Rinat Akhmetov
Rinat Leonidovytx Akhmetov (ukraineraz: Ріна́т Леоні́дович Ахме́тов; Donetsk, Ukraina, 1966ko irailaren 21a) XXI. mende hasierako Ukrainako pertsonarik aberatsena da, 1990eko hamarkadatik, herrialdearen independentziarekin, bertako oligarken artean lehena. Sistema Capital Management (SCM) izeneko enpresa baten bidez ditu jabetza gehienak,[1] hainbat negoziotan banaturik: Energia, ikatzaren eta burdin mineralaren meatzaritza, metalurgia, hedabideak[2]. Zenbait iturrik esan dute Akhmetovek delinkuentzia antolatuan parte hartu duela, baina Akhmetovi ez diote inoiz delitu bat leporatu.[3][4][5] Ukrainako Xakhtar Donetsk futbol-klubaren jabea eta presidentea da. 2006-2007 eta 2007-2012 urteetan, Akhmetov Ukrainako Eskualdeetako Alderdiko ordezkari izan zen Verkhovna Rada ukrainar parlamentuan.[6][7][8]
Rinat Akhmetov | |||||
---|---|---|---|---|---|
2007ko azaroaren 23a - 2012ko abenduaren 12a Hautetsia: 6th Verkhovna Rada (en)
2006ko maiatzaren 25a - 2007ko azaroaren 23a Hautetsia: 5th Verkhovna Rada (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donetsk, 1966ko irailaren 21a (58 urte) | ||||
Herrialdea | Ukraina Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Vasyl' Stus Donetsk National University (en) 2001) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | enpresaburua, politikaria, ekintzailea, ekonomialaria, bankaria eta industrialaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | 6th Verkhovna Rada (en) 5th Verkhovna Rada (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Eskualdeen Alderdia |
Ibilbidea
aldatuRinat Akhmetov Donetsk-en jaio zen, Ukraina sobietarrean, langile-klaseko familia batean. Volgako Tatar etniakoa du aita[9][10] eta bera musulman sunita praktikante gisa agertu izan da.[11] Aita, Leonid Akhmetov, ikatz meatzaria zen, eta ama, Niakia Nasredinovna, dendako langilea.[7][12]
Akhmetoven iraganari buruzko xehetasunak, Ukrainako komunismoa erori ondoren bere aberastasuna nola lortu zuen eta 1985 eta 1995 bitartean egin zituen jarduerak eztabaidagarriak dira oraindik.[13][14] Akhmetovek elkarrizketetan adierazi duenez, enpresa-inbertsio arriskutsu baina onuragarriak egin zituen Sobietar Batasunaren desegitearen ondorengo lehen urteetan. Berak honela azaldu izan du: "Nire lehen milioia irabazi nuen ikatza merkaturatzen, eta inork erosi nahi ez zituen aktiboetan inbertitu nuen diru hura. Arriskutsua zen, baina merezi izan zuen".[15] Ukrainako eta Europako beste herrialde batzuetako argitalpen askok alegazioak egin dituzte Akhmetoven ustezko "iragan kriminalari" buruz, eta horietako batzuek geroago atzera egin zuten.[13][16][17]
Donetsk Mafia liburu dokumentalean, Serhi Kuzin autore ukrainarrak dio Akhmetov "mafiaburu" baten papera ibili zen 1980ko hamarkadan.[18][19] Urte haietan eskualdean Akhat Bragin izeneko pertsonaia bat ari zen, legez kanpoko oihalgintza negozioan eta tatariarren klan bat era mafiosoan gidatzen, eta Braginen laguntzaile izan zen Akhmetov[20]. Ustez, Donbasseko industria handietan, zuzendaritza elementuak presionatuz, jabetza industrial handiak poltsikoratu zituzten Braginen taldekoek.[21]
2008an, Donetskeko Apelazio Auzitegiak liburua plagio-lantzat jo zuen. Liburuaren egileek (Boris Pentxuk, Sergei Kuzin eta Ustelkeriaren Aurkako Fundazioa) 200.000 hryvniako kalte-ordaina ordaindu behar izan zieten Aleksandr Kutxinskiri egile-eskubideak urratzeagatik. Kutxinski "Krimen Espres" eskualde-astekariaren editore-burua eta "Donetskeko mafiaren kronika" liburuaren egilea izan zen.[22]
1995eko urrian, Bragin, Xakhtar Donetsk futbol-klubeko lehendakari zela ordurako, bonba batek hil zuen (sei bizkarzainekin batera) taldearen estadioan bertan.[23] Zurrumurru batzuek Braginen heriotzarekin lotzen dute Akhmetov.' Hilketen ondoren, Akhmetovek "Braginen finantza-inperio handi bat jarauntsi zuela" esaten da.
"Akhat Bragin nire lagun mina zen", gogorarazi zuen Rinat Akhmetovek Kyiv Post egunkariari idatzitako erantzun batean. "Bere heriotza tragedia handia da niretzat pertsonalki".[24]
Politikoki, Donbass eskualdeko nagusigo errusiarraren aldean mugitu izan zen Akhmetov, Viktor Janukovytx presidentearen ildo bertsuan. Baina Maidaneko Iraultza delakoak (2014) sektore pro-errusiarren gainbehera ekarri zuenean, eta Donbasseko gerraren ondoren Donetsk eta Luhansk eskualdeen sezesioa, ekialde errusiar-zale horretan zituen aberastasun asko galdu zituen Akhmetovek, eta nolabait Ukraina burujabean geratzen zitzaionarekin ber-lerrokatze politiko bat egin zuen[25].
2022ko krisiaren eta inbasioaren atarian, Akhmetov estatu ukraniarrarekin batu zen publikoki, Mariupolen bere bazkide Vadim Novinskirekin egindako agerpen batean. Bertan Rinat Akhmetovek gobernuaren, negozioen eta Ukrainako herritarren batasuna eskatu eta SCM konpainiaren 1000 miloi hryvniako zergen aldez aurreko ordainketa iragarri zuen.[26][27] Guztiarekin, 2021ko Forbes agerkariaren kalkuluen arabera, Ukrainako pertsona aberatsena izaten jarraitzen zuen Akhmetovek, 7.600 milioi dolarreko jabetzarekin[2].
2023an, Akhmetovek Tiligul parke eolikoaren bigarren etapa amaitu zuen, Europako handiena[28].
Bere enpresak fidagarriak dira AEBetan[29], eta GNL eramango du Ukrainara 2024an[30].
2023aren erdialdean, Bloombergek dio Ukrainako inbasioaren ondorioz oligarkiek euren eraginaren zati garrantzitsu bat ezkutatu zutela[31].
Erreakzioa Ukrainako errusiar inbasioaren aurrean
aldatuEskala osoko inbasioa hasi ondoren, Akhmetovek Errusia erasotzailea dela eta Putin gerra-kriminala dela adierazi zuen, eta Mariupoleko industria metalurgikoa ("Azovstal" eta Mariupoleko fabrika) aldi baterako geldiarazi eta Errusiako okupazioaren mende ez duela funtzionatuko jakinarazi zuen.[32][33]
"Behin baino gehiagotan esan dut eta berriro esango dut: zoriontsu Donetsk, zoriontsu Donbas bakarrik egon daiteke Ukraina batu eta zoriontsu batean", esan zuen 2022ko otsailaren 16an[34].
Otsailaren 26an, Akhmetovek Ukrainari laguntzeko 600 milioi hryvnia bidali zituela azaldu zuen. Halaber, SCM konpainiak Ukrainako Indar Armatuei, Lurralde Defentsarako Unitateei eta biztanleriari laguntzeko proiektuak bideratu zituen.[35]
Otsailaren 24ko Errusiako inbasioaren hasieratik 2022ko maiatzera arte, Rinat Akhmetoven negozioek guztira 70 milioi euro transferitu dituzte laguntza humanitariorako, Ukrainako Indar Armatuetarako eta lurralde defentsarako.[36][37]
Akhmetov Fundazioak, SCM negozio guztiek eta FC Xakhtar futbol taldeak eskaintzen dute laguntza. 2022ko maiatzaren amaieran, Akhmetovek 100 milioi euro bideratu zituen Ukrainari laguntzeko. "Gerrak kaltetutako zibilei janaria eta sendagaiak ekarriz laguntzen diegu. Gure elektrikariek, askotan bizitza arriskuan jarriz, argia berreskuratu eta bizitza baketsua bueltatzen dute Ukrainako hiri eta herrietara. Ukrainako armadari eta Lurralde Defentsarako indar armatuei laguntzen ari gara. Ahal den neurrian, fronteko premien alde egiten dugu lan. Gure fabrika metalurgikoek tankeen aurkako txekiar trikuak eta balen aurkako txalekoetarako altzairua ekoizten dituzte".[38][39]
Forbes agerkariaren kalkuluen arabera, 2022an Ukrainako Errusiaren inbasioa dela eta, Akhmetoven ondarea ia 14.000 milioi dolar izatetik 6000 milioi dolar baino gutxiagora gutxitu zen bi astetan, eta ziurrenik zenbatekoa askoz txikiagoa da.[40]
Akhmetovek Errusia auzitara eraman nahi du Mariupoleko bere altzairu-fabriken bonbardaketaren ondoriozko 17.000 milioi eta 20.000 milioi dolar arteko galerengatik. "Zalantzarik gabe, Errusia auzitara eramango dugu eta kalte-ordainak eskatuko ditugu galera guztiengatik eta galdutako negozioengatik".[41]
Akhmetovek esan du Errusiarekin gerra hasi zenetik Ukrainan egon dela, eta gaineratu du: "Gure herrian sinesten dugu eta gure garaipenan sinesten dugu".[42]
Indar Armatuen emaile handiena da[43]. Bere negozioetako 12 mila langile baino gehiago sartu ziren Ukrainako Indar Armatuetan. 846 langile (militarrak eta zibilak) hil ziren, 97 pertsona desagertu ziren eta 69 harrapatu zituzten[44]. Bere "Altzairuzko Frontea" ekimenak Ukrainako Indar Armatuen Inteligentzia Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi zituen eraso anfibioen 3 ontzi blindatu ere[45].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Rinat Akhmetov» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-28 data duen 1074414983 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «The World's Billionaires – Rinat Akhmetov» Forbes.
- ↑ a b (Errusieraz) «100 богатейших украинцев 2021 — Forbes.ua» forbes.ua 2021-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Akhmetov, Rinat. (9 October 2010). «GoLocalProv: Akhmetov becomes hot issue in Rhode Island governor's race – Oct. 09, 2010» Kyiv Post.
- ↑ Baxter, Kevin. (12 October 2014). «Ongoing conflict in Ukraine wreaks havoc on country's Premier League» Los Angeles Times.
- ↑ «Libel Warriors – Feb. 11, 2011» Kyiv Post 10 February 2011.
- ↑ «#39 Rinat Akhmetov» Forbes March 2012.
- ↑ a b «#127 Rinat Akhmetov» Forbes.
- ↑ Interfax.com. .
- ↑ «Родовые корни Рината Ахметова» ОстроВ.
- ↑ Rinat Akhmetov with his parents.. .
- ↑ Rich Company Forbes. Retrieved 23 February 2014.
- ↑ «инат Ахметов: "Я не хочу умирать!" – Новости на Gazeta.ua» Gazeta.ua 23 August 2006.
- ↑ a b Lavrov, Vlad. (11 February 2011). «Libel Warriors» Kyiv Post.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
LIGA
izeneko erreferentziarako - ↑ Дарованный конь Украины – NEWS-UA :: Украинские новости. 21 September 2010.
- ↑ OC Prosecutions Rarely Successful in Ukraine. Organized Crime and Corruption Reporting Project 21 November 2008.
- ↑ The Free Library.com, 21 June 2007, "Swiss newspaper issues retraction of false news report and apologizes to Rinat Akhmetov."
- ↑ Matoshko, Alexandra. (21 July 2006). «Check out Ukraine's best books» Kyiv Post.
- ↑ Coura, Kalleo. «Chuteiras que valem ouro» O misterioso dono da bola (Veja.com).
- ↑ Altuna, Ander. «Dirua, boterea eta brasildarrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Rachkevych, Mark. (15 September 2011). «WikiLeaks: Nation's businessmen tell tales on each other in chats with US ambassadors» Kyiv Post.
- ↑ Авторів книги "Донецька мафія" засудили за плагіат
- ↑ «Akhat Bragin» Kyiv Post 10 December 2008.
- ↑ [ https://www.kyivpost.com/ukraine-politics/decade-that-shaped-ukraine-how-1990s-made-donbas-what-it-is-today.html Donbas In The 1990s: How It Defined Ukraine’s Future]
- ↑ (Ingelesez) Tognini, Giacomo. «Richest Ukrainians With Billions To Lose Close Ranks As Putin Unleashes War» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Ахметов призывает к единству перед лицом угрозы и объявляет об уплате СКМ налогов вперед на 1 млрд. грн
- ↑ Richest Ukrainians With Billions To Lose Close Ranks As Putin Unleashes War
- ↑ Інвестиції під час війни: ДТЕК і Vestas побудують найбільшу вітрову електростанцію в Україні за 450 млн євро
- ↑ Компании Ахметова получии кредиты от правительства США
- ↑ ДТЭК Ахметова заключил контракт на импорт сжиженного газа из США – FT
- ↑ "Втратили вплив через війну": в Україні анулювали політичну владу олігархів - Bloomberg
- ↑ Олигархи больше не молчат. Но не все. Кто из самых богатых украинцев еще не назвал путина преступником
- ↑ Ukrainians Flee Mariupol as Russian Forces Push to Take Port City
- ↑ Донецьк може бути щасливим тільки в єдиній Україні - Ахметов
- ↑ Ахметов направляє 150 млн гривень на допомогу Україні
- ↑ Ахметов передал на помощь Украине 2,1 млрд гривен
- ↑ Ахметов передав на допомогу Україні з початку війни 2,1 млрд грн
- ↑ «Боятися треба не спецслужб, а своєї совісті». Рінат Ахметов про війну, владу, інвестиції та майбутні суди з агресором
- ↑ “You should be afraid not of the special services, but of your conscience.” Rinat Akhmetov about war, power, investments and future trials with the aggressor
- ↑ Ukraine's Richest Man Rinat Akhmetov Says He Is Doing Everything He Can To Help His Country
- ↑ Russia takes territory in eastern Ukraine; U.S. to send long-range rocket systems
- ↑ Ukraine's richest man plans to sue Russia for huge losses
- ↑ Топ-3 компанії, які найбільше задонатили на ЗСУ та гуманітарні потреби за час великої війни
- ↑ СКМ: За 2 роки повномасштабної війни Ахметов спрямував 7,6 млрд грн на допомогу Україні та українцям, у 2024р. наростить ці зусилля
- ↑ "Сталевий фронт” передав ГУР штурмові кораблі