Pueblo
Pueblo[1] Ipar Amerikako hego mendebaleko amerindiarren zenbait leinuri emandako izena da. Pueblo gisa izendatu zituzten espainiarrek hopi, keres, tano eta zuñi leinuko jendeak, herrietan antolatutako nekazariak zirelako, beste herri nomada batzuekin alderatuta. Herri izaera urbano eta nekazari horri eutsi diote Pueblo askok 21. mendera arte,
Pueblo | |
---|---|
Laguna Pueblo kideak | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria | |
Hizkuntza | |
Hopi hizkuntza Keresan hizkuntzak, ingeles | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Pueblo terminoak, hortaz, herri multzo bat adierazten du, non unitate bakoitza era berean den toponimo eta etnonimo (herrigune bat, eta identitate etniko bat), hala nola Zia Pueblo delakoan, adibidez. Pueblo herri desberdinen artean hurbiltasun bat dago ohitura eta kulturan (eta interes sozio-politikoetan ere bai 21. mendean), baina izatez lau hizkuntza multzo desberdinetakoak dira.
Historia
aldatuMogollon eta Anasazi amerindiar herrien ondorengoak dira eta gaur egun Arizonako ipar-ekialdean eta Mexiko Berriko ipar-mendebalean bizi dira. Gaur egun 20.000 dira. X-XII. mendeaz geroztik harrizko etxeetako herrietan bizi izan dira eta hortik datorkie espainiar konkistatzaileek XVI. mendean amerindiar nomadengandik bereizteko jarri zieten izena. Etxeek hiruzpalau solairu zituzten eta erdian etxarte bat; etxartearen erdian kiva izeneko lurpeko bizileku bat zegoen, maiz aletegi ere bazena. Gaur egun etxeak adobezkoak dira, baina antzinakoen egitura bera dute.
Kolonizazioa hasi eta handik mende batera pueblo amerindiarren biztanleria erdira murriztua zen. 1680an, pueblo herri guztiak espainiarren aurka matxinatu ziren eta hamabi urtez bidali zituzten beren lurraldetik. Aldi labur hori izan ezik, bi mende eta erdi egon ziren espainiarren mendean. XIX. mendearen hasieran, Mexikok independentzia eskuratu zuenean, haiek ere burujabe izan ziren. 1848an, Estatu Batuek beretu zuten haien lurraldea, baina autonomia izan zuten.
Bizibide tradizionala
aldatuHerri nekazariak dira; artoa eta kotoia lantzen ditu, batez ere. Emakumeek garrantzi handia dute gizarte-antolamenduan, familiaren eta leinuaren buru, eta etxeen eta lurren jabe baitira. Oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Hala eta guztiz ere, aginpidea erlijiozko elkarteetako gizonezko buruzagien batzorde baten esku dago. Izadiko indarrak gurtzen dituzte ospakizun, dantza eta prozesioen bidez; aipagarria da hopien suge-dantza, sugegorri bat ahoan dutela dantzatzen dutena. Trebeak dira eskulangintzan: ehungintzan, saskigintzan eta eltzegintzan dihardute, eta zilarrezko eta turkesazko bitxiak, eta zeramika egiten dituzte.
Banaketa
aldatuKiowa-Tano hizkuntza familiako zenbait hizkuntza hitz egiten dira Pueblo herri batzuetan:
- Jemez Pueblo: Towa hizkuntza.
- Ohkay Owingeh: Tewa hizkuntza.
- San Ildefonso Pueblo: Tewa.
- Santa Clara Pueblo: Tewa.
- Tesuque Pueblo: Tewa.
- Nambé Pueblo: Tewa.
- Pojoaque: Tewa. Tewa herri bakoitzak, Pojoaquek zein aurrekoek, bere dialektoa du, baina elkar ulertzekoak dira.
- Taos Pueblo: Ipar Tiwa hizkuntza, edo, herri honetako dialektoari dagokionez, baita Taos hizkuntza izena erabiltzen da.
- Picuris: Ipar Tiwa hizkuntza.
- Sandia Pueblo: Hego Tiwa hizkuntza.
- Isleta: Hego Tiwa hizkuntza.
Keres herriek hizkuntza multzo propioa dute, baina dialekto multzotzat ere hartu daiteke Pueblo batetik bestera egiten dena ulergarria baita neurri handi batean. Zazpi dira Keres puebloak:
- Cochiti Pueblo edo Kotyit ("Ahaztua"), tokiaren izena. Herriaren etnonimoa: Kʾúutìimʾé ("menditarrak").
- San Felipe Pueblo edo Katishtya ("Ozkol zurien tokia", edo beste modu batean esanda, "Ibaiko herria”).
- Kewa Pueblo edo Santo Domingo Pueblo (lehen), edo Díiwʾi tokiaren izena Keres hizkuntzan, herri etnonimoa berriz, Dîiwʾamʾé .
- Zia Pueblo edo Tsi'ya (Tsia) ("Eguzkibegoa"); Zia herri etnonimoa: Tsʾíiyʾamʾé.
- Santa Ana Pueblo edo Tamaiya (Dámáyá); herri etnonimoa: Dámáyámʾé (singularra)m Dámáyàamʾèetrạ (plurala).
- Acoma Pueblo edo Aak'u (Áakʾuʾé / Haak'u) ("Betiko tokia" baita ere, beste intepretazio batean, "Zeruko hiria""); etnonimoa: Áakʾùumʾé.
- Laguna Pueblo edo Kawaika (Kawaik) ("Aintzira txikia"); Etnonimoa: Kʾáwáigamʾé.
Hopi herriak bere hizkuntza propioa du, Uto-Azteka taldekoa.
Zuni herriak bere hizkuntza propio eta isolatua du.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.