. Egun bestelako objektuak erretzen badira ere, tradizionalki, bezperan jasotzen den belar-sorta erretzen da San Juan gauean. Sendabelar hauek deabrua eta espiritu txarrak uxatzen omen dituzte.

Satanismoa herri-kulturan sartzen hasi zen neurrian, sendatzeko erritual horiek gorputzaren energia aldaketatzat hartzen hasi ziren. Inkisizio garaian sorgin eta azti ugari erre zituzten, deabruaren ahalmena zutenaren susmoarekin (ikus Zugarramurdiko sorginkeria prozesua).

Zientzia eta teknologiaren garapenarekin, belarren erabilera zuzena hain ohikoa ez den arren, sendabelar hauetatik lortutako esentziak eta olioak gaur egungo medikamentu askoren osagai aktiboak dira.[14]

Euskal Herriko sendabelarrak

aldatu

Euskal Herrian sendabelarren dibertsitatea oso handia da, taula honetan ezagunenak bildu dira [15].

Izen zientifikoa Izen arrunta Fitokimikoak eta erabiltzen den atala Funtzioak
Agrimonia eupatoria Latxaskia Lore eta zurtoin lehorren tanino/flabonoideak Faringe eta ahoko gaixotasunak.

Zirkulazio arazoak

Anagallis arvensis Pasmo-bedarra Zukuetan edo tisanetan kantitate txikian, taninoak Espektorante, antibiriko.

Zikatrizatzaile

Arum italicum Suge-artaburua Oso toxikoa, hosto eta fruituen infusioa Arnas aparatuko gaixotasunak
Arnica montana Arnika Lore eta errizomak, tinturetan eta kremetan Analgesiko, antiinflamatorio
Asparagus officinalis Zainzuria Aminoazidoetan aberatsa, flabonoideak Diuretikoa
Asplenium trichomanes Txardin-bedarra Infusioetan Abortu eragile, odola garbitzeko
Buxus sempervirens Ezpela Zurtoinean edo sustraietan buxina alkaloidea. Toxikoa Sukar paludikoak tratatzeko
Betula pendula Urkia Flabonoide eta saponinoak. Hosto eta sustraiak infusioan Diuretiko, zikatrizatzaile
Calendula officinalis Illena Kremak eta ukenduak, tinturak prestatzeko loreak Zauri, erredura, digestio aparatuko inflamazioa
Calluna vulgaris Iñarra Taninoak, azido silizikoa. Loreak tisanan Inflamazio urinarioak, ile galera.
Capsella bursa-pastori Txorrontela Tanino, flabonoide eta olio esentzialak infusioan. Antihemorragiko, menstruazio ugariak tratatzeko
Castanea sativa Gaztainondoa Hostoak eta kortexa ezti eta azukrearekin nahastuz Beherako, aho eta faringeko gaixotasunak
Centaurium erythraea Lubeazuna Glukosidoa dauka infusioan erabiltzen da Katarroa, sukarra, diabetesa tratatzeko
Chamaemelum nobile Bitxilora Olio esentzialak lore eta hostoetan Funtzio antipasmodikoa. Begiak eta zauriak garbitu
Chelidonium majus Enara-belarra Alkaloideetan aberatsa Garatxoak edo papilomak

Buruko minak

Clematis vitalba Aien-belarra Tintura bezala, olio esentzialak Sukarra eta erreuma tratatu
Cornus sanguinea Belzurda Hostoak infusioan Sukarra jeisteko
Crataegus monogyna Elorri zuria Infusioan edo tinturetan Bihotz, odoleko gaixotasunak
Cichorium intybus Txikoria Sutraiak entsaladetan edo infusio bezala Digestio aparatuko gaitzak, adibidez, parasitoak kanporatzea
Digitalis purpurea Kuku-fraka Flabonoide eta kinonak. Hostoak infusioan Zikatrizante, diuretiko
Fagus sylvatica Pagoa Flabonoide, tanino eta mineralak. Infusioak Infekzioak, sukarra edo sabeleko mina
Ficus carica Ikondoa Latexa eta bitaminak, fruituak Laxante eta eztula tratatzeko
Foeniculum vulgare Mihilua Haziak, hostoak infusioan, erraboilak entsaladan Laktantziarako esne produkzioa hobetu
Frangula alnus Zumalakarra Oso toxikoa Zurtoina purgatzaile gisa
Fraxinus excelsior Lizarra Flabonoide, polifenol eta taninoak. Kortexa, hostoak pomadak egiteko. Antiinflamatorio eta zikatrizatzaila
Geranium robertianum Zangogorria Taninoak, flabonoideak eta azido fenolikoak hostoetan. Sudur, biriketako hemorragiak tratatu eta beherako tratamendu gisa
Briophyta dibisioa Goroldioa[16] Plastoetan landare freskoa jarriz. Flabonoide, tanino, terpeno eta olio esentzialak Hemorragiak sendatzeko, antikartzinogeno
Humulus lupulus Exker-aiena Lupulina dauka, tisanetan edo infusioetan Efektu lasaigarriak, loezina, takikardia sendatzeko
Hypericum perforatum[17] Santio belarra Hosto eta loreek hiperforina daukate infusio edo metodo topiko gisa erabil daitezke Antsietate nahiz depresioaren aurrean eraginkorra, minbiziaren aurka ere
Hypericum androsaenum[18] Orkatz-belarra Fruitu gorri antioxidatzaileak, hostoak ere infusioan Antidepresibo, antioxidatzaile, diuretiko
Ilex aquifolium Gorostia Egosiz edo infusioetan hostoak Efektu laxante eta diuretikoak, izerdiarazlea beraz, sukarraren kontrakoa
Juglans regia Intxaurrondoa Azido organikoak, esterolak eta flabonoideak. Infusio edo olio esentzial gisa, fruitua janez Sabeleko min, beherako, sinusitis, asma eta minbizia tratatzeko
Juncus sp. [19] Ihia Esterolak, terpenoak, flabonoideak landarean Edemak eta eztarriko minak tratatzeko. Depurazio eta antiinflamatorio gisa
Juniperus communis[20] Ipar orrea Olio aromatikoetan, erretxina, terpeno, alkaloide eta taninotan aberatsa. Antioxidatzaile, antibiotiko eta antifungikoa
Laurus nobilis[21] Erramua Terpeno eta flabonoideak dauzka eta hostoak infusioan eta sukaldaritzan erabiltzen dira. Gaixotasun biriko, beherako eta gaixotasun kardiakoak tratatzeko
Lavandula latifolia[22] Astaizpilikua Olio esentzialak dauzka, lore, hosto eta zurtoina erabiltzen da Efektu antibiotikoa, erlaxantea. Depresio eta loezinaren kontra.
Linum usitatissimum[23] Lihoa Flabonoide, esterol eta fenolak. Kantitate andian toxikoa, hazi gordinak kontsumitzen dira Antioxidatzaile, mibiziaren aurka edo antibiotiko.
Lonicera sp. Ahuntz hostoa Infusioetan hartzen dira Antibakterianoak, hanturen aurkakoak eta depuratiboak
Malva sylvestris[24] Malma Infusioetan hartzen dira Mukosako inflamazioak, zistitisa eta beherakoa tratatzeko
Mentha pulegium[25] Txortaloa Hostoek flabonoide eta glikosidoak dauzka, toxikoak gibelerako Eztularen eta biriketako gaixotasunak
Mentha spicata[26] Mendabeltza Landare olioak dauzka Antioxidatzaile, antibiotiko eta minbiziaren aurkakoak
Mentha suaveolens[27] Asto-menda Landarearen olio esentziala Antifungikoa, kandidiasi baginala sendatzeko
Olea europaea[28] Olibondoa Flabonoide, biofenol eta metabolito sekundario ugari Gastrobabeslea edo laxantea
Origanum vulgare[29][30] Oregano Flabonoide eta azido fenolikoetan aberatsa, olio esentziala erabiltzen da Antioxidatzaile eta antiinflamatorioa
Papaver rhoeas[31] Mitxoleta Alkaloideetan aberatsa Eztula eta insomnioak sendatzeko
Petroselinum crispum Perretxila Flabonoideetan aberatsa, hostoak, adarrak eta sustraiak erabiltzen dira Hepatobabesle, antikoagulatzaile
Plantago lanceolata[32] Zainbelarra Flabonoide, azido fenoliko eta terpenoak ditu. Gargarak, txikitutako haziak... Zauri sendatzailea eta laxantea
Potentilla reptans[33] Bostorria Taninoak dauzka Azalean inflamazioen aurkako babesa
Prunus avium Basagerezia Fenolak, melatonina, serotonina eta karotenoideak gerezitik eskuratzen dira Antioxidatzaile, diuretiko eta neurobabeslea
Prunus spinosa[34] Elorri beltza Polifenolak fruitu lehor edo freskotik lortzen dira Antiinflamatorio eta antioxidatzailea
Rhamnus alaternus[35] Karraskila Flabonoideak, fruituak, hostoak eta hazietan Hipertentsioaren aurkakoak eta laxanteak, melanomaren aurkakoa dela uste da
Rosa sp. Arrosa Terpenoa eta flabonoideak loreetatik ateratzen dira Antidiabetiko, antioxidatzaile eta antiinflamatorioa
Rubus sp.[36][37] Masusta Fruituan alkaloide, terpeno eta flabonoideak dauzka Antiinflamatorio, antioxidatzaile eta minbiziaren aurkakoa
Rumex acetosa[38] Mingarratz handia Polifenolak eta flabonoideak hostoetan Antimutageniko, antioxidatzaile eta antiinflamatorioak
Ruscus aculeatus[39] Erratza Errizoma eta sustraiak kontsumitzen dira Odolaren zirkulazioa hobetzeko balio du
Sambucus ebulus[40] Andura Antozianina, fitoesterol flabonoideak eta fenolak landare osoan zehar Antioxidatzaile, analgesiko eta depresioaren aurkakoak
Santolina[41] Astakamamila Lorea flabonoideetan aberatsa da Antiinflamatorio, analgesiko eta estimulatzailea
Sambucus nigra[42] Intsusa beltza Loreak eta fruituak baliatzen dira Hotzeria eta gripea tratatzeko
Salix atrocinerea[43] Sahats iluna Flabonoide, terpeno eta esterolak dauzka Minbizia eta HIESAren kontrakoa. Baina, antifungiko eta antioxidatzailea da
Sempervivum tectorum[44] Betilorea Hostoak infusioan hartzen dira eta konposatu fenolikoak dauzka Efektu antibiotikoa dauka
Tamus communis[45] Apomahatsa Zurtoinean esterolak eta konposatu fenolikoak dauzka Antiinflamatorio, analgesiko eta antibirikoa da
Taraxacum officinale[46] Txikoria belarra Karotenoide, flabonoide, esterol eta azido fenolikoak sustrai, hosto eta loreetan Antioxidatzaile, antifungiko eta minbiziaren aurkakoa
Thymus vulgaris Ezkaia Terpenoideak eta konposatu fenolikoa hostoetan Antiseptikoa eta antifungikoa
Tilia cordata[47] Ezki hostotxikia Loreak polenoletan aberatsak dira Efektu antioxidatzailea
Triticum aestivum[48] Garia Aleak erabiltzen dira Antioxidatzailea, antidiabetikoa eta minbiziaren aurkakoa
Ulex europaea [49][50] Ote zuria Alkaloide, konposatu fenolikoak eta flabonoideak dauzkate sustraiek Efektu antioxidatzailea
Umbilicus rupestris[51] Txantxapota Hostoak konposatu fenolikoak dauzka Antiinflamatorio eta antioxidatzailea
Urtica dioica[52][53] Asuna Lignanoak, esterolak, flabonoideak, alkaloideak eta terpenoideak dauzka kimu eta hostoetan Antifungiko, antibiriko eta analgesikoa
Verbascum thapsus[54][55] Apo-bedarra Zurtoin, hosto eta loreek konposatu fenolikoak dauzkate Azaleko gaixotasunak, tumoreen formazioa eta infekzioak sendatzeko
Verbena officinalis[56] Berbena Flabonoideak, konposatu fenolikoak, terpenoideak eta esterolak hostoetan Depresioaren eta minbiziaren aurka eta antiinflamatorioa
Viscum album[57] Mihura Flabonoide eta alkaloideak fruitu eta hostoetan Presio arteriala, mareoak eta artritisa tratzeko
Vitis vinifera Mahatsondoa Konposatu fenolikoak eta flabonoideak fruituan Obesitatearen aurka, antiinflamatorio eta antioxidatzailea
Zea mays Artoa Hostoak eta zurtoina polifenoletan aberatsak dira Analgesiko eta antiinflamatorioa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Alkaloid | Definition, Structure, & Classification | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) Silva, Paola; Pinheiro, Ana C.; Rodríguez, Lorena; Figueroa, Victoria; Baginsky, Cecilia. (2016-01). «Fuentes naturales de fitoesteroles y factores de producción que lo modifican» Archivos Latinoamericanos de Nutrición 66 (1): 017–024. ISSN 0004-0622. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  3. Quiñones, M.; Miguel, M.; Aleixandre, A.. (2012-02). «Los polifenoles, compuestos de origen natural con efectos saludables sobre el sistema cardiovascular» Nutrición Hospitalaria 27 (1): 76–89. ISSN 0212-1611. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  4. A., López Carreras, N. Miguel, M.; Aleixandre,. (2012). Beneficial health properties of iridoids terpenes.. Sociedad Española de Dietética y Ciencias de la Alimentación (SEDCA) PMC 860290332. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  5. (Ingelesez) Pivato, Micaela; Fabrega-Prats, Marta; Masi, Antonio. (2014-10-15). «Low-molecular-weight thiols in plants: Functional and analytical implications» Archives of Biochemistry and Biophysics 560: 83–99.  doi:10.1016/j.abb.2014.07.018. ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  6. Pfaff, Annalise R.; Beltz, Justin; King, Emily; Ercal, Nuran. (2020). «Medicinal Thiols: Current Status and New Perspectives» Mini Reviews in Medicinal Chemistry 20 (6): 513–529.  doi:10.2174/1389557519666191119144100. ISSN 1875-5607. PMID 31746294. PMC 7286615. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  7. Munné-Bosch, Sergi. (2005-07). «The role of alpha-tocopherol in plant stress tolerance» Journal of Plant Physiology 162 (7): 743–748.  doi:10.1016/j.jplph.2005.04.022. ISSN 0176-1617. PMID 16008098. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  8. Rizvi, Saliha; Raza, Syed T.; Ahmed, Faizal; Ahmad, Absar; Abbas, Shania; Mahdi, Farzana. (2014-5). «The Role of Vitamin E in Human Health and Some Diseases» Sultan Qaboos University Medical Journal 14 (2): e157–e165. ISSN 2075-051X. PMID 24790736. PMC 3997530. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  9. D. Roic, Lucas. (2019). BUENAS PRACTICAS DE RECOLECCION ACONDICIONAMIENTO Y CONSERVACION DE PLANTAS MEDICINALES. UNSE, Facultad de Ciencias Forestales.
  10. a b (Gaztelaniaz) López Luengo, Mª Tránsito. (2002-02-01). «Formas de administración más habituales de plantas medicinales» Offarm 21 (2): 122–125. ISSN 0212-047X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  11. B. López García, S. Ortonobes Roig, C. A. García Rebollar. (2015). Ungüentos, pomadas, cremas, geles y pastas: ¿es todo lo mismo?. Pediatra de atención primaria.
  12. (Gaztelaniaz) «Biodiversidad de plantas medicinales y servicios ecosistémicos. Instituto de Biodiversidad y Medio Ambiente. Universidad de Navarra» Instituto de Biodiversidad y Medio Ambiente (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  13. «Nociones ambientales básicas para profesores rurales y extensionistas» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  14. Margarita, FERNÁNDEZ,. (2013-05-13). Las plantas en la medicina popular. I. Navarra húmeda del noroeste. Eusko Ikaskuntza PMC 1363143436. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  15. 1888-1964, Font Quer, P.. (D.L. 1985). Plantas medicinales extracto de la obra Plantas medicinales, El Dioscórides renovado. Labor ISBN 84-335-0027-9. PMC 1142954891. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  16. Txantiloi:Es-GT Musgo curativo de la Primera Guerra Mundial. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  17. Klemow, Kenneth M.; Bartlow, Andrew; Crawford, Justin; Kocher, Neil; Shah, Jay; Ritsick, Michael. (2011). Benzie, Iris F. F. ed. «Medical Attributes of St. John’s Wort (Hypericum perforatum)» Herbal Medicine: Biomolecular and Clinical Aspects (CRC Press/Taylor & Francis) ISBN 978-1-4398-0713-2. PMID 22593920. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  18. Nabavi, Seyed Mohammad; Nabavi, Seyed Fazel; Sureda, Antoni; Caprioli, Giovanni; Iannarelli, Romilde; Sokeng, Arold Jorel Tsetegho; Braidy, Nady; Khanjani, Sedigheh et al.. (2018-03). «The water extract of tutsan (Hypericum androsaemum L.) red berries exerts antidepressive-like effects and in vivo antioxidant activity in a mouse model of post-stroke depression» Biomedicine & Pharmacotherapy = Biomedecine & Pharmacotherapie 99: 290–298.  doi:10.1016/j.biopha.2018.01.073. ISSN 1950-6007. PMID 29353203. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  19. (Ingelesez) El-Shamy, Abdelsamed I.; Abdel-Razek, Ayman F.; Nassar, Mahmoud I.. (2015-09-01). «Phytochemical review of Juncus L. genus (Fam. Juncaceae)» Arabian Journal of Chemistry 8 (5): 614–623.  doi:10.1016/j.arabjc.2012.07.007. ISSN 1878-5352. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  20. Raina, Rajinder; Verma, Pawan K.; Peshin, Rajinder; Kour, Harpreet. (2019-08-31). «Potential of Juniperus communis L as a nutraceutical in human and veterinary medicine» Heliyon 5 (8): e02376.  doi:10.1016/j.heliyon.2019.e02376. ISSN 2405-8440. PMID 31508527. PMC 6726717. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  21. (Ingelesez) Alejo-Armijo, Alfonso; Altarejos, Joaquín; Salido, Sofía. (2017-05). «Phytochemicals and Biological Activities of Laurel Tree ( Laurus nobilis )» Natural Product Communications 12 (5): 1934578X1701200.  doi:10.1177/1934578X1701200519. ISSN 1934-578X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  22. PLANT ARCHIVES. Research Floor (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  23. Akter, Yeasmin; Junaid, Md; Afrose, Syeda Samira; Nahrin, Afsana; Alam, Muhammad Shaiful; Sharmin, Tania; Akter, Rasheda; Hosen, S. M. Zahid. (2021). «A Comprehensive Review on Linum usitatissimum Medicinal Plant: Its Phytochemistry, Pharmacology, and Ethnomedicinal Uses» Mini Reviews in Medicinal Chemistry 21 (18): 2801–2834.  doi:10.2174/1389557521666210203153436. ISSN 1875-5607. PMID 33535948. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  24. Mousavi, Seyyed Mojtaba; Hashemi, Seyyed Alireza; Behbudi, Gity; Mazraedoost, Sargol; Omidifar, Navid; Gholami, Ahmad; Chiang, Wei-Hung; Babapoor, Aziz et al.. (2021-08-14). «A Review on Health Benefits of Malva sylvestris L. Nutritional Compounds for Metabolites, Antioxidants, and Anti-Inflammatory, Anticancer, and Antimicrobial Applications» Evidence-based Complementary and Alternative Medicine : eCAM 2021: 5548404.  doi:10.1155/2021/5548404. ISSN 1741-427X. PMID 34434245. PMC 8382527. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  25. «Mentha pulegium - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  26. El Menyiy, Naoual; Mrabti, Hanae Naceiri; El Omari, Nasreddine; Bakili, Afaf EI; Bakrim, Saad; Mekkaoui, Mouna; Balahbib, Abdelaali; Amiri-Ardekani, Ehsan et al.. (2022-04-12). «Medicinal Uses, Phytochemistry, Pharmacology, and Toxicology of Mentha spicata» Evidence-based Complementary and Alternative Medicine : eCAM 2022: 7990508.  doi:10.1155/2022/7990508. ISSN 1741-427X. PMID 35463088. PMC 9019422. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  27. Pietrella, Donatella; Angiolella, Letizia; Vavala, Elisabetta; Rachini, Anna; Mondello, Francesca; Ragno, Rino; Bistoni, Francesco; Vecchiarelli, Anna. (2011-02-28). «Beneficial effect of Mentha suaveolens essential oil in the treatment of vaginal candidiasis assessed by real-time monitoring of infection» BMC Complementary and Alternative Medicine 11: 18.  doi:10.1186/1472-6882-11-18. ISSN 1472-6882. PMID 21356078. PMC 3056850. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  28. Hashmi, Muhammad Ali; Khan, Afsar; Hanif, Muhammad; Farooq, Umar; Perveen, Shagufta. (2015). «Traditional Uses, Phytochemistry, and Pharmacology of Olea europaea (Olive)» Evidence-based Complementary and Alternative Medicine : eCAM 2015: 541591.  doi:10.1155/2015/541591. ISSN 1741-427X. PMID 25802541. PMC 4352757. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  29. Veenstra, Jacob P.; Johnson, Jeremy J.. (2019). «Oregano (Origanum vulgare) extract for food preservation and improvement in gastrointestinal health» International journal of nutrition 3 (4): 43–52.  doi:10.14302/issn.2379-7835.ijn-19-2703. ISSN 2379-7835. PMID 31080888. PMC 6508890. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  30. Gutiérrez-Grijalva, Erick P.; Picos-Salas, Manuel A.; Leyva-López, Nayely; Criollo-Mendoza, Marilyn S.; Vazquez-Olivo, Gabriela; Heredia, J. Basilio. (2017-12-26). «Flavonoids and Phenolic Acids from Oregano: Occurrence, Biological Activity and Health Benefits» Plants 7 (1): 2.  doi:10.3390/plants7010002. ISSN 2223-7747. PMID 29278371. PMC 5874591. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  31. Oh, Jae‐Hyeon; Ha, In Jin; Lee, Min Young; Kim, Eun‐Ok; Park, Dain; Lee, Jun‐Hee; Lee, Seok‐Geun; Kim, Do‐Wan et al.. (2018-6). «Identification and metabolite profiling of alkaloids in aerial parts of Papaver rhoeas by liquid chromatography coupled with quadrupole time‐of‐flight tandem mass spectrometry» Journal of Separation Science 41 (12): 2517–2527.  doi:10.1002/jssc.201701402. ISSN 1615-9306. PMID 29607619. PMC 6032884. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  32. Najafian, Younes; Hamedi, Shokouh Sadat; Farshchi, Masoumeh Kaboli; Feyzabadi, Zohre. (2018-02-25). «Plantago major in Traditional Persian Medicine and modern phytotherapy: a narrative review» Electronic Physician 10 (2): 6390–6399.  doi:10.19082/6390. ISSN 2008-5842. PMID 29629064. PMC 5878035. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  33. (Ingelesez) «POTENTILLA: Overview, Uses, Side Effects, Precautions, Interactions, Dosing and Reviews» www.webmd.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  34. (Ingelesez) Magiera, Anna; Czerwińska, Monika Ewa; Owczarek, Aleksandra; Marchelak, Anna; Granica, Sebastian; Olszewska, Monika Anna. (2022-01). «Polyphenol-Enriched Extracts of Prunus spinosa Fruits: Anti-Inflammatory and Antioxidant Effects in Human Immune Cells Ex Vivo in Relation to Phytochemical Profile» Molecules 27 (5): 1691.  doi:10.3390/molecules27051691. ISSN 1420-3049. PMID 35268792. PMC PMC8912089. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  35. Bouhlel Chatti, Ines; Ben Toumia, Imene; Krichen, Yosr; Maatouk, Mouna; Chekir Ghedira, Leila; Krifa, Mounira. (2022-09-01). «Assessment of Rhamnus alaternus Leaves Extract: Phytochemical Characterization and Antimelanoma Activity» Journal of Medicinal Food 25 (9): 910–917.  doi:10.1089/jmf.2020.0170. ISSN 1096-620X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  36. (Ingelesez) Hummer, Kim E.. (2010-11-01). «Rubus Pharmacology: Antiquity to the Present» HortScience 45 (11): 1587–1591.  doi:10.21273/HORTSCI.45.11.1587. ISSN 0018-5345. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  37. (Ingelesez) Rocabado, Guillermo Omar; Bedoya, Luis Miguel; Abad, María José; Bermejo, Paulina. (2008-03). «Rubus - A Review of its Phytochemical and Pharmacological Profile» Natural Product Communications 3 (3): 1934578X0800300.  doi:10.1177/1934578X0800300319. ISSN 1934-578X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  38. (Ingelesez) Korpelainen, Helena; Pietiläinen, Maria. (2020-12-01). «Sorrel (Rumex acetosa L.): Not Only a Weed but a Promising Vegetable and Medicinal Plant» The Botanical Review 86 (3): 234–246.  doi:10.1007/s12229-020-09225-z. ISSN 1874-9372. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  39. (Ingelesez) Masullo, Milena; Pizza, Cosimo; Piacente, Sonia. (2016-12). «Ruscus Genus: A Rich Source of Bioactive Steroidal Saponins» Planta Medica 82 (18): 1513–1524.  doi:10.1055/s-0042-119728. ISSN 0032-0943. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  40. (Ingelesez) Jabbari, Marzie; Daneshfard, Babak; Emtiazy, Majid; Khiveh, Ali; Hashempur, Mohammad Hashem. (2017-10). «Biological Effects and Clinical Applications of Dwarf Elder ( Sambucus ebulus L): A Review» Journal of Evidence-Based Complementary & Alternative Medicine 22 (4): 996–1001.  doi:10.1177/2156587217701322. ISSN 2156-5872. PMID 28397551. PMC PMC5871274. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  41. (Ingelesez) Tundis, Rosa; Loizzo, Monica Rosa. (2018-07). «A Review of the Traditional Uses, Phytochemistry and Biological Activities of the Genus Santolina» Planta Medica 84 (09/10): 627–637.  doi:10.1055/a-0585-6153. ISSN 0032-0943. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  42. (Ingelesez) Mahboubi, Mohaddese. (2020-07-10). «Sambucus nigra (black elder) as alternative treatment for cold and flu» Advances in Traditional Medicine 21 (3): 405–414.  doi:10.1007/s13596-020-00469-z. ISSN 2662-4052. PMC PMC7347422. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  43. Tawfeek, Nora; Mahmoud, Mona F.; Hamdan, Dalia I; Sobeh, Mansour; Farrag, Nawaal; Wink, Michael; El-Shazly, Assem M.. (2021). «Phytochemistry, Pharmacology and Medicinal Uses of Plants of the Genus Salix: An Updated Review» Frontiers in Pharmacology 12  doi:10.3389/fphar.2021.593856. ISSN 1663-9812. PMID 33643045. PMC PMC7908037. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  44. (Ingelesez) Stojković, Dejan; Barros, Lillian; Petrović, Jovana; Glamoclija, Jasmina; Santos-Buelga, Celestino; Ferreira, Isabel C. F. R.; Soković, Marina. (2015-12-24). «Ethnopharmacological uses of Sempervivum tectorum L. in southern Serbia: Scientific confirmation for the use against otitis linked bacteria» Journal of Ethnopharmacology 176: 297–304.  doi:10.1016/j.jep.2015.11.014. ISSN 0378-8741. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  45. (Ingelesez) Slavova, Iva; Tomova, Teodora; Kusovska, Slavena; Chukova, Yoana; Argirova, Mariana. (2022-01). «Phytochemical Constituents and Pharmacological Potential of Tamus communis Rhizomes» Molecules 27 (6): 1851.  doi:10.3390/molecules27061851. ISSN 1420-3049. PMID 35335214. PMC PMC8949886. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  46. Di Napoli, Agnese; Zucchetti, Pietro. (2021-06-09). «A comprehensive review of the benefits of Taraxacum officinale on human health» Bulletin of the National Research Centre 45 (1): 110.  doi:10.1186/s42269-021-00567-1. ISSN 2522-8307. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  47. (Ingelesez) Cittan, Mustafa; Altuntaş, Esra; Çelik, Ali. (2018-10-15). «Evaluation of antioxidant capacities and phenolic profiles in Tilia cordata fruit extracts: A comparative study to determine the efficiency of traditional hot water infusion method» Industrial Crops and Products 122: 553–558.  doi:10.1016/j.indcrop.2018.06.044. ISSN 0926-6690. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  48. (Ingelesez) Moshawih, Said; Abdullah Juperi, Rabi’atul Nur Amalia; Paneerselvam, Ganesh Sritheran; Ming, Long Chiau; Liew, Kai Bin; Goh, Bey Hing; Al-Worafi, Yaser Mohammed; Choo, Chee-Yan et al.. (2022-01). «General Health Benefits and Pharmacological Activities of Triticum aestivum L.» Molecules 27 (6): 1948.  doi:10.3390/molecules27061948. ISSN 1420-3049. PMID 35335312. PMC PMC8953994. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  49. Tighe-Neira, Ricardo; Díaz-Harris, Ramiro; Leonelli-Cantergiani, Gina; Iglesias-González, Carla; Martínez-Gutiérrez, María; Morales-Ulloa, Daniza; Mejías-Lagos, Patricia. (2016-10). «Effect of extracts of Ulex europaeus L. on the biomass production in chili pepper (Capsicum annuum L.) seedlings, under laboratory conditions» Idesia (Arica) 34 (5): 19–25.  doi:10.4067/S0718-34292016005000022. ISSN 0718-3429. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  50. (Ingelesez) López-Hortas, Lucía; Conde, Enma; Falqué, Elena; Domínguez, Herminia. (2016-06-01). «Flowers of Ulex europaeus L. – Comparing two extraction techniques (MHG and distillation)» Comptes Rendus Chimie 19 (6): 718–725.  doi:10.1016/j.crci.2015.11.027. ISSN 1631-0748. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  51. (Ingelesez) Harumi Iyda, Júlia; Fernandes, Ângela; Calhelha, Ricardo C.; Alves, Maria José; Ferreira, Flávio Dias; Barros, Lillian; Amaral, Joana S.; Ferreira, Isabel C. F. R.. (2019-10-15). «Nutritional composition and bioactivity of Umbilicus rupestris (Salisb.) Dandy: An underexploited edible wild plant» Food Chemistry 295: 341–349.  doi:10.1016/j.foodchem.2019.05.139. ISSN 0308-8146. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  52. (Ingelesez) Dhouibi, Raouia; Affes, Hanen; Ben Salem, Maryem; Hammami, Serria; Sahnoun, Zouheir; Zeghal, Khaled Mounir; Ksouda, Kamilia. (2020-01-01). «Screening of pharmacological uses of Urtica dioica and others benefits» Progress in Biophysics and Molecular Biology 150: 67–77.  doi:10.1016/j.pbiomolbio.2019.05.008. ISSN 0079-6107. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  53. (Ingelesez) Taheri, Yasaman; Quispe, Cristina; Herrera-Bravo, Jesús; Sharifi-Rad, Javad; Ezzat, Shahira M.; Merghany, Rana M.; Shaheen, Shabnum; Azmi, Lubna et al.. (2022-02-24). «Urtica dioica-Derived Phytochemicals for Pharmacological and Therapeutic Applications» Evidence-Based Complementary and Alternative Medicine 2022: e4024331.  doi:10.1155/2022/4024331. ISSN 1741-427X. PMID 35251206. PMC PMC8894011. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  54. (Ingelesez) Turker, Arzu Ucar; Gurel, Ekrem. (2005-09). «Common mullein (Verbascum thapsus L.): recent advances in research» Phytotherapy Research 19 (9): 733–739.  doi:10.1002/ptr.1653. ISSN 0951-418X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  55. (Ingelesez) Calabrese, Giovanna; Zappalà, Agata; Dolcimascolo, Anna; Acquaviva, Rosaria; Parenti, Rosalba; Malfa, Giuseppe Antonio. (2021-01). «Phytochemical Analysis and Anti-Inflammatory and Anti-Osteoarthritic Bioactive Potential of Verbascum thapsus L. (Scrophulariaceae) Leaf Extract Evaluated in Two In Vitro Models of Inflammation and Osteoarthritis» Molecules 26 (17): 5392.  doi:10.3390/molecules26175392. ISSN 1420-3049. PMID 34500824. PMC PMC8434610. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  56. (Ingelesez) Kubica, Paweł; Szopa, Agnieszka; Dominiak, Jakub; Luczkiewicz, Maria; Ekiert, Halina. (2020-11). «Verbena officinalis (Common Vervain) – A Review on the Investigations of This Medicinally Important Plant Species» Planta Medica 86 (17): 1241–1257.  doi:10.1055/a-1232-5758. ISSN 0032-0943. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  57. (Ingelesez) EMA. (2018-09-17). «Committee for Veterinary Medicinal Products (CVMP)» European Medicines Agency (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak

aldatu