Ráth Cairn
Ráth Cairn (ingelesez Rathcarne edota Rathcarran) Irlandako Errepublikako Meath konderrian kokatzen den udalerria txiki bat da. Dublin hiriburutik 55 kilometro ipar-mendebaldera dago eta bertan irlanderaz mintzatzen da, honela bada, Meath konderriko Gaeltacht eremua osatzen du.
Ráth Cairn | |
---|---|
giza kokalekua | |
Udalerriko kale bat. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlanda Leinster Meatheko konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°36′39″N 6°51′48″W / 53.6108°N 6.8632°W |
Altuera | 61 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Historia
aldatuRáth Cairn Gaeltacht eremua 1935an sortu zen, aurretik Irish Land Commission erakundeak lursail hauek bereganatu eta Connemara eskualdeko 41 familia bertan bizitzen jarri zirelarik. Familia hauetako bakoitzari etxe edo baserri bat eta 8,9 hektareatako lursaila eman zitzaien. Gerora jatorrizko biztanle hauei beste 11 familia gehitu zitzaizkien. Denera, Connemaratik Ráth Cairn eremura 443 pertsona lekuz aldatu ziren. 1967. urtean Ráth Cairn eremuak Gaeltacht eremuaren izendapen ofiziala jaso zuen, aurretik horren aldeko kanpainia edo ekimen bat burutu zelarik.
Euskaldunak udalerrian
aldatuEspainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbestera joan ondoren, 1940eko hamarkada eta 1958. urte artean Elias Gallastegi euskal politikari abertzalearen bizileku izan zen, bertan bizikleten enpresa bat ireki zuelarik.
Herritar ezagunak
aldatu- Bláthnaid Ní Chofaigh, telebistako aurkezlea.
- Darach Ó Catháin, Sean nós abeslaria.
Iruditegia
aldatu-
An Bradán Feasa taberna
-
Herriko denda
-
Irlanderazko ikastetxea
Ikus gainera
aldatu