Pello Zabaleta Kortaberria
Pedro Martin "Pello" Zabaleta Kortaberria (Legazpi, Gipuzkoa, 1942ko azaroaren 10a) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Josu Zabaletaren anaia da.
Pello Zabaleta Kortaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1942ko azaroaren 10a (82 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
- Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pello Zabaleta».
Biografia
aldatuArantzazu, Foruan eta Erriberrin egin zituen Eliz ikasketak eta gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen. Yakin aldizkariaren zuzendari izan zen 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak.
Zabaletarenak dira Zurubi luzea (1989), Lastozko zubia (1986), Bi poema t´erdi (1990) olerki-liburuak, eta horiek denak biltzen dituen Bigarren bizitza (1995) izenburuko bilduma. Itzulpen ugari egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (Hermann Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (Heinrich Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Block), Hareetako gizona (E.T.A. Hoffmann), Amerikarik ez dago (Peter Bichsel), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Zurubi luzea (1980, GAK)
- Lastozko zubia (1990, Hots)
- Bi poema t'erdi (1990, Elkar)
- Bigarren bizia (1995, EHU-UPV)
Itzulpena
aldatu- Idazki hautatuak; G.E. Lessing (2002, Klasikoak)
- Gabon, panpinatxo; Heidi Hassenmüller (2002, Elkar)
- Utzi droga hori; Kelule Dagmar (2001, Elkar)
- Idazki hautatuak; Humboldt (2001, Klasikoak)
- Alde hemendik, makal hori; Ann Ladiges (2000, Erein)
- Apatxe zuria; Thomas Jeier (1995, Elkar)
- Lena teilatuan; Peter Hartling (1994, Elkar)
- Pirata teilatuan; Jo Pestum (1993, SM)
- Moritz Zakus, sudur zorrotza; Mira Lobe (1993, SM)
- Hareetako gizona; E.T.A. Hoffmann (1992, Erein)
- Estepako semeak; Hans Baumann (1981, Hordago)
- Bertatik ikusita beste era batera dira gauzak; Achim Briger (1985, Elkar)
- Jennyren ibilaldiak; Rosemarie Mirajkar (1984, Elkar)
- Estepako otsoa; Hermann Hesse (1986, Elkar)
- Baso guztietan dago sagu bibolinjole bat; Gina Ruck Pauquet (1985, Elkar)
Kanpo loturak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.