Rosemary's Baby (filma)
Rosemary's Baby (euskaraz: «Rosemaryren haurra») 1968ko estatubatuar filma da, Roman Polański poloniar-frantziar zinemagileak| zuzendu zuena. Mia Farrow, John Cassavetes, Ruth Gordon, Sidney Blackmer, Maurice Evans eta Ralph Bellamy izan ziren antzezle nagusiak.
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Ruth Gordon).
Argumentua
aldatuNew Yorkeko Rosemary (Mia Farrow) eta Guy Woodhouse (John Cassavetes) senar-emazteak Manhattan auzoko Bramford eraikinera (gaur egun Dakota eraikina) joan dira bizitzera; lagun baten esanetan, eraikin hori madarikaturik dago. Han, Roman (Sidney Blackmer) eta Minnie Casteveten (Ruth Gordon) lagun egingo dira.[1]
Woodhousetarrek haurra edukitzea erabakitzen dute. Gau batez, izaki arraro batek bortxatzen duen aluzionazioa izanen du Rosemaryk. Amesgaiztotik esnatzen delarik, Guyk barkamena eskatuko dio "konorterik gabe zegoenean maitasuna egiteagatik", eta Rosemary haurdun dagoela ohartuko da. Denborarekin, haurdunaldia normala ez dela pentsatzen hasiko da.[1]
Aktoreak
aldatu- Mia Farrow, Rosemary Woodhouse.
- John Cassavetes, Guy Woodhouse.
- Ruth Gordon, Minnie Castevet.
- Sidney Blackmer, Roman Castevet.
- Maurice Evans, Edward 'Hutch' Hutchins.
- Ralph Bellamy, Sapirstein doktorea.
- Victoria Vetri, Terry.
- Patsy Kelly, Laura-Louise.
- Elisha Cook, Jr., Nicklas jauna.
- Emmaline Henry, Elise Dunstan.
Bitxikeriak
aldatu- Polanskiren erabakiz, madarikatu izatearen ospe iluna duen Dakota eraikinean filmatu zen. Eraikin horretan bertan erail zuten John Lennon musikaria 1980an. Horretaz gain, hainbat aktoreren bizilekua izan da: Boris Karloff, Lauren Bacall, Leonard Bernstein, Judy Garland, Rudolf Nuréyev, Robert Ryan, José Ferrer, Steve Guttenberg eta Jason Robardsena, besteak beste.
- 1969ko abuztuaren 9an, filmaren lehen emanaldiaren urteurrenean, Polanskiren emazte Sharon Taten erail zuten. Sharon haurdun baitzegoen, pelikulan kontatzen den istorioko gertakariekin erlazionatu zuten.[1]
- Mia Farrow filmean parte ez hartzekotan egon zen, haren senarra, Frank Sinatra, aurka zegoelako. Filmazioa hasi eta gero, Farrow eta Sinatra bereizi ziren.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d La semilla del diablo (Rosemary’s Baby). filmotecanavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
Kanpo estekak
aldatu- Rosemary's Baby filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Rosemary's Baby filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)