Richard Oribe
Richard Oribe Lumbreras (Donostia, Gipuzkoa, 1974ko otsailaren 22a) igerilari paralinpiko euskalduna da. Oso gazte hasi zen igeriketan, jaiotzatik duen buru elbarritasuna tratatzeko asmoz, eta Donostian Aspacek duen Dordoka taldearekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. 1998/1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkarteko kidea da, eta Javier de Aymerich zuzendari teknikoarekin entrenatzen du.
Richard Oribe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Oribe Lumbreras |
Jaiotza | Donostia, 1974ko otsailaren 22a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Jasotako sariak | |
richardoribe.com |
Oribek kirol lorpenen zerrenda handia du. Atlantako Paralinpiar Jokoetan (1996), urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta 50, 100 eta 200 metroko crawl estiloko proban eta 4 x 50 crawl estiloko proban zilarrezko dominak lortu zituen. Espainiako txapelketetan 100 domina baino gehiago irabazi ditu. 1997. urteko Europako txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. 1999. urtekoan, berriz, lau urrezko domina irabazi zituen, eta 2004. urteko Atenasko Paralinpiar Jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen.
Kirol lorpenak
aldatuJoko paralinpikoetan guztira 16 domina jaso ditu: 8 urre, 6 zilar eta 2 brontze. Munduko txapelketan 22 domina lortu ditu: 12 urre, 7 zilar eta 3 brontze. Nazioarteko lehiaketetan 135 domina lortu ditu. Estilo libreko 50, 100, 200 y 400 metroko probetan mundu mailako markak hautsi ditu 48 aldiz.[1]
Txapelketa | Egoitza | Urtea | Emaitzak |
---|---|---|---|
Paralinpiar Jokoak | Londres | 2012 | 2 |
Paralinpiar Jokoak | Beijing | 2008 | 4 |
Munduko Txapelketa | Durban | 2006 | 4 |
Europako Txapelketa | Berlin | 2006 | 3 |
Europako Txapelketa | Berlin | 2005 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Atenas | 2004 | 3 |
Munduko Txapelketa | Mar del Plata | 2002 | 4 |
Europako Txapelketa | Stockholm | 2001 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Sydney | 2000 | 4 |
Europako Txapelketa | Alemania | 1999 | 5 |
Munduko Txapelketa | Zeelanda Berria | 1998 | 5 |
Europako Txapelketa | Badajoz | 1997 | 5 |
Paralinpiar Jokoak | Atlanta | 1996 | 4 |
Europako Txapelketa | Perpignan | 1995 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Bartzelona | 1992 | - |
Sariak eta omenaldiak
aldatu- 1996. urtean, Gipuzkoako Prentsa Elkarteak Kirolari hoberenari saria eman zion Richard Oriberi.
- 2007an Donostiako Udalak Hiritar Merituari ematen duen domina eskaini zion.
- 2008ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Leire Olaberria txirrindulariarekin batera.
- 2009an, kirol merezimenduzko domina jaso zuen Espainiako erregeak emanda.
- 2011n Lausanan, Suitzan, "Jolas Garbiko ibilbidearen" saria eman zioten.
- 2011n Euskal Kirolariaren Saria eman zion Ramon Rubial Fundazioak eman zion
- 2018ko Urrezko Danborra eman zion Donostiako udalak, 66153 hiritar donostiarrek emandako botoei esker.[2][3][4][5][6]
- Gainera, euskal kirolari hoberena edo gipuzkoakoa izateagatik hainbat sari eta omenaldi jaso izan ditu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Richard Oribe» www.richardoribe.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ «Richard Oribek Urrezko Danborra jaso du» www.eitb.eus (EiTB) (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ Maguregi, Zuriñe. (). «Uretan Txori bat Bezala sentitzen naiz» Gaztezulo (192).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Richard Oribe: «Voy por Donostia como si fuera el Papa»» Tamborrada - Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El nadador paralímpico Richard Oribe, elegido Tambor de Oro de San Sebastián 2018» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El pleno donostiarra ratifica conceder a Richard Oribe el Tambor de Oro» Cadena SER 2018-01-11 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)