Società Sportiva Lazio edo SS Lazio Erromako bi futbol talde nagusietako bat da, Lazio eskualdearen izena daukana. Italian hainbat titulu lortu ditu, 2 liga eta sei kopa, eta Europa mailan ere badu garaipenik, garrantzitsuena jokatu zen azkenengo Europako Errekopa eta ondoren Superkopa.

SS Lazio
Ezizena(k)Biancocelesti
Biancazzurri
Aquile
Aquilotti
Sorrera1900
Futbol zelaiaStadio Olimpico
edukiera: 73.261 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaItalia Claudio Lotito
EntrenatzaileaItalia Maurizio Sarri
LigaSerie A
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Erromako derbia AS Romaren aurka, 2008an.
SS Lazioren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu eta etsai nagusia hiriko beste taldea du, AS Roma.

Historia

aldatu

Sorrera eta lehenengo urteak

aldatu

Società Podistica Lazio izenarekin sortu zen taldea 1900 urtean eta 1910an futbolarentzako atala eratu zuen. Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egin nahian, 1927an Alderdi Nazional Faxistak Erromako talde guztiak batu nahi izan zituen eta horrela sortu zen Lazio, baina AS Roma ez zuen elkarketa horretan sartu nahi izan eta bere bideari jarraitu zion.

Gerra ostea

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1958 arte itxaron behar izan zuen lehenengo titulua lortzeko, Italiako Kopa hain zuzen ere. ACF Fiorentina garaitu zuen 1-0 emaitzaz. 1971ean Alpeetako Kopa irabazi zuen finalean FC Basel talde suitzarra 3-1 gaindituz. 1974 urtean bere lehenengo liga eskuratu zuen.

XXI mendea

aldatu

1998an lorturiko bigarren kopak eta batez ere 1999ko Europako Errekopa eta Superkopa garaipenek bultzada eman zioten taldeari. Horrela iritsi zen bigarren liga garaipena 1999-2000 denboraldikoa. Hamarkada berrian beste lau kopa eskuratu ditu, azkena 2013an.

2014-15 denboraldia bikaina izan zen eta Ligan 3. izateaz gain Kopako finalera ere iritsi zen, baina Juventus FC-k eskuratu du titulua luzapenean sarturiko gol bati esker. Hurrengo urteetan ere Europako postuetan gelditu da. 2018-19 denboraldian Ligan zortzigarren egin zuen baina bi titulu berri eskuratu zituen, Italiako Kopa eta Superkopa, biak ala biak azken 10 urtetan hirugarrenak.

Zaletuak eta eskuin muturra

aldatu

Taldeak zaletuen artean eskuin muturra eta faxismoaren jarraitzaileak izateagatik ospea du, hauek batez ere estadioaren Iparraldeko Bihurgunea (Curva Nord) deritzon eremuan jartzen dira, eremu honetako taldeen artean Irriducibili eskuin muturreko taldea nabarmentzen da.

Uniformea

aldatu

Hasierako urteetan kolore zuri, beltz eta urdin argia izan zituen,

     
 
 
 
1901-02
     
 
 
 
1902-05
     
 
 
 
1911-12
     
 
 
 
1912-56
     
 
 
 
1956-2002
     
 
 
 
2002-tik
     
 
 
 
2018-19
     
 
 
 
2019-20
     
 
 
 
2020-21
     
 
 
 
2021-22
     
 
 
 
2022-23

Palmaresa

aldatu

Italian: 14

aldatu

Nazioartean: 3

aldatu
  • Txapelduna (1): 1999.
  • Txapelduna (1): 1999.
  • Txapelduna (1): 1971.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


2022-23ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese