Richard Kuhn
Richard Kuhn (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1900eko abenduaren 3a - Heidelberg, Mendebaldeko Alemania, 1967 abuztuaren 1a) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia
aldatuMunicheko unibertsitatean egin zituen ikasketak; han egin zuen doktoretza, entzimen inguruan. Gilen Enperadorearen Medikuntza Ikerketarako Institutuaren (Max Planck izenekoa gero) zuzendari izan zen Heidelbergen.
A eta B bitaminen inguruan egin zituen ikerketak; beste kimikari batzuekin batera, erriboflabina bakartu eta sintetizatzea lortu zuen. Lan horiengatik 1938ko Kimikako Nobel saria eman zioten, baina ezin izan zuen jaso, naziek debekatuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hartu ahal izan zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu