Rugby Club Toulonnais
Frantziako errugbi taldea
Rugby Club Toulonnais Frantziako errugbi kluba da, egoitza Toulon hirian duena, Okzitanian. Top 14 txapelketan parte hartzen du. Europako talderik handienetakoa da, hiru aldiz irabazi baitu Heineken Kopa.
Hiria | Toulon, Okzitania | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1908 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Stade Mayol (Edukiera: 17.500) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Bernard Lemaître | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Pierre Mignoni | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 4.a, final 1/4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.rctoulon.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuRugby Club Toulonnais 1908an eratu zen, Étoile Sportive Varoise eta Stade Varois elkartzean. 1931 arte ez zuen lortu lehen mailara igotzea, baina urte hartan Frantziako liga irabazi zuen. Koparekin itzuli zirenean, 30.000 zalek egin zieten harrera jokalariei. 1980eko hamarkadara arte itxaron behar izan zuen titulu gehiago lortzeko.
2010eko hamarkada izan du orain arteko garairik hoberena. 2010ean eta 2012an, Europako Challengeko finala jokatu zuen, 2014an Frantziako txapelketa irabazi, eta 2013an, 2014an, eta 2015ean Heineken Kopa.
Palmaresa
aldatu- Europako Txapeldunen Kopa (Heineken Kopa)
- Txapelduna (3): 2013, 2014, 2015.
- European Challenge Cup
- Finalista (3): 2010, 2012, 2020.
- Top 14
- Txapelduna (4): 1931, 1987, 1992, 2014.
- Bigarrena (8): 1948, 1968, 1971, 1985, 1989, 2012, 2013, 2016.
- Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
- Txapelduna (2): 1934, 1970.
- Finalista (3): 1939, 1954, 1983.
- Kluben munduko errugbi txapelketa
- Txapelduna (1): 1986.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Rugby Club Toulonnaisen webgunea, rctoulon.com