Peñablanca
- Artikulu hau Erronkaribarko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kakueta (argipena)».
Peñablanca edo Kakueta[1] (1583 m) Erronkaribarreko mendi bat da, Atuzkarratz mendilerroko gailurrik altuena.
Peñablanca / Kakueta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.583 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′31″N 0°58′19″W / 42.85861°N 0.97194°W |
Mendikatea | Atuzkarrazko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Izabatik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Kakueta Atuzkarraz mendilerroko gailurrik altuena dugu.
Horrek eta herri garrantzitsuek inguraturik egoteak eragiten du seguruenik mendi-multzo erraldoi honetako tontorrik bisitatuena izatea.
Bai Izabatik (Txorimilo lepoan barrena) bai Urzainkitik (San Migelgo baselizako hondakinen ondoan pasatuz)handiak dira desnibelak, pinudi eta pagadi sarrietan barrena egiten direlarik, goiko larre zabaletara atera baino lehen.
Beste aukera batzuk Bintze sakanetik edo iparraldetik, Uztarroze herritik abiatzen dira.
Izena
aldatuInguru horretan eginiko ikerketa toponimikoen arabera, bertakoek Peñablanca esaten diote gailurrari. Orain arte aztertu diren dokumentuetan, Kakueta izenak ez du euskarri handirik.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.