James Peebles

Philip James Edwin Peebles» orritik birbideratua)

Phillip James Edwin Peebles (Winnipeg, Ontario, Kanada, 1935eko apirilaren 25a) kanadar kosmologo eta astrofisikaria da. 2019an Fisikako Nobel Saria jaso zuen unibertsoaren bilakaera ulertzeko egindako ekarpenengatik.

James Peebles

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhillip James Edwin Peebles
JaiotzaWinnipeg1935eko apirilaren 25a (89 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Manitobako Unibertsitatea
Glenlawn Collegiate (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaRobert H. Dicke (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Margaret Geller
George Lake (en) Itzuli
Weihsueh Albert Chiu (en) Itzuli
Steven D. Phelps (en) Itzuli
Hugues Sicotte (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Fisika Elkartea
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Biografia

aldatu

Manitobako Unibertsitatean graduatu zen 1958. urtean, eta ondoren Princetongo Unibertsitatera aldatu zen, fisikako ikasketak egitera. 1962. urtean amaitu zituen hango ikasketak, eta irakasle-lanetan jardun zuen han, Albert Einstein unibertsitate hartako ikasle zen garaian.

Robert Dicke eta beste zenbait lankiderekin egindako lanen bidez, Big Bangaren ondorengo irrada kosmikoak existitzen zirela ondorioztatu zuen (aurretik Ralph Alpher eta Robert Hermanek iragarri bezala), eta irrada haiek aurkitzen saiatu zen (Arno Penzias eta Robert Wilsonek lortu zuten azkenik). Irrada kosmikoaren ezaugarriei eta galaxien sorrera eta bilakaerari buruz egindako lanengatik da, hain zuzen ere, ospetsua; unibertsoko helio eta beste zenbait gai arinen kopurua kalkulatu zuen, eta big-bang teoria eta behaketa bat datozela erakutsi zuen. Orobat frogatu zuen galaxien haloetan materia ilun ugari dagoela.

Bi liburu idatzi zituen kosmologiari buruz, eta halako eragina izan zuten fisikariengan, ezen kosmologia-fisikaren alor gisa finkatu baitzuten. Azken 30 urteetako kosmologo nagusitzat hartua da. Hainbat titulu eta sari eskuratu ditu bere karreran zehar, adibidez A.C. Morrison saria, Eddington domina, Heineman saria etab.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu