Piran
Piran (italieraz: Pirano), Esloveniako hiria da, Kostaldea-Karst eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 17.491 biztanle ditu, hauetatik 4.092 herrigunean. Esloveniako kostaldean dagoen hiru herrietako bat da, Piranoko badiaren ertzean kokaturik dago, Itsaso Adriatikoan, Koperretik 18 kilometro eskasera.
Piran / Pirano Piran Pirano Piran-Pirano | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Eslovenia | ||||||||||
Eskualdea | Kostaldea-Karst | ||||||||||
Alkatea | Peter Bossman | ||||||||||
Izen ofiziala | Piran Pirano | ||||||||||
Jatorrizko izena | Piran Pirano | ||||||||||
Posta kodea | 6330 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°31′37″N 13°34′08″E / 45.527°N 13.569°E | ||||||||||
Azalera | 44,6 km² | ||||||||||
Altuera | 7 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.787 (2023ko urtarrilaren 1a) −15 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 85 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 5 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Łańcut, Acqualagna, Aquileia, Bjugn, Castel Goffredo, Indianapolis, Keszthely, Ohrid, Valletta, Venezia, Vis (en) eta Mangalia (en) | ||||||||||
Matrikula | KP | ||||||||||
http://www.koper.si www.koper.si |
Etimologia
aldatuEz da ezagutzen Piranen fundazio data, biana izena grekerazko pyrranos ("gorria") hitzetik etor liteke, eremuko lur gorriarengatik jarrita.
Hizkuntzak
aldatuPiran ofizialki elebiduna da, esloveniera eta italiera hartzen ditu bere baitan, hortik Piran-Pirano izena.
Historia
aldatuLehen asentamentuak
aldatuLurraldeko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. Nekazariak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren baina pirata jokaera ere izan zuten. K.a. 178an erromatarrek konkistatu zuten eremua eta 177an villa rusticae batzuk altxatu zituzten.
Erdi Aroa
aldatuVI mendean avaroek eta eslaviarrek erromatarrak bidali egin zituzten eta VII mendean bizantziarrek Piran gotortu egin zuten. 788an frankoek konkistatu zuten eta ordutik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen.
Aro modernoa
aldatu1812an, Napoleondar Gerretan, itsasontzi frantziar eta ingelesen arteko borroka izan zen bertan. XIX mendearen bukaeran Piran Austria-hungariako Inperioaren parte bihurtu zen eta 1918an inperioa desegin ondoren Jugoslaviaren parte izan zen 1992an Esloveniak askatasuna lortu zuen arte.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Jurgi eliza: XII mendean jadanik bazen eliza bertan baina XVII mendearen hasieran veneziar pizkundeko estiloan berria eraiki zen.
- Tartini enparantza.
- Sečovlje gatzagak.
Iruditegia
aldatu-
Piranen ikuspegia.
-
San Jurgi eliza.
-
Tartini enparantza.
-
Kirol kaia.
-
Lurmuturra eta itsasargia.
-
Kale estuak.
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Eslovenieraz) (Italieraz) Webgune ofiziala