Pinudi-gibelgorri
Pinudi-gibelgorria edo gibel odoltsua (Russula sanguinea) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Ez da jangarria. Miologo batzuen arabera, Russula rosacea eta Russula sanguinaria ere sinonimoak dira edo gibel hankagogorra euskaraz.[2]
Pinudi-gibelgorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula sanguinaria Rauschert, 1989 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, haragitsua eta gogorra, hasieran ganbila eta gero laua eta erdian apur bat hondoratua eta gainazalean hainbat konkor ditu. Ertza makurra eta mehea ditu, gero pixka bat ildaskatua. Azala ez da oso bereizgarria, euriarekin likatsua da, baina laster lehorra eta matea, pixka bat zimurtsua eta pikortsua. Kolorea, odol koloreko gorria, eta gune zuri-horixkak ditu, krema koloreko gune koloregabetuak.
Orriak: Itsatsiak-dekurrenteak, meheak eta estu, krema kolorekoak, zahartzean biziagoa egiten dena eta limoi-horiz apur bat zikintzen dena.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Trinkoa eta gogorra, zahartzarora arte betea, orduan egiten da leizetsua. Hondo zuria du, baina odol koloreko gorriarekin koloreztatua dago, batzuetan erabat eta oinarria horiz zikinduta.
Haragia: Trinkoa eta gogorra, zuria, baina gorri-karmin kolorekoa kapelaren azalpean, eta ora ar, tonu horixkak hartzeko joera du. Usain leuna eta zehaztugabea du, frutak gogorarazten dituena eta zaporea garratza.
Sulfato ferrosoarekin erreakzio oso arina.[3]
Etimologia: latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Sanguineus ere latinetik dator eta odol kolorea esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria. Toxikotzat jo behar da, nahiz eta eragiten dituen nahasmenduak larriak ez izan. Zapore mingotsak jangaitz bihurtzen du.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuOrri zuridun eta oin gorrixkako eta kapela gorriko beste russula batzuekin, hala nola: Russula lepida-rekin, orri zuriduna eta oin gorrixkakoa. Russula emetica, orri eta oin zurikoa. Russula mairei etab.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean agertzen da koniferoen basoetan.[6]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Japonia, Errusia, San Salvador, Honduras, Malaysia, Taiwan, Ipar Amerika eta Marianak.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) "Russula sanguinea" in North America.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 134 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 500 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 406 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..