Piteas
Piteas (antzinako grezieraz: Πυθέας; K.a. 380-310) Massiliako greziar merkatari eta esploratzailea zen. Europa mendebaldean, ozeano Atlantikotik, bidaia bat egin zuen k. a. 330-320 bitartean, eta gauerdiko eguzkia, aurora boreala eta Ipar Poloko izotza deskribatzen eta Britainia eta herri germaniarrei buruz idazten lehenengoa izan zen. [1]
Piteas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Πυθέας |
Jaiotza | Massalia, K.a. 380 |
Heriotza | K.a. 310 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta astronomoa |
Bidaia
aldatuPiteasek bere bidaiak Ozeanoan izeneko liburu batean idatzi zituen. Liburua urteen ondorioz desagertu egin da eta bakarrik beste idazle batzuk erabili dituzten esaldiak geratu dira. Polibio eta Estrabonek Piteasek bere bidaia asmatu zuela leporatu zioten, baina egia esan, hainbat gauza alde batera utzita, kontatzen diguna oso sinesgarria da. Izan ere, hainbat asmakuntza egin zituen, hala nola Ilargiaren faseak, hauek mareetan zeukaten eragina (lehen Poseidon jainkoari egotzita mareen gorabeherak)... eta hauetan baliatuz distantziak kalkulatu eta Ipar-Izarraren kokalekua erabiliz latitudeak kalkulatu zituen, zehaztasun handiz gainera.
Piteas ez zen lehenengoa izan Ipar Itsasoko urak nabigatzen, izan ere iparraldeko arrantzaleek esploratuak ziren jada. Gainera erromatarrek diotenez Piteas baino lehenago eginiko bidaia egin zuen beste greziar batek.
Ez daukagu Massiliatik noiz abiatu zen daturik, baina segur asko Gibraltargo itsasartea gauez igaroko zuen izan ere kartagoko gizonek igarobidea oztopatzen zutelako. Iberiar penintsula eta Frantziako kostaldea zeharkatu ondoren, itsas-gizona irletara iritsi zen. Piteasek Britaniar uharteei Prettanike izena jarri zien, izan ere hango biztanleak tatuatuak eta margotuak zeudelako.
Honen ondoren 6 egun eman zituen iparralderantz eta Thule izeneko irla batekin topatu zela uste da. Bertako lurraldea, ustez gaur egungo Islandia, nekazal lurrak ziren, fruta-arbola eta ezti askorekin.
Handik egun bat iparraldera itsasoa izotz bihurtzen delarik Piteasek handik haratuago ez dagoela ezer deskribatzen du, ez aire, ez ur, ezta lurrik ere. Adituek uste dute Ipar Poloko izotzarekin aurkitu zela, eta izotza deskribatzeko ezereza erabiltzen duela.
Plinio Zaharrak dioenez ondoren Ipar Itsasoan murgildu zen, anbarezko uharte batekin aurkituz, Abalus uhartea.
Iparraldeko germaniar herriak izendatu eta Danimarkako kostaldea zeharkatu ondoren Piteas hara joan zen lekutik itzuli zela uste da, Europako mendebaldeko kostaldetik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).