Real Sociedad (emakumezkoen futbol taldea)

emakumezkoen futbol taldea

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako emakumezko futbol taldea da. 2004an sortua, egun Lehen mailan dabil. 2019 urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen eta 2020an Espainiako Superkopako finala jokatu zuen. 2022an bigarren izan zen eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zen. Horrez gain, hiru urtez, Euskal Herria Kopa irabazi du.

Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.
Ezizena(k)Txuri-urdinak, Erreala
Sorrera2004 (20 urte)
Futbol zelaiaZubietako kirol-instalakuntzak
inaugurazioa: 1913
PresidenteaEuskal Herria Jokin Aperribay
EntrenatzaileaKatalunia Natalia Arroyo
LigaLehen maila
2023-248.a
Webguneawww.realsociedad.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Athleticen aurkako derbia, Anoeta estadioan.
2018-2019 denboraldiko taldekideak Anoeta estadioan.

Historia

aldatu

Errealaren emakumezkoen taldea 2004an sortu zen. Euskal Ligan jokatzen hasi zen eta bi urtetan Lehen mailara igotzea lortu zuen.

Hasierako urteetan emaitza apala izan zituen, gehienez ere sailkapenaren erdialdean kokatu zen. 2017an Gonzalo Arconada entrenatzailea fitxatu zuen taldeaari bultzada eman nahian eta jauzi kualitatiboa 2019ko Erreginaren Kopa txapelketan egin zuen, pronostikoak hautsiz finalean Atletico Madril 2-1 garaitu eta aurreneko titulu handia eskuratu zuenean. Nahikari García aurrelari urnietarra zen taldeko izarra.

2020an Natalia Arroyo entrenatzaileak hartu zuen taldearen arduna. 2020-21 amaieran hainbat jokalari garrantzitsuk taldea utzi zuten eta maila jeitsiko zela pentsatu bazen ere, inoizko denboraldi onena izan zuten donostiarrek 2021-22koa. 2. postuan sailkatu ziren eta Txapeldunen Liga jokatuko dute. Aurreko faseko aurkaria Bayern Munich izan zuten eta alemaniarrak nagusitu ziren 0-1 anoetan eta 3-1 Munichen. Urte berean bigarren aldiz jokatu zuten Superkopako finala eta 3-0 nagusitu zitzaien Bartzelona taldea.

2022-23 denboraldia apalagoa izan zen Ligan baina Erreginaren Kopan ibilbide oparoa egin zuen. Final aurrekoetan Atletico Madril kanporatu eta finalera sartu zen. Zaragozan Bartzelonaren aurrean jokaturiko finalean ez zuen aukera handirik izan eta kataluniarrak 8-0 emaitzaz nagusitu ziren.

Urtez urte

aldatu
Denbor. Maila Postua Kopa Superkopa EH Kopa Europa
2004-05 Euskal Liga 1.a
2005-06 2. maila
(1. taldea)
1.a
2006-07 Lehen maila 9.a
2007-08 Lehen maila 10.a
2008-09 Lehen maila 10.a
2009-10 Lehen maila 7.a final 1/8
2010-11 Lehen maila 8.a final 1/2 Finalista
2011-12 Lehen maila 7.a Txapelduna
2012-13 Lehen maila 10.a Finalista
2013-14 Lehen maila 7.a final 1/4 Finalista
2014-15 Lehen maila 11.a Finalista
2015-16 Lehen maila 5.a Finalista
2016-17 Lehen maila 8.a final 1/4 Finalista
2017-18 Lehen maila 7.a final 1/4 Finalista
2018-19 Lehen maila 7.a Txapelduna Txapelduna
2019-20¹ Lehen maila 6.a final 1/8 Finalista Txapelduna
2020-21 Lehen maila 5.a final 1/4
2021-22 Lehen maila 2.a final 1/4 Txapelduna
2022-23 Lehen maila 8.a final 1/8 Finalista Finalista Txapeldunen Liga,
2. itzulia
2023-24 Lehen maila 8.a Finalista

2019ko Erreginaren Kopa

aldatu

Ibilbidea

aldatu
Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
Final 1/8 Valencia CF 1-2 (luz) Erreala
Final 1/4 Erreala 4-0 Rayo Vallecano
Final 1/2 Erreala 3-1 Sevilla FC
Finala Atlético Madril 1-2 Erreala

Finala

aldatu
2019ko maiatzaren 11
Atletico Madril 1 – 2 Real Sociedad Nuevo Los Cármenes, Granada
Ikusleak: 17.550
Epailea: Martínez Madrona
Esther   15'   18' Kiana Palacios
  60' Nahikari Garcia


2024-2025 Taldea

aldatu
Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Elene Lete
2   ATZ Manuela Vanegas
3   ATZ Izarne Sarasola
4   ATZ Nahia Aparicio
5   ATZ Maria Valle
6   ERD Ane Etxezarreta
7   AUR Amaiur Sarriegi
8   ERD Ardeia Jacinto
9   AUR Sanni Franssi
10   ERD Nerea Eizagirre
11   AUR Cecilia Marcos
12   ATZ Lucía Rodríguez
Zbk. Postua Jokalaria
13   ATE Olatz Santana
14   ERD Elene Viles
15   ERD Violeta Quiles
16   AUR Nora Sarriegi
17   ERD Jacqueline Owusu
18   AUR Lucía Pardo
19   AUR Lorena Navarro
20   AUR Mirari Uria
21   ATZ Emma Ramírez
22   ERD Klára Cahynová
23   ERD Claire Lavogez
26   ERD Elene Guridi
31   ATE Alazne Estensoro

Entrenatzaileen zerrenda

aldatu

Palmaresa

aldatu

Sariak

aldatu

B taldea

aldatu

2018an Errealaren B taldea eratu zen.

Urtea # Maila Postua
2018-19 5 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2019-20 4 Euskal Liga 1.a
2020-21 3 Lehen Nazionala 1.a
2021-22 3 Lehen Nazionala 5.a
2022-23 4 Lehen Nazionala 1.a (igo)
2023-24 3 Bigarren Federazioa 7.a
2024-25 3 Bigarren Federazioa

Erreferentziak

aldatu
  1. Urain, Jon O.. «Natalia Arroyo izango da Realeko entrenatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  2. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  3. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).

Kanpo estekak

aldatu