Scott monumentua
Scott monumentu (ingelesez Scott Monument) Eskoziako Edinburgh hiriburuko erdigunean dagoen monumentu bat da. Hiriko seme kutuna den Sir Walter Scott idazlearen omenez eraiki zen. Edinburgheko Hiri Berrian dago, Princes Street Gardens lorategiaren albo batean, Princes Street kalean eta Jenners dendarekin parez-pare, Edinburgheko tren geltokitik oso hurbil.
Scott monumentua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′09″N 3°11′36″W / 55.952416666667°N 3.1932777777778°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1840 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Eraikina
aldatu61,11 metroko garaiera du eta Livingston udalerriko arbelaz eraikia dago. Karakolezko eskailera baten bidez bisitaria garaiera ezberdinetako soilairuetara igo daiteke, hauetatik hiriaren ikuspegiez goza daitekelarik. Garaiena dagoen solairua eskaileraren 287. mailan dago, monumentuaren gailurra, gailur honetara iristea lortzen duten bisitariei oroigarri bat eman ohi zaie. Garai hartako giro keatuak jatorrizko harri argia beltztu egin zuen, gaur egun ere kutsaduraren ondorioz oraindik harriei koipe beltz modukoa darielarik, honek monumentuari itxura iluna ematen dio. Bill Bryson estatubatua-britainiar idazleak Suziri Gotiko ezizena ipini zion.
Historia
aldatu1832an behin Walter Scott idazlea hil ondoren, bere omenezko monumentu bat eraikitzeko lehiaketa bat ireki zen. George Meikle Kemp arkitektoaren diseinuak irabazi zuen, aldiz oinarriko Walter Scotten estatua John Steell eskulturgileak landu zuelarik.
1840ko abuztuaren 15an monumentuaren lehenbiziko harria ezarri zen eta 1841an eraikuntza lanari ekin zaitzaion. 1844ko udazkenean eraikitzetik amaitu eta 1845ko abuztuaren 15an ofizialki inauguratu zen. Zoritxarrez, George Meikle Kemp ez zen bere eraikuntza lanaren inaugurazioaren lekuko izan, urte hartako martxoaren 6an lainoz beteriko arratsalde batean etxera itzultzen ari zela Union Canal kanaleko uretara erori eta bertan ito baitzen.
1990ko hamarkadan zaharberritze lanak jasan zituen, National Heritage Lottery Fund erakundeak ordaindutako 2'36 milioi liberako kostuaz. 1998 eta 1999 artean bisitariei itxia egon zen, 1996an bere zaharberritze lanen kostu handia zela eta, jabe pribatu bati saltzeko asmoa ere agertu zelarik. Gaur egun monumentu hau Edinburgheko Udalaren museo sailak kudeatzen du.
Iruditegia
aldatu-
Dorrea.
-
Behealdeko Walter Scotten estatua.
-
Edinburgheko gaztelutik ikusita.
-
Oinarria, behealdean Walter Scotten estatua ikus daitekelarik.
Kanpo estekak
aldatu- Scott monumentuari buruzko informazioa Edinburgheko Udalaren webgunean (Ingelesez)
- Scott monumentuaren historia (Ingelesez)