Samarako ordua UTC baino lau ordu beranduago da (UTC+04:00). Moskuko ordua baino ordubete beranduago da. Samara oblastean, Udmurtian, Astrakhan oblastean, Ulianovskeko oblastean eta Saratov oblastean erabiltzen da.

Ordua Errusian
     KALT Kaliningradoko ordua UTC+2 (MSK−1)
     MSK Moskuko ordua UTC+3 (MSK±0)
     SAMT Samarako ordua UTC+4 (MSK+1)
     YEKT Jekaterinburgeko ordua UTC+5 (MSK+2)
     OMST Omskeko ordua UTC+6 (MSK+3)
     KRAT Krasnoiarskeko ordua UTC+7 (MSK+4)
     IRKT Irkutskeko ordua UTC+8 (MSK+5)
     YAKT Jakutskeko ordua UTC+9 (MSK+6)
     VLAT Vladivostokeko ordua UTC+10 (MSK+7)
     MAGT Magadango ordua UTC+11 (MSK+8)
     PETT Kamtxatkako ordua UTC+12 (MSK+9)

2010eko martxoaren 28ko erreformara arte, Samarako ordua UTC+04:00 zen neguan eta UTC+05:00 udako ordutegian. Erreformarekin Samarako ordua kendu zen eta Moskuko ordutegiarekin bat egin zuen, bere udako ordutegian[1][2]. 2011ko martxoan Moskuko ordutegia ordubete atzeratu zen, UTC+04:00 mantenduz urte osoan, baina Samarako ordutegia berrezarri zen 2014ko urriaren 29an, Moskuko ordutegia UTC+03:00ra mugitu zenean[3][4]. 2016ko martxoaren 27an Ulianovsk eta Astrakhan Samara eta Udmurtiarekin bat egin zuten ordutegi honetan. 2016ko abenduaren 4an Saratov batu zen eta 2018ko urriaren 28an Volgogrado, baina atzera bota ziren 2020ko abenduaren 27an[5].

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu