Robert Roy MacGregor
Robert Roy MacGregor (Eskoziako Gaeleraz Raibeart Ruadh MacGriogair; 1671ko martxoaren 7an [bataioa] – 1734ko abenduaren 28a), Rob Roy edota Red MacGregor bezala ezagutua, folklore eskoziarreko heroi ezaguna izan zen. Zenbaitek, Eskoziako Robin Hood bezala ere izendatu izan dute. Rob Roy izena eratorritako anglizismoa da, Raibeart Ruadh izenetik eratorritakoa.
Robert Roy MacGregor | |||
---|---|---|---|
Rob Roy oinarritzat hartuta 1820an egindako potreta bat Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Glengyle (en) , 1671ko martxoaren 7a | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
Heriotza | Balquhidder, 1734ko abenduaren 28a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Eskozia | ||
Familia | |||
Aita | Donald MacGregor | ||
Ama | Margaret Campbell | ||
Ezkontidea(k) | Mary Helen MacGregor (en) (1693ko urtarrilaren 1a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | eskoziera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | nekazaria | ||
Biografia
aldatuGlengyle herrian jaio zen, Loch Katrine inguruan (Stirling konderrian), eta hala azaltzen du Buchanan elizako bataioen erregistroak. Bere aita Donald MacGregor zen, eta ama, berriz, Margaret Campbell. Robert Roy MacGregorrek Mary Helen MacGregor of Comar ezagutu zuen beranduago, eta berarekin ezkondu zen 1693an. Lau seme-alaba izan zituzten: James (Gaelikoz Seumas Mòr eta Ingelesez James More deitua, alegia, "James handia"), Ranald, Coll eta Robert (Robin Òg Gaelikoz eta Robin Oig Ingelesez, hau da, "Robert gaztea"). Beranduago lehengusu bat hartu zuten semetzat: Duncan.
Eskoziako Jakue VI.a erregea (zeina aldi berean Ingalaterrako Jakue II.a zen) laguntzeko borrokara joan zen bere aitarekin, 18 urte zituela. Asmoa, protestanteen aurka egitea zen, Holandako Gillen Orangekoak tronua eskuratu nahi baitzuen. Bere taldeak hasierako batailetan garaipena eskuratu bazuen ere, bere taldeko liderra hil, eta porrot egin zuen. Bere aita kartzelaratu egin zuten, ustezko traizioak egin izanagatik. Bere ama Margareten osasunak okerrera egin zuen, eta bere senarra oraindik kartzelan zela hil egin zen. Azkenik, aita askatu zutenean, emaztea hilda zegoen, eta bizitzeko arrazoiak ere joan egin zitzaizkion. Donald MacGregorren osasunak ez zuen onera egin.
1719an, Glen Shiel-go batailan parte hartu zuen berriz ere jakobiten eta aldi hartan hauen aliatu ziren espainiarren alde eta Britainia Haundiko Gobernuaren kontra, laurogei gizonen buru zelarik.
Robert Roy MacGregor abeltzain ezagun eta errespetatua izan zen. Ganadua propietate komuna zen garaian, ohikoa zen pertsonek abereak hartu, eta modu ez-ilegal batean haztea. Hain zuzen ere, bizimodua aurrera ateratzeko bitarteko duina zen.[1]
Ganadu kopurua handitu nahi zuela eta, MacGregorrek diru kantitate handi bat eskatu zion maileguan Montroseko Dukeari. Mailegu haren bermea, MacGregorrek zeuzkan akre batzuk ziren, eta abereek baino askoz balio gehiago zuten. Mailegu-emaileak iruzur bat prestatu eta dirua ohostu zion MacGregorri. Haren ondorioz, MacGregorrek ezin izan zuen pentsatuta zeukan abere kopurua erosi eta ez zen aberastu. Hori zela eta, MacGregorrek ezin izan zuen maileguan hartutako dirua itzuli. MacGregor lapurtzat hartu zuten eta jazartua izan zen. Etxea uztarazi ondoren, su eman zioten.
Montroseko Dukeak MacGregorren lurrak eskuratu zituen, baina azken honek borroka egin zuen 1722ra arte, MacGregor errendiarazi zuten arte. Kartzelaratu egin zuten baina barkamena eskuratu zuen 1727an.
Robert Roy MacGregor 1734ko abenduaren 28an hil zen bere Inverlochlarig Beg izeneko etxean, Balquhidder herrixkan.[2]
Ondarea
aldatuGlengyle Etxea Katrine lakuaren ertzean dago, eta XVIII. mende hasierako eraikina da, 1707ko karrerapea duela. Esaten denaren arabera, XVII. mendeko harrizko etxe baten gainean eraikitakoa da, MacGregor jaio zen etxean eraikitakoa alegia. 1930tik aurrera, ur-arloko hainbat arduradunen eskutan egon da etxea, baina enkantean jarri zen 2004ko azaroan, nahiz eta Eskoziako Alderdi Nazionalak erabakia begi onez ez ikusi.
Rob Roy bidea Drymen eta Pitlochvy bitartean dagoen xenda luzea da. 2002an egin zen, MacGregorren omenez.
MacGregorri buruz egindako ekarpenak
aldatuXVIII. mendean, pertsona askoren arreta deitu zuen istorioak. Daniel Defoek Rob Royren istorioan oinarritutako eleberria idatzi zuen 1723an. Highland Rogue izena zuen liburuak, eta kondairaren handitasuna erakusten zuen. Liburu honek, Britainia Handiko Jurgi I.a erregeagan eragin zuen. Ondorioz, kartzelako barkamena eskuratu zuen MacGregorrek.
Bestalde, Sir Walter Scottek Rob Roy izeneko liburua idatzi zuen 1817an. Dena den, liburu honetako protagonista egileak berak asmatutako Francis (Frank) Osbaldistone izeneko ingeles bat zen eta gertakari gehienak Ingalaterran bertan jazotzen ziren, Eskoziarekin muga egiten duen Northumbria eskualdean, familia katoliko eta jakobita baten baitan, Rob Roy bigarren mailako pertsonai garrantzitsu gisa baino ez zelarik ageri, hori bai, dexente idealizatua. Bere familiako zenbait kide ere agertzen ziren: Bereziki Mary Helen emaztea eta James More seme zaharrena, biak benetan bizitutakoak.
Honetaz gain, Robert Louis Stevensonen Bahitua eta Catriona eleberrietan ere Rob Roy-ren bi egiazko seme agertzen dira: Aipatu lehenengoan Robin Oig eta bigarrengoan berriz James More. Bigarren nobela honetarako Stevenson-ek azken honen fikziozko alaba bat asmatu zuen, hain zuzen ere eleberriari izena ematen dion Catriona. Bi nobela hauetan, Walter Scott-en idealismotik urrun, Rob Roy eta bere bi semeen ikuspegi errealago bat ematen saiatu zen Stevenson, beren argi ilunekin.
Ikus gainera
aldatuZinema
aldatu1995an Rob Roy izeneko filma estreinatu zen, bertan Liam Neeson irlandar aktoreak eskoziar pertsonaia hau antzeztu zuelarik. Film honi esker, askok atzera begiratu eta Eskoziako Highlandsetako heroia ezagutu zuten.