Pushing Tin
Pushing Tin 1999ko Mike Newell ingeles zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. John Cusack, Billy Bob Thornton, Cate Blanchett, Angelina Jolie eta Jake Weber aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuNick Falzone (John Cusack) New York hiriko airportuko terminal bateko hegazkin trafiko kontrol dorreko langile harroxkoa da. TRACON delakoa Long Islanden dagoen aire-kontrol gune kaotiko bat da, egunero hiriko Kennedy, LaGuardia eta Newark aireportuetako eremu mugatuan lurrartu eta aireratzen diren 7.000 hegaldi kontrolatzen ditu. Nickek Newark aireportuko erradar pantailan lan egiten du, hain zuzen ere, hiriko hiru aireportuetatik hegazkin trafiko gehiena duena da, eta bere lanean herrialdeko onenetakoa da. Ez baduzu sinisten, galdegiozu berari.
Dena Russell Bell (Billy Bob Thornton) hirira ailegatzearkin bat aldatuko da. Albuquerque, Phoenix eta Denverreko aireportuetatik igaro ondoren, cowboy motorzale eta Zen maisu baten arteko nahasketa den Russell New Yorkera hegazkin trafiko gehiagoren bila dator. Behinola, Boing 747 hegazkin baten motor indartsu bat martxan zegoela, hareen aurrean zutik eta irmo mantendu zen tipo hura da, soilik aire korronte bat sentitu nahi zuelako. Dei ezaiozue eroa, berarentzat losintxa izango da.
Aktoreak
aldatu- John Cusack: Nick "The Zone" Falzone
- Billy Bob Thornton: Russell Bell
- Cate Blanchett: Connie Falzone
- Angelina Jolie: Mary Bell
- Jake Weber: Barry Plotkin
- Kurt Fuller: Ed Clabes
- Vicki Lewis: Tina Leary
- Matt Ross: Ron Hewitt
- Jerry Grayson: Leo Morton
- Michael Willis: Pat Feeney
- Philip Akin: Paul
- Mike O'Malley: Pete
- Neil Crone: Tom
- Matt Gordon: Ken
- Joe Pingue: Mark
- Dwight McFee: kontrolari beteranoa
- Michael Hyatt: Trudy
- John Carroll Lynch: Freeze doktorea
- Kiersten Warren: Karen