Raymus Antilles
Raymus Antilles Kapitaina, Star Wars film saga ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da.
Raymus Antilles | |
---|---|
Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak | |
Heriotza | Tantive IV |
Hiltzailea | Darth Vader |
Sexua | gizonezkoa |
Oso gaztetatik zerbitzatu zuen Alderaan planetako errege etxea. Kontaezinbeste misiotara joan zen Bail Organa senatariarekin batera Tantive IV ontzian, horietakoren batzuk Klon Gerretan.
Behin Padmé Amidala senataria hil ondoren, Bail Organa senatariaren oso laguna zena, honen droideak ziren R2-D2 eta C-3PO, Alderaaneko errege etxearen jabetzakoak izatera pasa ziren, eta, denborarekin, pertsonalki zerbitzatu zuten Raymus Antilles bera. Bail Organak senatua utzi zuenean, bere alaba gaztea zen Leia Organak (benetan Anakin Skywalkerren alaba zena), bere tokia hartu zuen.
Ordutik aurrera, Raymus Antilles Kapitainak, ohore guztiekin zerbitzatu zuen Leia Organa Printzesa eta Senataria bere azken misiora arte, non Tantive IV ontzia, Inperio Galaktikoko izarrarteko destruktore batek harrapatu zuen.
Antilles Kapitaina, Darth Vaderrek itaundu zuen, eta, ondoren, honek ito egin zuen, kapitainak ez baitzuen ezer aitortu. Ontzian, guztiak, Alderaan planetako misio diplomatiko bateko kide izatearen aitzakiapean babesten ziren. Baina, benetan, guztiak, Aliantza Errebeldearen zati ziren (Alderaaneko errege etxea errebeldeen alde baitzegoen). Tripulazio guztia, atxilotua, eta, ondoren, exekutatua izan zen, Leia Organa printzesa izan ezik, preso eramana izan zena.