San Frantzisko komentua (Gasteiz)
San Frantzisko komentua Gasteizko San Frantzisko eta Posta kaleen artean zegoen komentua zen.[1] XIII. mendean eraiki zen eta arkitekturari dagokionez, estilo gotikokoa zen.[2] Bertan eman zuen bere lehenengo meza aita-santu gisa Adriano VI.ak[3].
San Frantzisko komentua (Gasteiz) | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′49″N 2°40′13″W / 42.8469763°N 2.6701806°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1214 |
Suntsipena | 1930 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Komentua 1930ean eraitsi zuten eta bere lekuan geratu zen orubean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordea eraiki zen. 2012an Eusko Jaurlaritzak komentuaren aztarnak kultura-ondasun izendatu zituen eta San Frantzisko komentuaren hondakinak izenpean sailkatu zituen.[4][5]
Aztarna arkeologikoak
aldatuKomentua eraitsi bazen ere, gaur egun aztarna arkeologiko apur batzuk eta artelan batzuk kontserbatzen dira:[6]
- Magdalena kaperako atariko arkua, tenpluko nabearen hegaletako batean kokatua, oraindik ere zutik dirau. Hala ere, tenpluaren orubean egin ziren eraikinek ezkutatzen dute.[6]
- Komentuko klaustro barrokoko bost arku San Bizente elizaren atari moderno bat egiteko berrerabili ziren.[6]
- Komentuko frantziskotar armarria eta ganga-giltzarria San Antonio elizaren atarian daude.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «El convento de San Francisco: historia de Vitoria hasta su derribo en 1930» Gasteiz Hoy 2015eko irailaren 30a (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 23a).
- ↑ Vital Fundazioa. Gasteizko San Frantzisko komentu desagertua. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 23a).
- ↑ «Gasteizen zegoela Adriano VI.a aita santu izendatu zuteneko 500. urteurrena» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 24a).
- ↑ Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Kultura Ondarea: San Frantzisko komentuaren aztarnak. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 24a).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Urdiain Martínez, María Camino. Sedes históricas de las Juntas Generales de Álava en Vitoria y Tierras Esparsas. S. XVI-XIX. , 132–137 or..