Ronnie Kasrils

politikari hegoafrikarra

Ronnie Kasrils (Johannesburgo, Hegoafrika, 1938ko azaroaren 15a) politikari, gidoigile eta zinema-zuzendaria da. Gaur egun ezaguna da gatazka-bitartekari moduan. Euskal Herriko bake-prozesuko Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kidea izan zen 2011tik 2017ra arte.

Ronnie Kasrils

(2013)
Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaJohannesburg1938ko azaroaren 15a (85 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaKing Edward VII School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

Bere aiton-amonak Letonia eta Lituaniakoak ziren. Afrikako Kongresu Nazionalean (ingelesez: African National Congress edo ANC) alderdian hainbat ardura-kargu izan zituen 16 urtez. 1961tik Hegoafrikako Alderdi Komunistako kidea izan zen (SACP, ingelesez: South-African Communist Party) non Komite Zentraleko kidea izan zen 1986tik 2007ra bitarte. Apartheid-aren bukaera ekarri zuten 1994ko hauteskunde demokratikoak eta gero Kasrils Defentsa Ministroa izan zen. Geroago Urak, Basoak eta Inteligentzia Ministroa izan zen. Gainera liburuak idatzi ditu poesiaz eta politikaz, horietan azpimarragarria da bere autografia (Armed and dangerous).