Salbuespen egoera Gipuzkoan (1968)

Errepresio frankista Euskal Herrian

Salbuespen egoera Gipuzkoan 1968ko abuztuaren 3an ezarri zuten frankistek Gipuzkoa lurraldean, ETAk Meliton Manzanas torturatzaile ezaguna hil eta hurrengo egunean. Honekin, zortzi hilabetez egon ziren gipuzkoarrak oinarrizko eskubideen urratuta, eta langile munduko eta euskal Elizaren inguruko sektoreen aurkako jazarpena areagotu zuten agintari frankistek, ETA desegin nahian. [1][2] Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean abuztuaren 3an argitaratu zuten.[3][4] Laugarren salbuespen egoera izan zen Euskal Herrian.[5]

Salbuespen egoera Gipuzkoan
MotaSalbuespen egoera
Honen parte daFrankismoa Euskal Herrian
Denbora-tarte1968ko abuztuaren 5a - 1969ko martxoaren 24a
KokalekuGipuzkoa
HerrialdeaFrankoren diktadura
Franco diktadorea 1968an.

Salbuespen-egoera 1968ko abuztuaren 3an dekretatu zen Gipuzkoarako bakarrik, baiana urrian luzatu zen eta 1969ko urtarrilean erregimenak Estatu osoan ezarri zuenarekin gainjarri zen.[6]

Ondorioak

aldatu

Ehunka etxetan sartu ziren, eta ehunka atxilotu eta torturatu zituzten. Ez zuten lortu ETA desegitea eta hurrengo urteko urtarrilaren 24ean Espainiako Estatu osora zabaldu zuten salbuespen egoera bi hilabetez.[2]

Honela kontatzen ditu erabaki horren ondorioak Aranzadi Zientzia Elkarteko Javier Bucesek: "Gipuzkoarrek 8 hilabete eman zituzten jarraian salbuespenezko erregimen horretan. Erregimen horren ezaugarri nagusia errepresio indiskriminatua izan zen, eta egunerokoak izan ziren etxeen miaketak, atxiloketa masiboak, erbesteratzeak eta torturak. Nostalgia errepresiboa edo jazarpen ideologikoaren antzeko zerbait izan zen, zeinaren bidez diktadurako indar polizial eta judizialek "gorri-separatista" edo "euskal-separatista" akusazioak orokortu zituzten berriro ere. Urte batzuk lehenago milaka euskaldun zigortuak zituzten heriotzara, hamarkadetako kartzela zigorrera, bortxazko lanetara edo erbestera. 2018an hainbat diziplinatako profesionalek egindako ikerketa-lanaren bidez, errepresaliatutako 279 pertsona identifikatu zituzten izen-abizenekin, salbuespen-egoera indarrean jarri zenetik. 56 erbesteratu egin zituzten, 107 TOP edo Ordena Publikoko Auzitegiak auzipetu zituen eta gutxienez 21 gerra-kontseiluetan zigortu zituzten. 79 pertsonak salatu dute 1968an torturak edo tratu txarrak jasan zituztela Gipuzkoan, eta horietako 47 atxilotu zituzten abuztuaren 3aren ondoren.[1][2]

Errepresio indiskriminatu horrek ez zituen arduradun egiten soilik hura praktikara eramaten zutenak, baizik eta Donostiako Hoja del lunes egunkariak zioen bezala, "axolagabeak eta amore emana zutenak" edo "erreakzionatzen ez dutenak eta nahiago dutenak etxeko eta kafetegiko epela". Errepresioa pairatutako 279 pertsonetako bat bakarrik lotu zitekeen Manzanasen heriotzarekin. Eta Melitón Manzanasen ordezkoa, José Sainz, ez dirudi hura baino gutxiago izan zenik eta orgia errepresibo horren arduradun nagusietako bat izan zen".[1][2]

Salbuespen egoera izu egoera sorrarazi zuen Hego Euskal Herri osoan.

Bibliografia

aldatu
  • Hainbat egile, 1968: Gipuzkoa en estado de excepción. Aranzadi Zientzia Elkartea.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu