Portzelana kaolinita tenperatura altuan egosiz egiten den produktu zeramiko da, lodiera txikikoa, bereziki platerak, katiluak eta apaingarriak egiteko erabiltzen dena. Material hau tradizionalki txuria da, trinkoa, gogorra, zeharrargia eta iragazgaitza. Loza esmaltatuaren (loza finaren) antzekoa da, eta gauza bera direla pentsa daitekeeen arren, material ezberdinak dira.[1]

Historia

aldatu

Ustez Txinan sortu zen VII eta VIII mendeetan, Han-en DInastiaren garaian, nahiz eta portzelanari buruzko lehen erreferentziak Tang-en Dinastia garaikoak izan.

Portzelanaren aurkikuntzaz geroztik izagurrizko interesa sortu zen. Materiala sortzeko behar zen formularen bila ibili ziren Txinatarrak ez zirenak. 1708 eta 1709 urteen bitartean lortu zen Europa mailan portzelana sortzea. Friedrich Böttger alkimista (kimikoa) alemaniarrak, Txinako zeramikatik oso gertu zegoen formula bat lortu zuen. Kolditz meategietatik lur fin eta grisaxka bat atera zuen, kaolina, eta hori alabastro kiskalia eta feldespatoarekin nahastuz lortu zuen portzelanaren formula. Baina horrez gain, egosketa prozesuan, ezohiko tenperatura batean (1300-1400 gradu bitartean) hamabi orduz jarraian landuz. Arrakasta handia izan zuenez, 1710ean Böttgerrek berak fabrika sortu zuen Meissenen (Saxonia). Pixkanaka, portzelana lantegia gehiago sortzen joan ziren inguruko herrialdeetan ere: Viena, Venezia eta Napolin esaterako.

Aldi berean, Europan benetazko portzelana eskuratu zuten, ekialdeko Indian zegoen Holandar lantegi batek inportatzen baitzuen portzelana.

Ekoizpena

aldatu

Materiala

aldatu
 

Orokorrean, hauts hauek erabiliz sortzen da portzelana:

  • Kaolinita: %50 eta %55 bitartean
  • Kuartzoa: %22,5 eta %25 bitartean
  • Feldespatoa: %22,5 eta %25 bitartean
  • Kuartzo eta feldespato ehoak, estalkirako
  • Koloreetarako oxido metalikoak
  • Zatiren bat urreztatu nahi bada, amalgama-urrea

Ekoizpen prozesua[2]

aldatu

Portzelana 1800º inguruan egosten da. Egosketa prozesu hau bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatian, orea moldagarria da bero dagoenean, eta hoztean hauskor eta zimurtsuan bihurtzen dena. Bigarren zatia beirateari dagokio (produktuaren arabera 1175 eta 1450 ° C artean aldatzen diren tenperaturetan). Zurezko labeetan egindako portzelanaren egosketan, zuritasuna mantentzeko, piezak errauts-deposituetatik eta zuzeneko sugarretatik babesten dira, gazeta erregogorren sistema baten bidez. Portzelana hirugarren egosketa batean apaindu ohi da, kiskalitako oxido metalikoetatik lortzen diren pigmentuekin. Portzelana hirugarren egosketa batean apaindu ohi da, kiskalitako oxido metalikoetatik lortzen diren pigmentuekin kolorea emanez.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Dos mil años fabricando porcelana, una vieja tradición «made in China»» abc 2015-04-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-12-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
 
Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun 10 material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)

Bibliografia

aldatu
  • Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. M. Miodownik. Itzultzailea: J. R. Etxebarria. UEU - CIC Nanogune 2022 (250 or.). Portzelanari buruzkoa da 9. kapitulua: "Fintasunduna"

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu