Pierre Buyoya
Pierre Buyoya (Rutovu, Ruanda-Urundi, 1949ko azaroaren 24a - Paris, 2020ko abenduaren 17a) Burundiko presidentea izan zen. Tutsi etniako kidea zen. 1987ko irailean estatu kolpe bat zuzendu zuen Jean-Baptiste Bagazaren aurka eta hirugarren errepublikari hasiera eman zion. Bere lehendakaritzan hutu matxinada bat gertatu zen 1988an. 1993an hauteskunde demokratikoak antolatu zituen eta boterea Melchior Ndadayeri eman zion. 1996ko uztailaren 25ean, beste estatu-kolpe bat eman zuen eta boterera itzuli zen bigarren aldiz. 2003an Domitien Ndayizeye presidenteordeari eman zion boterea. 2020ko urrian biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten Melchior Ndadayeren hilketagatik. 2020ko abenduan COVID-19tik gaixotu zen Malin. Parisera bidali zuten hegazkinez, baina ospitalera iritsi aurretik hil zen.
Pierre Buyoya | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2013) | |||||||
1996ko uztailaren 25a - 2003ko apirilaren 30a ← Sylvestre Ntibantunganya (mul) - Domitien Ndayizeye (mul) →
1987ko irailaren 3a - 1993ko uztailaren 10a ← Jean-Baptiste Bagaza - Melchior Ndadaye →
1987 - 1988 ← Jean-Baptiste Bagaza - Léonidas Maregarege (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Rutovu Commune (en) , 1949ko azaroaren 24a | ||||||
Herrialdea | Burundi | ||||||
Heriotza | Bonneuil-en-France eta Paris, 2020ko abenduaren 17a (71 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Bamako | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | maior | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Burundiko Gerra Zibila | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Union for National Progress (en) |