Sants-Montjuïc
Sants-Montjuïc, Kataluniako Bartzelona hiriburuko barruti bat da, hiriaren hegoaldean kokatuta dagoena. Barruti honek 3. zenbakia du eta hiriko hamar barrutien artean zabalena da, 2.294 hektarea baiditu. Bartzelonako barruti eta auzoez gain, L'Hospitalet de Llobregat eta El Prat de Llobregat udalerriekin ere muga egiten du. 1984an sortu zen, II (Montjuïc eta Poble-sec) eta VII (Sants, Hostafrancs eta La Bordeta) barrutiak batzearekin batera. 2009an 184.543 biztanle zituen.
Sants-Montjuïc | |
---|---|
Montjuïceko Jauregi Nazionalaren aireko ikuspegia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°20′13″N 2°08′28″E / 41.337°N 2.141°E |
Demografia | |
Biztanleria | 184.543 biz (2009) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 22,94 km² |
Dentsitatea | 8.044,59 biz/km² |
Webgunea | Sants-Montjuïc |
Sants-Montjuïceko auzoak
aldatuBerez, Sants-Montjuïc barrutia zazpi auzok osatzen dute, halere Montjuïc mendia eta Zona Franca - Port eremua ere barruti honen barnean sartu ohi dira. Azken eremu honetan Zona Franca eta Bartzelonako portua sartzen dira. Hortaz, barrutia osatzen duten hamar auzoak honako hauek dira:
Kodea | Auzoaren izena | Biztanleria (2009) | Azalera (ha) | Dentsitatea (biz/ha) |
---|---|---|---|---|
11 | El Poble-sec | 41.018 | 94,3 | 434,8 |
12 | La Marina del Prat Vermell | 1.085 | 75,3 | 14,4 |
13 | La Marina de Port | 30.128 | 125,5 | 240,1 |
14 | La Font de la Guatlla | 10.336 | 30,2 | 342,1 |
15 | Hostafrancs | 16.208 | 41,0 | 395,1 |
16 | La Bordeta | 18.823 | 57,7 | 326,5 |
17 | Sants-Badal | 24.507 | 41,1 | 596,9 |
18 | Sants | 42.438 | 109,8 | 386,6 |
- | Montjuïc | 0 | 366,1 | 0 |
- | Zona Franca-Port | 0 | 1.353,1 | 0 |
Sants-Montjuïc | 184.543 | 2.294,0 | 80,4 |
Leku interesgarriak
aldatuIruditegia
aldatu-
Sants-Montjuïc barrutiaren mapa.
-
Ikuspegia Montjuïceko Jauregi Nazionaletik ikusita.
-
El Poble-sec auzoa.
Kanpo estekak
aldatu- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Sants-Montjuïceko barrutia