Rudolf Ludwig Karl Virchow (Schivelbein, Pomerania, Prusiako Erresuma, 1821eko urriaren 13a - Berlin, Alemaniar Inperioa, 1902ko irailaren 5a) alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria izan zen.

Rudolf Virchow

Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRudolf Ludwig Karl Virchow
JaiotzaŚwidwin1822ko urriaren 13a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin1902ko irailaren 5a (79 urte)
Hobiratze lekuaAlter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaKarl Christian Siegfried Virchow
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohannes Peter Müller
Robert Froriep (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Friedrich Daniel von Recklinghausen
Eduard von Rindfleisch
Robert Koch
Edwin Klebs
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, antropologoa, paleontologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, akademikoa, politikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, patologoa, paleoantropologoa eta idazlea
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Würzburgeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Charité
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGerman Free-minded Party (en) Itzuli

Find a Grave: 23351100 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Berlinen egin zituen medikuntza-ikasketak. Würzburgeko eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Prusiako parlamentuko eta Reichstageko diputatu izan zen. 1848an Silesiako tifus exantematikoak eragindako izurritea ikertzeko ardura eman zitzaion. Oso ezagun egin zen gai horri buruz egin zuen txostena, ehundegietako langileen osasun eta gizarte egoera hobetzeko egin zituen eskaerengatik. Zelulen patologiari buruzko ikerketak egin zituen (1850), eta eritasunen jatorria zeluletan dela argitu zuen. Bere teoria Die Cellularpathologie (1862, Zelulen patologia) liburuan argitaratu zuen, eta lan horrek arras aldatu zuen eritasunen ordu arteko ikuspegia. Virchowek zelula oro beste zelula batean duela sorburua agertu zuen, harrezkero klasiko bihurtu den Omnis cellula e cellula aforismoaren bidez. Eritasun askori buruzko ikerketak egin zituen: bera izan zen leuzemia aipatu eta enboliari buruzko argitasunak eman zituen lehena, eta baita, 1846an, neuroglia deskribatu zuen lehena ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu