Sandy urakana 2012ko 18. ekaitza, eta denboraldiko hamargarren urakana izan zen. Denboraldiaren amaieran sortu zen urriaren 22an mendebaldeko Karibe itsasoan.

Sandy urakana
3. kategoriako zikloi tropikala (SSHS)
Irudia
Ozeano arroOzeano Atlantikoa
Honen parte da2012ko Atlantikoko urakan denboraldia
Denbora-tarte2012ko urriaren 22a - 2012ko urriaren 31
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Jamaika, Kuba, Haiti, Bahamak eta Bermuda
Mantendutako gehienezko haizea115 mph
Presio atmosferikorik baxuena940 hPa
Pertsona hilak233
Kalteen kostua68.680 M$ (2012)

Urakanaren bilakaera

aldatu
 
Ekaitzaren ibilbidea Ozeano Atlantikoan.

Urriaren 22an sortu zen mendebaldeko Karibe itsasoan eta depresio tropikalak indarra hartu eta sei ordu beranduago ekaitz tropikal bihurtu zen Antilla txikietara ailegatuz. Urriaren 24an ekaitza urakan kategoriara igo zuten eta handik ordu gutxira urakanak Jamaika zeharkatu zuen. Hurrengo egunean ekaitzak itsasoan indarra hartu eta Kuba 2. kategoriako urakan moduan zeharkatu zuen. Urriaren 25eko arratsaldean urakanak indarra galdu zuen eta Floridako urakanen zentroak lehen kategoriara jaitsi zuen ekaitza.

Ondorengo egunetan lehen kategoriako urakanak iparralderantz jo zuen Golkoko korrontea jarraituz, baina urriaren 28an Ozeano Atlantikoaren erdian zegoen goi presio gune indartsu batek ekaitzek ipar atlantikoan urakanek duten ekialderanzko joera oztopatu eta Sandy urakanak mendebalderantz jo zuen, Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldean haize gogorrak eta olatu handiak eraginez.

Norabide aldaketa urriaren 29ko goizeko 8etan hasi zen nabaritzen eta Sandy ipar-mendebalderako norabidea hartu zuen. Azkenik, egun bereko arratsaldeko 5:46etan urakanaren begia kostaldera ailegatu zen New Jersey estatuko Avalon eta Sea Isle city bitartean Cape May konderrian.

Urriaren 29ko arratsaldeko zazpietan Sandy zikloi estratropikal izendatu zuten, hasierako ezaugarri tropikalak galtzean[1].

Urakanaren eragina

aldatu
 
Sandy urakanaren satelite bidezko irudia Jamaikara hurbiltzean.

Urakanaren begia zuzenean Haititik igaro ez bazen ere, ekaitzaren haize eta euri-jasa indartsuek 52 hildako eragin zituzten[2] eta beste 200.000 pertsona etxe gabe geratu dira. Herrialdearen hiriburuan, Port-au-Princen hainbat kale urez bete ziren eta 2010eko lurrikararen ondorioz altxatutako errefuxiatu kanpamenduek ere kalte handiak jasan zituzten.

Nazio Batuen elkartearen ustetan uholdeek Haitik bizi duen egoera oker lezakete.

Dominikar Errepublika

aldatu

Dominikar Errepublikan bi pertsona hil ziren eta beste 8755 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten euriteek eragin zezaketen lubiziengatik. CNN telebista kateak esandakoaren arabera herrialdeko hiriburuko kaleen %70ean uholdeak izan ziren.

Jamaika

aldatu

Jamaikan urakan baten begia lehen aldiz igaro zen lehen aldiz 24 urtean. Urakanak lehen kategoriako haizeekin jo zuen uhartea eta kalte material handiak eragin zituen. Haizeak zuhaitzak bota eta etxeetako teilatuak eraman zituen. Kingston hiriburutik gertu, gizon bat hil zen[3] eta egoera aprobetxatuta lapurretan aritutako pertsonek polizia bat zauritu zuten.

Jamaikan kaltean eragin eta hurrengo egunean Sandyk itsasoan indarra hartu eta 2. kategoriako urakan modura ailegatu zen Kubara. Gobernuak 55.000 pertsona ebakuatu zituen isasoaren igoerak eragin zezakeen uholdetik babesteko. Urakanaren begia Santiago de Cuba hiritik mendebaldera igaro zen, herrialdeko bigarren hiririk jendetsuena.

Guztira bederatzi pertsona hil ziren Santiago de Cubako probintzian eta beste bi pertsona Guantanamo probintzian. Gehienak haizeak botatako teilatu edo zuhaitzengatik hil ziren. Sandy urakana Kuban 2005ean izandako Dennis urakanetik egon den ekaitzik hilgarriena izan zen[4].

Ameriketako Estatu Batuak

aldatu
 
Manhattan hegoaldeko eraikinak argindarrik gabe urriaren 29tik urriaren 30erako gauean.
 
Haizeak eramandako kartela Boston hirian.

Urriaren 28an urakanak ipar-mendebalderako norabidea hartzean Ameriketau Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatuek Sandy ekaitzaren eragina zuzenean jasan zuten. Kalte gehien jasan zuten estatuak Virginia, Washington DC, Maryland, Delaware, Connecticut, Pennsylvania, Rhode Island, New Jersey, New York eta Massachusetts izan ziren.

Virginian estatuaren mendebaldean urakanaren hezetasunari Kanadatik etorritako haize hotzari batu zitzaion eta metro erdirainoko elurra jausi zen lekurik menditsuenetan. Ekaitzaren haizerik indartsuenen momentuan 200.000 etxebizitza izan ziren argindarrik gabe eta hurrengo egunean kopuru hori oraindik 92.000koa zen.

Washington DC estatuan, AEBetako hiriburuan erakunde publikoetako langileak etxera bidali zituzten urriaren 29tik urriaren 30era bitartean, lan egitera etortzeak zekarren arriskua zela eta. Hiriko aireportu nagusia itxita egon zen urriaren 29an 120 kilometro ordu arteko haize boladengatik.

Maryland estatuan Ocean Cityn itsasoak kostaldeko egurrezko kaia eta hainbat etxe kaltetu zituen. Horrez gain, estatuko gobernadoreak Millard E. Tydings Memorial eta Chesapeake badiaren gaineko zubiak itxi zituen. AEBetako meteorologia zerbitzuak 500mm-ko prezipitazioak neurtu zituen urriaren 29an Cheasapeake badiaren inguruan[5].

Delaware estatuan, Rehoboth Beachen 160mm jausi ziren eguneko lehen orduetan eta 13.900 etxe argindarrik gabe geratu ziren, haize gogorrengatik. Kostaldea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Delaware estatuko "Route 1" errepidea moztu behar izan zuten, olatuek eta itsasgorak eragindako uholdearengatik.

New Jersey estatuak, urakanaren indarra gogorren jasan zuen estatua izan zen New Yorkekin batera. Hoboken eta Atlantic City hiriak ia erabat bete ziren urez. Gobernadoreak Goardia Nazionalaren laguntza eskatu behar izan zuen[6].

"Jersey Shore" edo Jerseyko kostalde osoa urez bete zen urriaren 29 eta urriaren 30aren bitarteko gaueko itsasgoran.

New York estatuan kaltetuena New York hiria izan zen. Arratsaldean haizeak One57 eraikitzen zegoen etxeorratzaren garabia bat bota zuen eta hiriko suhiltzaileek 57. kalea itxi behar izan zuten, kalera jausi zitezkeen garabia zatiengatik. Manhattanen bertan Chelsea auzoan, haizeak lau solairuko fatxada oso bat eraitsi zuen[7]. Gaueko hamaiketan itsasgorak Manhattan hegoaldeko Battery park urez bete zuen eta gauak aurrera egin ahala gorantz jarraitu zuen eta uholdea Chinatown, 33th street[8] edo First Avenue bezalako guneetara hedatu zen.

Urriaren 30eko gauerdiko ordu bietan itsasgoraren gorengo momentuan ura World Trade Center berriaren eraikuntza gunera, New Yorkeko metrora[9], eta burtsako sotora ailegatu zen.

Hildakoak

aldatu
 
Haizeak botatako garabia New Yorkeko One57 eraikinean.
Hildakoak eta kalteak herrialdearen arabera
Herrialdea Hildakoak Desagertuta Kalteak (dolarretan) Iturriak
  Estatu Batuak 131 1 50.000 milioi dolar [10]
 Haiti 60 20 74 milioi dolar [11]
 Kuba 11 0 2.000 milioi dolar [12]
 Bahamak 2 0 300 milioi dolar [13][14]
  Dominikar Errepublika 2 0 Ezezaguna [12]
 Canada 2 0 Ezezaguna [15]
 Jamaika 1 0 55,23 milioi dolar [12]
Guztira 209 15 52.400 milioi dolar

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. http://www.nhc.noaa.gov/text/refresh/MIATCUAT3+shtml/292256.shtml Urakanen Zentro Nazionala
  2. http://www.miamiherald.com/2012/10/27/3069750/sandy-still-a-hurricane-heads.html Miami Herald egunkariko albistea.
  3. http://news.sky.com/story/1002376/hurricane-sandy-hits-cuba-after-jamaica Sky telebista katearen webgunea.
  4. https://web.archive.org/web/20121103065840/http://www.washingtonpost.com/world/the_americas/hurricane-sandy-whips-at-bahamas-with-wind-and-rain-will-soon-threaten-us-east-coast/2012/10/25/e63d698a-1f08-11e2-8817-41b9a7aaabc7_story.html Washington Post egunkariko albistea.
  5. https://web.archive.org/web/20130315211244/http://images.meteociel.fr/im/3242/sandye_zwy1.gif
  6. https://web.archive.org/web/20121030211337/http://bigstory.ap.org/article/superstorm-sandy-takes-aim-atlantic-coast-0 Associated Press
  7. http://edition.cnn.com/2012/10/29/us/hurricane-sandy-color/index.html CNN telebista kateko albistea.
  8. http://estaticos.elmundo.es/albumes/2012/10/28/amenaza_sandy/2137785335_extras_albumes_0_1024.jpg 33th street urez beteta erakusten duen argazkia.
  9. http://estaticos01.cache.el-mundo.net/america/imagenes/2012/10/30/estados_unidos/1351582284_0.jpg New Yorkeko metroa urez betetzen erakusten duen argazkia.
  10. Hurricane Sandy: the death toll detailed. The Guardian October 31, 2012 (Noiz kontsultatua: October 31, 2012).
  11. Sandy's death toll climbs to 44 in Haiti. (Noiz kontsultatua: 28 October 2012).
  12. a b c Hurricane Sandy kills 41 in Caribbean, targets U.S. CNBC October 26, 2012 (Noiz kontsultatua: October 26, 2012).[Betiko hautsitako esteka]
  13. Vicious Superstorm Sandy Smashes U.S. Northeast Cities. newswire.com (Noiz kontsultatua: 30 October 2012).
  14. Dana Smith. (Octber 27, 2012). Bahamas Back In Business After Hurricane Sandy. (Noiz kontsultatua: October 28, 2012).
  15. Flying debris kills woman amid Toronto storm. (Noiz kontsultatua: 29 October 2012).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu