San Frantziskoren estigmak
San Frantziskoren estigmak (gaztelaniaz: Estigmatización de San Francisco de Asís), Grekoak XVI. mendearen amaieran, Toledoko garaian alegia, egindako margolan bat da. Donostiako San Telmo Museoan (Gipuzkoan) erakusten da gaur egun.
San Frantziskoren estigmak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Grekoa |
Sorrera-urtea | 1580(e)ko hamarkada |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 122 () × 105 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Saint Francis receiving stigmata (en) |
Kokapena | |
Lekua | San Telmo Museoa |
Bilduma | San Telmo Museoa |
Inbentarioa | P-000021 |
Argumentu nagusia | Frantzisko Asiskoa |
Azterketa
aldatuMargolan honetan protagonismo osoa Frantzisko Asiskoak du. Margolanak bere hagiografiaren gertaera kondatzen digu: Asiskoa, 1224an, otoitz egiteko bakardadean mendira joan zen. Irailaren 14an jainkoari bi gauza eskatu omen zizkion: Jesusen Pasioa bere gorputzean bizitzea eta gaixotasun luze baten ondorioz hiltzea. Otoitz intentsuak egin ondoren estasian sartu zen eta, Bonaventura Bagnoregiokoak idatzi zuen arabera, Jesus bera agertu zitzaion eskuekin gurutzean pairatutako estigmak berdinak Frantziskoren gorputzean egiteko. Asiskoak horrela sortutako zauriak hil arte gorde omen zituen baina ez zituen erakusten.[1]
Margolanean Frantzisko otoitz egiteko jarreran ikusten dugu, zeruari begira, frantziskotar fraideen abituz jantzita. Erretratu honetan inguruak Grekoaren bestetan baino inguru gehiago ikus daiteke: santua arroken artean dago jarrita, arroka arreak eta marroiak, begetaziorik gabekoak. Ezkerrean zeru puska bat ikus daiteke baina ez da zeru urdina, horia baizik; horren arrazoia gurutzearen eta Jesusen inguruan sortzen den argiaz bilatu behar dugu. Frantzisko eskuak zabalik ditu eta haien artean burezur bat, heriotzaren sinbolo nabarmena dakusagu. Eskuetan estigmen markak txikiak dira. Argia, bestetik, santuaren aurpegia, buruezur eta gurutzea argitzen ditu batez ere.
Bibliografia
aldatu- SCHOLZ-HÄNSEL, Michael, El Greco, Colonia, Taschen, 2003. ISBN 978-3-8228-3173-1.